Blogia
orain

GUTUNAK.EPPKren oharra.

Gobernu  espainolak  euskal  preso  politikooi  zuzendutako  egitasmo berritua  aurkeztu  du.  Euskal  Herritik,  nazioartetik  eta  baita  Espainiatik  ere espetxe politikan  urratsak eman  ditzan  eskaera  zabalari  itzuri egin  nahi  dio. Hau dela eta ohar honen bidez, lehen gogoeta ezagutzera ematera gatoz:
1-Euskal presook sistema penitentziarioaren helburu eta eskubide orokorren 
hartzaile gisa onartzen gaitu. Izaera politikoa izanagatik ere. 
2-Euskal  presoon  kontrako  estrategia  politiko  berezitua,  eta  ondorioz
tratamendu  berezitua  (eta  kolektiboa)  inposatzen  zaigula  onartzen  du:  hala
eskubide eta onura penitentziarioak lortzeko ezartzen zaizkigun baldintza etaexijentzia  maila  altuagoak,  nola  klasifikazio  penitentziarioaren  eta
sakabanaketa beraren diskrezionalitatea. 
3-Damuketa-salaketarako  ʻLangraitzeko  bideaʼ deitutakoaren  porrot politikoa
onartzen da.Bere horretan esanguratsua, orain arte arduragabeki ukatua izan baita.
Aldiz,  biziarteko  zigorra  eta  honenbestez  espetxe  politika  bera indartzera  heldu  den  Espainiako  Auzitegi  Konstituzionaleko  erabaki politikoaren  ondotik  jakinarazi  izana,  esanguratsua  ere  bada.  Gauzak horrela, irakurketa osatzera gatoz: 
4-Ez  dio  erantzuten  euskal  jendarteak  gehiengo  zabalaz  hamaika  aldiz
eskatzen  dionari:  espetxe  politika  errotik  aldatu  eta  aukera  politiko  berrien 
argitara egokitzea. Izan ere, euskal presoon eskubideak ezagutzeko baldintza
eta xantaiaren politikaren haritik jarraitzen baitu.
5-Salbuespeneko  neurriak  indargabetu  behar  dira. Muturreko  egoerekin  eta
sakabanaketarekin amaitu beharra dago (istripuek asteburuoroko errealitatea 
erakutsi bezala), eskubideak oro bermatu eta baldintza demokratikoen baitan
presoon kaleratzea ahalbidetzen hasi.
6-Aurreko  egitasmo  ankerrekin  bezala,  damuketa-salaketa  oinarri  duen
edonolako  ʻprogramaʼ hilda  eta  antzu  jaioko  da.  Presio  eta  xantaia  oro 
baztertuta ordea, EPPKk urratsak emateko prestutasuna adierazten du, azken
garaietako adierazpenen ildotik eta eztabaidaren ondorioak plazaratu zain. 
Amnistia eta Autodeterminazioa !
2012ko maiatzean

0 comentarios