Blogia
orain

Euskararen Nazioarteko egunean Lehendakariak eginiko adierazpenak

Euskararen Nazioarteko egunean Lehendakariak eginiko adierazpenak Euskararen Nazioarteko eguna dugu gaur. Munduari garenaren kontzientzia ezarri nahi diogu, eta, guk geuk ere, mundutartu egin nahi dugu. Behin eta berriro, gaur eta hemen inoiz baino gehiago, euskara eta libertadea elkarrekin lotu nahi ditugu, bereziezin bilakarazi. Euskarazko kultura demokratikoa, tolerantea eta aurreiritzi gabekoa bultzatu nahi dugu; euskara askatasunaren eta demokraziaren bide-lagun nahi dugu. Euskara ez da ideologia konkretu baten ondarea. Euskadi, Espainia, Europa eta munduko biztanle ororen ondasuna da, kultura unibertsala hornitzen eta aberasten duen hizkuntza den heinean. Euskaldunoi eta euskal instituzioei dagokigu hiztunei bidea erraztea. Baina beti era orekatu, emankor eta bazterketarik gabekoa. Euskara eta gaztelaniaren arteko elkarbizitza ezin dugu arazo bat bezala ikusi, baizik eta gizarte eredu solidarioagoa eta aurrerakoiagoa lortzeko aukera bat bezala baizik. Gaur, hemen, euskararentzako kultura berri bat indartzeko konpromisua hartzen dut. Aniztasunean oinarritutako hizkuntz eredua. Euskara non, han egon nahi dugu guk. Hitzen geografiak ez baitu mugarik. Euskara hiztun bat non, han behar dugu egon.Gaur dugu eguna hori esateko. Euskara egunero, munduoro.
Loiolako Santutegia, 2009ko abenduaren 3a
Patxi López-EAEko Lehendakaria


0 comentarios