Garzón procesa a Otegi, Diez Usabiaga y otros seis independentistas detenidos el 13-0

ETA EGUNKARIAKIN...Otamendi zuzendari egitea berak iradoki zuela esan du langile ohi batek
"Egunkaria"ko auziperatuen kontrako epaiketako laugarren saioa burutu da gaur Auzitegi Nazional espainolean. Bertan, Imanol Murua langile ohiak esan du berak jarri zuela mahai gainean Martxelo Otamendiren izena egunkariaren zuzendaria izateko. AVT eta Dignidad y Justicia akusazioen arabera, ETA izan zen Otamendi jarri zuena egunkari horren zuzendaritzan.Defentsaren lekuko moduan aritu da Murua eta gogoratu du "Egunkaria"ko arduradunek berari eskaini ziotela zuzendari izatea. Ez zuela bere burua prestatuta ikusten eta Martxelo Otamendiren izena "iradozi" ziola Joan Mari Torrealdai administrazio kideari esan du.Bere aurretik, Txomin Aizpurua euskal preso politiko ohiaren txanda izan da eta ez duela kazetaren sorrera garaiko txostenik ezagutu esan du.Iñaki Zabaleta defentsaren lekukoak ere deklaratu du. "Egunkaria Sortzenekoa zen euskal kultura izan dezakegun talderik pluralenik", adierazi du, EAJ eta "Egunkaria"ren arteko "hasierako hoztasuna apurtu zuena PSE izan" zela esan aurretik.Epaiketa etzira arte eten dute.
0 comentarios