GUTUNAK.EiTBko Zuzendaritzaren oharra, goi karguei buruzko informazioen harira
EITB Prentsa Saila Egun hauetan, Euskadiko Administrazioaren eta sektore publikoaren ordainsariei buruzko informazioa argitaratu da, eta hainbat komunikabidek datu okerrak eman dituzte EiTBren goi karguen gainean. Hartara, EiTBren Zuzendaritzak honakoa zehaztu nahi du:Datu horiek atera diren gobernu-atalean, bi zerrenda kontrajarri ageri dira EiTBri dagokionez; bata zuzena* eta bestea okerra.Prentsako hainbat erreportaje lantzeko, ordainsariei buruzko zerrenda okerra hartu da oinarri modura. Egiazko datuekin, % 9-14 bitarteko aldea dago.EiTBko goi karguen soldatak sailburuen eta sailburuordeen soldaten azpitik daude. 2014. urtean, EiTBko gorengo soldata 85.693 izan da (95.733 argitaratu da), eta hurrengo mailakoa, 77.554 . Argitaratu dena ez dator bat datu horiekin. Halaber, EiTBren bereizgarria da zuzendaritzako kideek ez dutela antzinakotasun-osagarririk.Goi karguen ordaina Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu-legeak finkatzen eta argitaratzen du. Horrekin batera, lansariok aldika ikuskatzen dituzte kontu-auditoriek eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak.EiTB bat dator gardentasun-beharrarekin, gizarte demokratiko baten nahitaezko ezaugarria dela ulertzen baitu. Horrela, bada, EiTBko Zuzendaritzak, informazioaren zorroztasuna balioztatzen duen hedabide baten arduradun modura, asko sentitzen du sortu den nahasmena , eta hedabideei akatsa zuzendu dezaten eskatzen die.* Honako hau da datu zuzenak dituen Exceleko zerrenda: "Eusko Jaurlaritzako Enpresa Publikoen Soldatak (2014ko aurrekontu ekitaldia)".
0 comentarios