Blogia
orain

BEREZIA.ETAk desarmatua hasi du

BERRIAko lankideokoak

Ikusmin izugarria sortu du Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak Carlton hotelean eginiko agerraldia. Egiaztatzaileen arabera, ETAk 2013ko apirilean eskatu zion baiezta zezala armagabetzea, eta, egiaztatzaileen lekukotzaren pean, 2014eko urtarrilean hainbat armategi itxi zituzten.Egiaztatzaileek esan dute urrats "sinesgarria eta esanguratsua" dela eta behin betiko "desarmatzearen aurretikoa" dela.Armak eta lehergaiak zerrendatu ditu ETAk. Azaldu dute beste prozesu batzuetan ere pauso horiek eman dituztela.Agerraldia egin aurretik, Iñigo Urkullurekin egin du bilera Egiaztatze Batzordeak, hain justu, egiaztatzaileek esango dutena lehen eskutik ezagutzen. Horren aurretik lehendakariak eman du legebiltzarrean etor litekeenaren berri. Espero du ETAren desarmatzea "gaurtik baieztatu ahal izatea", eta uste du urrats horrek "ETAren behin betiko desegitea ekarriko" duela. "Aukera guztiak baliatuko" ditu lehendakariak"ETAren amaiera ordenatua" gertatzeko.Atzo eguerdian iritsi zen,Euskal Herrira ETAren su-etena egiaztatzeko sortutako Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordea. Ikusmin handia sortu du lantaldearen agerraldiak,ETAren desarmatzearen "keinu" baten berri emango duela iragarri ostean.Gaurko agerraldiaz gain, hainbat eragile politiko eta sozialekin bilduko da Egiaztatzaileen Batzordea: EAJ, EH Bildu eta PSE-EErekin, CCOO, UGT, ELA eta LAB sindikatuekin, Confebask EAEko enpresarien elkartearekin eta Elizako ordezkariekin. Atzo bildu ziren egiaztatzaileak Urkullurekin, gaurko agerraldiaren nondik norakoez hitz egiteko.Ram Manikkalingam (Sri Lanka) buru dela, Ronnie Kasrils (Hegoafrika), Chris Maccabe (Erresuma Batua), Satish Nambiar (India), Fleur Ravensbergen (Herbehereak) eta Aracelly Santanak (Ekuador) osatzen dute taldea.

ETA erakundeak zigilatutako materialaren inbentarioa-ZM-01/2014

Euskadi Ta Askatasunak, Nazioarteko Egiaztatze Batzordea lekuko, honoko materialaren zigilatzea burutu du.

Armak eta munizioa

G3 fusil luzea :1

Smith&Wesson 22 long rifle pistola :1

Smith&Wesson Lady Smith errebolberra :1

Arminius HW1G errebolberra :1

Balak 38 SP :300

Karga hutseko Hepat granada :2

Leherkariak :

Pentrita 4,50 Kg

Kazkabarra 8,00 Kg

Sodio kloratu xehatua:4,00 Kg

Nitromanitola :10 g

Pentritaz osatutako 15 g-ko lokarri detonatzaile
industriala :120 m

Pentritaz osatutako 12 g-ko lokarri detonatzaile industriala :70 m

Gailuak :

AKT-Atzera Kontaketa Tenporizadorea :2

ET-Eguneko Tenporizadorea :3

Dardar Lapa-Mugimendu sentsore elektronikodun
tenporizadorea :1

Merkurio Lapa-Merkurio bidezko mugimendu
sentsoredun tenporizadorea :3

Euskal Herrian, 2014ko urtarrilean

Nazioarteko Egiaztatze Batzordea eta Euskadi Ta
Askatasuna



 



 



         



















          





 

0 comentarios