Blogia
orain

ESKELAK.Josu Uribetxeberria hil da.

BERRIAkoa

2005. urtean atzeman zioten minbizia lehen
aldiz preso ohiari, eta ukatu egin zioten orduan baldintzapean aske uzteko
eskaera. Ebakuntza egin zioten, baina zazpi urte geroago, 2012ko uztailean,
berpiztu egin zitzaion gaitza Mansillako espetxean zutela (Leon, Espainia).2012ko
uztailan ospitaleratu zuten, biriketako nodulu baten ondorioz. Tirabira ugari
izan ziren hortik aurrera Uribetxebarriaren osasunaren, tratamendua jasotzeko
lekuaren eta hura aske utzi edo berriro espetxeratzearen inguruan. Adibiderako,
Donostiako eta Leongo —hango espetxean zegoen preso— ospitaleek ebatzi zuten
Uribetxeberriak erietxean jaso behar zuela tratamendua, baina hura espetxean
arta zezaketela argudiatu zuen Auzitegi Nazionaleko medikuak. Gose greba bat
egin zuen Uribetxebarriak egoera salatzeko, eta bi astera utzi zuen baraualdia,
sendagileek aginduta. Protesta ugari egin ziren, hura aske utzi zezaten
eskatzeko."Epe motzera hiltzeko arriskua nabarmena" zela-eta,
baldintzapean aske utzi zuen Auzitegi Nazionalak. Hala ere, hilabete geroago atera
zen erietxetik, 2012ko urrian. Aske uzteko zenbait baldintza jarri zizkion
epaileak: biktimen etxe edo lantokietara ez gerturatzea, bortizkeria goratzeko
ekintza publikoetan parte ez hartzea, ezta halakoekin loturarik izan dezaketen
adierazpenak egitea ere.Auziari berriro heldu zion hurrengo urtean Espainiako
fiskaltzak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskal Pedro Rubirak 2013ko
uztailaren 9an eskatu zuen "berriro kalkulatzeko" zein zen Josu
Uribetxebarriaren bizi-itxaropena. "Gaixoaren egoeraren ebaluazio berri
bat" eskatu zion idatziz Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzari,
argudiatuta Uribetxebarriak "tratamendua" jaso duela eta haren
bizitza "arriskuan" ote zegoen "berriz kalkulatu" behar
zela.Hura preso sartzeko beste ahalegin bat egin zuen fiskaltzak 2014ko
martxoan. 1986ko atentatu batengatik Uribetxebarria ikertzeko eskatu zion
epaileari, eta deklarazioa hartu ostean, Uribetxebarria etxean preso sartzeko
agindu zuen Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak. Ekainean utzi zuten
baldintzapean aske.



KRONOLOGIA



2005eko apirila.Minbizia aurkitu zioten
ezkerreko giltzurrunean, Puerto II espetxean (Cadiz, Espainia) zegoela.
Donostia ospitalera ekarri eta giltzurruna erauzi zioten.                                                                      

2005eko maiatza. Erietxetik atera eta Langraizko kartzelan sartu zuten.



2009ko iraila.Mansillako kartzelara eraman
zuten (Leon, Espainia). Han, biriketan zerbait zuela ikusi zuten, baina
kartzelako medikuek ez zioten garrantzirik eman. Aurrez hainbat aldiz eskatua
zuen baldintzapeko askatasuna, esaterako, 2006an. Ukatu egin zioten.



2012ko uztailak 19. Leongo ospitalera atera
zuten, buruko min handiekin: birikan minbizia eta garunean bi nodulu zituela
ikusi zuten. Metastasia atzeman zioten.



Abuztuak 1. Donostia ospitalera ekarri zuten.



Abuztuak 5. Milaka lagunek manifestazioa egin
zuten Arrasaten. Egunero izan ziren protestak Donostia ospitalearen atarian.



Abuztuak 8. Gose grebari ekin zion. Hurrengo
egunetan, berdin egin zuten Euskal Preso Politikoen Kolektiboko ehunka presok
eta hainbat herritarrek.



Abuztuak 17. Hirugarren gradua jarri zioten.



Abuztuak 22. Gose greba amaitu zuen.



Abuztuak 24. Herrira-k Bilbon deitutako
manifestazioa debekatu egin zuen Ismael Moreno epaileak. Aurreko astean ere
berdin egin zuten beste mobilizazio batekin.



Abuztuak 28. Auzitegi Nazionaleko Espetxe
Zaintzako epaile Jose Luis Castro Donostia ospitalera etorri zen,
Uribetxebarriaren egoera aztertzera.



Abuztuak 30. Castro epaileak baldintzapeko
askatasuna aitortu zion, baina epaia irmoa izan arte ez betearaztea ebatzi
zuen.



Irailak 5. Fiskaltzak erabakiaren aurkako
helegitea jarri zuen.



Irailak 12. Baldintzapeko askatasuna aitortu
zioten.



Irailak 23. Arrasatera itzuli zen.



2014ko apirilak 3. Etxean preso sartu zuen
Ismael Moreno epaileak, 1986ko hilketa batengatik deklaratzera deitu ondoren.
Osasun egoera larrian jarraitzen zuela baieztatu zuten ordura arteko txostenek.



Apirilak 8. Bertan behera utzi zioten
baldintzapeko askatasuna.



Ekainak 18. Baldintzapeko askatasuna itzuli
zioten. Arrasatetik irteteko debekuarekin jarraitu du geroztik, eta hilero sinatu
behar izan du Martuteneko espetxean.



 

0 comentarios