EITBk Enpresa Bikaintasunaren Sari Europarra jaso du

Kalitatea Kudeatzeko Europako Fundazioak, European Foundation for Quality Management deritzonak (EFQM), Europako erakundeen lehiakortasuna hobetzea du helburu. Edozein esparru eta edozein neurriko erakundeetan egiten du lan. Enpresa jardun onenak identifikatuz eta bultzatuz hobekuntza lortu nahi du. Enpresa bikaintasunaren sariak urtero deitzen dituzte 1992tik hona eta bost maila dituzte: enpresa handiak, enpresa txiki eta ertain independienteak, pyme filialak, sektore publikoko erakundeak eta operazio-unitateak.
EITBko ebaluazio prozesua
Otsailean, EITBk kudeaketa eredua azalduz eta 2008ko emaitzak bilduz memoria aurkeztu zion EFQM fundazioari. Ondoren, EITBko zuzendaritzako kide batzuk ebaluatzaileekin elkarrizketatu ziren Bruselan. Ebaluatzaile taldea, Siemens, Rita Green Consulting, VP Bank, Luftansa, T Sistems eta Philips-eko kanpoko sei profesionalek osatzen zuten. Bileraren helburua EITBrekin lehenengo hartu emana izatea zen eta, bidez batez, kudeaketa sistema azaldu eta memoria azaltzeko beharrekoak ziren agiri eta dokumentazioa aurkeztea.
Hurrengo epean, maiatzaren 25etik 29ra, ebaluatzaile taldea EITBn izan zen arlo guztiak bertatik-bertara ezagutzeko: Telebista, irratia eta Internet eta baita lortutako emaitzak ere. Horretarako taldea hiru batzordetan antolatu zuten. Batzorde bakoitzean bi ebaluadorek hartzen zuten parte eta 170 langilerekin izan zituzten elkarrizketak, 50 bileratik gora guztira. EFQM Europaren ebaluazio prozesua oso trinkoa da eta ebaluatzaileei ere ahalegin handia eskatzen die. Ehun ordutik gorako lana da ebaluatzaile bakoitzarentzat. Memoria ikasi, dokumentazioa, aztertu, bisita prestatu, egin eta ebaluazio txostena lantzen ematen dute denbora.
0 comentarios