GUTUNAK.EPPKren oharra.
Gobernu espainolak euskal preso politikooi zuzendutako egitasmo berritua aurkeztu du. Euskal Herritik, nazioartetik eta baita Espainiatik ere espetxe politikan urratsak eman ditzan eskaera zabalari itzuri egin nahi dio. Hau dela eta ohar honen bidez, lehen gogoeta ezagutzera ematera gatoz:
1-Euskal presook sistema penitentziarioaren helburu eta eskubide orokorren
hartzaile gisa onartzen gaitu. Izaera politikoa izanagatik ere.
2-Euskal presoon kontrako estrategia politiko berezitua, eta ondorioz
tratamendu berezitua (eta kolektiboa) inposatzen zaigula onartzen du: hala
eskubide eta onura penitentziarioak lortzeko ezartzen zaizkigun baldintza etaexijentzia maila altuagoak, nola klasifikazio penitentziarioaren eta
sakabanaketa beraren diskrezionalitatea.
3-Damuketa-salaketarako ʻLangraitzeko bideaʼ deitutakoaren porrot politikoa
onartzen da.Bere horretan esanguratsua, orain arte arduragabeki ukatua izan baita.
Aldiz, biziarteko zigorra eta honenbestez espetxe politika bera indartzera heldu den Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko erabaki politikoaren ondotik jakinarazi izana, esanguratsua ere bada. Gauzak horrela, irakurketa osatzera gatoz:
4-Ez dio erantzuten euskal jendarteak gehiengo zabalaz hamaika aldiz
eskatzen dionari: espetxe politika errotik aldatu eta aukera politiko berrien
argitara egokitzea. Izan ere, euskal presoon eskubideak ezagutzeko baldintza
eta xantaiaren politikaren haritik jarraitzen baitu.
5-Salbuespeneko neurriak indargabetu behar dira. Muturreko egoerekin eta
sakabanaketarekin amaitu beharra dago (istripuek asteburuoroko errealitatea
erakutsi bezala), eskubideak oro bermatu eta baldintza demokratikoen baitan
presoon kaleratzea ahalbidetzen hasi.
6-Aurreko egitasmo ankerrekin bezala, damuketa-salaketa oinarri duen
edonolako ʻprogramaʼ hilda eta antzu jaioko da. Presio eta xantaia oro
baztertuta ordea, EPPKk urratsak emateko prestutasuna adierazten du, azken
garaietako adierazpenen ildotik eta eztabaidaren ondorioak plazaratu zain.
Amnistia eta Autodeterminazioa !
2012ko maiatzean
0 comentarios