Blogia
orain

'GIZA ESKUBIDEAK. KONPONBIDEA. BAKEA'.Manifestazioa, Casillatik

BERRIA
Eloy Velascoren debekuaren ostean, ekimen berri bat gorpuzten hasi da gaur arratsaldean giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde Euskal Herrian. EAJk, Sortuk, EAk, Aralarrek, Alternatibak, GeroaBaik, ELAk eta LABek manifestazio isilera deitu dute 18:00etan, Casillatik abiatuta. Giza eskubideak, konponbidea, bakea izango da manifestazioaren leloa.Agerraldi laburra egin dute 19:00etan, Bilboko Carlton Hotelean, deialdiaren berri emateko. Minutu batzuk lehenago, herritar anonimo batek erregistratu du deialdia. Testu labur bat irakurri dute, Hasier Arraiz Sortuko idazkari nagusiak euskaraz, eta Andoni Ortuzar EAJko presidenteak gazteleraz. "Asmo zehatza dugu. Euskal herritarrei bihar Giza eskubideak, konponbidea, bakea manifestazio isilera deitzeko asmoz bildu gara".Euskal Herrian dagoen jokaleku berria "sendotzeko" konpromisoa berretsi dute deitzaileek, eta herritarrei dei egin diete bai manifestaziora joateko eta bai manifestazioaren leloak jasotzen dituen aldarrikapenen alde lan egiteko. Ortuzarrek gazteleraz egin ditu azken hitzak: "Gaur, bihar bezala, isiltasuna izan dadila elerik ederrena".

0 comentarios