Blogia
orain

ASTE NAGUSIA BILBON.Bilboko Udalak jaietako 100.000 egitarau banatuko ditu Bilboko etxeetan

ERREDAKZIOA

Aste Nagusiko webgune ofizialean, www.bilbao-astenagusia.net, egitaraua ezezik, jaietako azken berriak, bideoak eta irudiak ere aurki daitezke. Bilbotar guztiek 2015eko Aste Nagusiko jai-egitaraua beren etxeko buzoietan jaso ahal izango dute. Bilboko Udalak 100.000 egitarau banatuko ditu Bilboko etxeetan, abuztuaren 12an. Honen bidez, Udalak, jai-egitarau bat jarri izan nahi du hiritar guztien esku eta ez dute hiriko banaketa-puntuetara joan beharrik izango. Gainera, aurten berriz ere hiritarrek eta bisitariek "Bilbao Aste Nagusia" mugikorrerako aplikazioa deskargatzeko aukera izango dute, jaietako informazio osotua eskura izanez.Jai-egitarauen banaketarekin batera, beste 40.000 egitarau ere eskura izango dituzte bilbotarrek ondoko lekuetan: Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailean (Aznar Eraikina), Bilboko Turismo Informazio bulegoko Terminus Eraikinean (Plaza Biribilean), Arriaga Antzokian, Guggenheim Museoan, Konpartsak-en egoitzan eta Barrutiko Udaltegietan ere.Gure jaiak gozatzera atzerritik etorriko direnak ere aintzat hartuta, 10.000 egitarau argitaratu dira frantsesez eta ingelesez. Eskura egongo dira Zabalguneko Bilbao Turismo Informazio Bulegoan, Loiuko aireportuan, Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailean (Aznar eraikina) eta Alde Zaharreko Barrutiko Udaltegian.Ikusmenarekin erlazionatutako desgaitasunen bat duten pertsonentzako braillera egokitutako egitarauak eta jaietako kartel egokituak prestatu dira. Honako puntuan egongo dira eskura: Barrainkuako, Alde Zaharreko, Deustuko eta Begoñako Udaltegietan, Bilboko Turismo Informazio Bulegoetan (Zabalgunbe eraikinean eta Guggenheimeko bulegoan) eta Herritarren Arreta gunean (San Agustin eraikina).Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak eta Euskaltelek 2015eko Aste Nagusiko babesle ofizialak, "Bilbao Aste Nagusia" aplikazioa deskargatzeko aukera herritarren esku jarri dute. Doan deskarga daitekeen aplikazioak aurtengo jaietako informazio praktiko guztia biltzen du.2015eko Aste Nagusiaren egitarau osoa,ekitaldi bakoitzaren kokapena eta faborito bezala hautatzeko aukera,Su artifizialei eta piroteknia partehartzaileei buruzko datuak eta aplikaziotik zuzenean bozkatzeko aukera, sarien deskribapena eta parte hartzeko oinarriak.Gainera,ekitaldi bakoitzaren kokapena Google maps-en eta geolokalizazioa eta "Filtro" funtzioa mapan bertan eskaintzen diren zerbitzuak ikusteko (komunak, taxiak, ezintasunen bat dutenentzako leku bereziak kontzertuetan adibidez)."Nire agenda" faboritoen atal berria, erabiltzailearentzako ekitaldi-zerrenda bat sortzeko eta Edozein larrialdirako zuzenean deitu ahal izateko telefono interesgarriak eta garraio publikoen informazio praktikoa."Bilbao Aste Nagusia" App eskuratzeko modu desberdinak daude. QR kode baten bidez deskarga daiteke aplikazioa. Bilbotarrek eta hirira hurbiltzen diren guztiek erraz aurkituko dute kode hori. Hiriko hainbat puntutan topa daiteke, hala nola, jai-egitarauaren kontrazalean inprimatuta eta hiritik zintzilika egongo diren jaietako karteletan, eta Europa Parkean, Abandoibarran, Pergolan, Plaza Berrian, Gas Plazan eta Arriaga Plazan jarriko diren sei totemetan ere bai. Kodeaz gain, totem bakoitzean gune horretako egitarau guztia azalduko da. App Store-n, Google Play, edo www.marijaiamovil.com eta www.bilbao-astenagusia.net web orrialdeetan ere eskuragarri izango da aplikazioa.Bestalde, Aste Nagusiko webgune ofizialean, www.bilbao-astenagusia.net, egitaraua ezezik, jaietako azken berriak, bideoak eta irudiak ere aurki daitezke. Horrez gain, Facebook-en helbide ofizialean https://www.facebook.com/bilbaofestak ere Bilboko jaiei buruzko informazio guztia eskura izango da.

0 comentarios