NI,ZU TA BIOK.Imanol Oroitzapena
IDURRE ESKISABEL
Imanol
Larzabal duela hamar urte hil zela irakurtzean, oroitzapen deseroso bat etorri
zait akordura, kontrako eztarritik bezala. Lausoa da, uda estreinatu berri
honetan hain kontrako eztarritik sartu zaigun behe-lainoa bezainbat: gazte
kuadrilla bat ageri zait, eztabaidan. Imanolen askatasuna defendatzen du batek,
desadostasunerako eskubidea, disidentziarakoa. Gainerako guztiak ditu kontra:
pintaketa baten aitzakian kantariak gauzak bere onetik atera dituela erantzun
dio batek, protagonismo bila dabilela. Beste batek etsaiari jokoa egitea egotzi
dio, herriari traizio. Boikota eskatu du. Buru mugimendu soilekin iritzi
bertsukoak direla agertu dute gainerakoek. Eta itzal bat zabaldu da Imanol
babestu duen gaztearen aldera, denik eta ilunena: herriari eta haren alde bizia
ematen ari direnei bizkar ematearena, traizioarena.Wikipediak lagundu dit
oroitzapenari data jartzen: 1989koa behar du, Contra el miedo kontzertuaren garaikoa.Lepoa jokatuko nuke gazte
kuadrilla hura gaur elkartuko balitz oso bestelako iritziak emango lituzketela
Imanolekin gertatutakoari buruz; are, denek esango luketela Imanol maite
dutela. Oso bestela hitz egingo luketela traizioaz. Eta ez luketela Herri
idatziko, herri baizik.Baina gazte haiek gu izan ginen, eta hori ere memoria
da.
0 comentarios