Blogia
orain

BEREZIA.ETAko BARNE DOKUMENTAZIOA.

Ondoren ETAk zabaldutako «Barne komunikazio orokorra»ren zati batzuk, hitzez
hitz jasota:
(…)
1.- AZKEN BI URTEETAKO BILAKAERA
Bilakaera aztertzeko, duela bi urteko hausnarketa eta testuingurua gogora ekarri
behar dira. Estrategiaren eraberritzeak eta batez ere Erakundearen erabaki
historikoak, egoera berria ireki zuen Euskal Herrian, agertoki politikoari parametro
berriak ekarriz.
Erabakia estrategikoa izan zen, askapen prozesuan fase berria zabaltzeko
helburuarekin:
–Askapen prozesuan hurrengo fasea bultzatu eta gauzatu behar duen
subjektua indartzeko: ezker abertzaleko antolakundeak, aliantza
estrategikoak, masa borroka eta indar metaketa... Azken buruan, norabide
berean, alde askotariko indar harreman berria sortzeko.
–Estatuekiko konfrontazioa herri gisa burutzeko eta prozesua agertoki
berrietara eramateko: akordio demokratikoak erdietsi edo hauek lortu ezean,
burujabetzaren bidean alde bateko urratsak egiteko.
–Oro har, askapen prozesua sartuta zegoen inertziatik atera eta aurrerapen
kualitatiboetarako estrategia eraginkorra antolatu eta garatzeko.
Egiturazkoak diren oinarri horietatik, erabakiak konponbide eta negoziazio
prozesua bideratzeko palanka izatea bilatzen zuen:
–Konponbiderako aukera historikoa eta beharra azalaraziz, atzeraezinezko
prozesu gisa ezaugarrituta.
–Konponbide prozesuan nazioarteko parte hartzea eta babesa bultzatuz.
–Prozesuak behar duen egituraketa erraztuz eta bide horretan urrats sakonak
emanez.
Helburu hauei begira, indar harremanen aldaketa eragin, gehiengoak eskuratzen
joan eta aldaketa prozesua gauzatzeko hauen gaitasuna gakotzat jo genituen:
–Harreman aldaketa horrek epe laburrean emaitza garrantzitsuak eman
dituen arren, epe erdi/luzeagora begirako erronka gisa kokatu behar da,
fase osoari begirakoa, hain zuzen.
–Lortu beharreko indar harreman berriak, norabide bakarrean, eremu guztiak
ditu kontuan: arlo sozial, sindikal, politiko zein instituzionala.
–Hala, gehiengoak eta baliabideak lortzen joateak, herri gisako
akordioetarako aukerak ireki behar ditu, bai eta, elkarlan esparru berriak
ehunduz, urrats egituratzaileetarako gaitasun handiagoa izatea ere.
Guztiarekin, erronka, aldaketa politiko/soziala eragin behar duen Euskal Herriko
indarren arteko prozesua egituratu eta bi estatuak gatazkaren konponbidean
urratsak egitera behartzea da.Askapen mugimenduaren erabaki eta urratsek zein faktore politiko zein
ekonomikoek, Euskal Herriko egoeran astinaldia eragin dute. Estatuek eta eragile
guztiak hausnarketa eguneratu behar izan dute ere:
–Guztiek dakite, fase berri baten atarian gaudela eta ezker abertzaleak
hartutako erabakien irismen estrategikoak norainoko sakonera duen.
–Egoera aldakorra eta dinamikoa izanik ere, gehienak, ezker abertzaleak
orain arteko errealitatean eragin nahi duen eraldaketa sakona
indargabetzeari begira aritu dira.
–Estatu indarren eta autonomisten asmoen bat egite horrek, hautu
estrategikoa du atzean: ezker abertzalearen eta aldaketaren aldeko
gehiengoen indartzea eragoztea, orain arteko indar eta botere harremanak
bere horretan manten daitezen.
–Eta horregatik ere, guztiek, norberaren beharrez harago, konponbidea
ibilgaitz edo desitxuratzeko jokabidea izan dute, jakina baita gatazka
gainditzeak, agertoki berriak ekarriko lituzkeela gure herrian, ezker
abertzalearen posizioak indartzearekin batera.
–Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako alderdi estatalista nagusiek, aldiz,
beste jarrera bat azaldu dute, gatazkaren konponbidearen aldeko ikuspegi
ireki eta eraikitzailea garatuz.
(…)
e) Askapen Mugimendua
Askapen mugimenduaren estrategiari dagokionez, duela lau urte, 2009an,
askapen prozesuan fase berria zabaltzeko erabaki nagusiak hartu eta
estrategiaren ardatz nagusiak finkatu ziren. Euskal Herrian aldaketa politiko eta
soziala gauzatzea jarri genuen erronka nagusia. Hau da, azken hamarkadetako
erresistentzia fasean eskuratutako lorpen politikoen gainean, baldintza berriak
sortu eta ezegonkorturik ageri den eredua gainditzeko trantsizio prozesua burutzen
hastea.
Horretarako, aldaketa prozesua gidatu behar duen subjektua eraiki/indartu eta
herri gisako bidean gehiengo berriak sustatuz, lehen urratsak egiteari ekin zitzaion:
–Burujabetzaren aldeko indar ezkertiarren arteko aliantza/akordio
estrategikoak osatuz eta apustu konpartituen alde eginez: hauteskunde eta
instituzioetan, masa borroka eta herri aktibazioan, konponbide prozesuaren
garapenean, nazio eraikuntzan...
–Gatazkaren konponbide prozesuaren egituraketan aurrerapenak eginez:
indar metaketarako tresna berrien sorrera, akordioak, mobilizazio ildoa eta
nazioarteko babesa.
–Ezker abertzalearen antolaketa, barne kohesioa eta indartze fasea
bideratuz. Eremu ezberdinetako barne prozesu eta tresnen
eraberritzearekin.
Estrategiaren eraberritzeak, oro har, lorpen esanguratsuak ekarri ditu. Euskal
Herrian sinesgarritasuna eta babesa irabazteaz gain, aipatu hiru eremuetan
aurrerapen nabarmenak eman dira. Arrazoi ezberdinak direla medio, baina,
hainbat erronka ez dira nahiko genukeen abiaduran eta sendotasunarekin
garatzen ari.
Horien artean, konponbide prozesuari arreta berezia jarri nahi diogu. Izan ere,
aldaketa prozesuak fase ezberdinak izanik, estrategia independentistaren
garapenean gatazkaren konponbide prozesua eta, zehazki, ondorioen eremua
gainditzea jarri genuen epe motz/erdiko lehentasuna. Orduko irakurketaren
arabera, Euskal Herrian pilatu beharreko indarrekin, nazioarteko babesarekin eta
jarduera armatua uzteko erabakiarekin, estatuak ondorioen konponbidean nola
edo hala murgiltzeko aukerak zeuden. Nola edo hala diogu, argi baikenekien
estatuek ez zutela borondaterik izango eta prozesuan etengabeko trabak jarriko
zituztela.
Eta konponbide prozesuaren urratsekin batera, edo hari loturik, burujabetzan
oinarrituriko trantsizio prozesua garatzeko aukera berriak irekiko lirateke.
Alta, lehenago aztertu dugun estatuen eta zenbait eragileren jokabideak
prozesuaren blokeoa bilatu du (baita lortu ere), ezker abertzalea eta bere
estrategia ondorioen eremuan kateatuta gera daitezen.
Honek, ondorio batzuk ateratzera eramaten gaitu:
–Ezker abertzalearen ildoa, konponbide prozesua egituratzeko ahaleginean
garatu da batez ere. Konponbide prozesuaren kudeaketa eta garapena
elkarrizketa eta negoziazio ikuspegiari loturik egon da gainera, baita
Erakundearen ildoari dagokionez ere. Zabaldutako mezuak eta ekimenen
ezaugarriak (ez garrantzi gutxiagoko beste helburuekin batera: indar
metaketa, euskal prozesua gorpuztea, nazioarteko babesa, etab.), ikuspegi
horren arabera garatu dira nagusiki.
–Lehen unean jokabide logikoa zen. Batetik, konponbide eta negoziazio
prozesua egituratzeko aurreikuspena zegoelako, adosturiko eta Aieten
gauzatutako bide-orria jarraituz. Eta bestetik, konponbide prozesua, eta
zehazki, gatazkaren ondorioak ahalik eta arinen gainditze bidean jartzea
estrategiaren garapenean garrantzia handikoa zelako/delako. Beraz, aldebiko
prozesua abiatu eta egituratzen jarri behar zen indarra, maila batean zenbait
apustu hurrengo urratsetarako utziz.
–Estatuen eta eragile horien jarrera dela eta, egonkortzen joan den blokeoaren
aurrean, ordea, denbora luzez ez da gogoetaren berrikuspenik egin, edo ez
behintzat mugimendu osoak bateraturik urrats zehatzetan eraginkortasunez
ekiteko moduan.
–Eta horrela, unean une, epe motzean blokeoa apurtzeko mugimenduetan nahi
eta ezin ibili gara, prozesu eredua bera erakusten ari zen ezintasunari
erreparatu gabe:
–Ondorioak gainditzea aldebiko negoziazioen eremu soilera murriztean,
Estatuei prozesua goitik behera baldintzatzeko aukera ematen zaie.
–Gatazkaren erro politikoak gainditzeko prozesua soilik alderdien artekoelkarrizketa eta balizko akordioen eskema zurrunaren arabera ulertuta,
inolako aldaketarik nahi ez duten indar politikoei beto gaitasuna ematen
zaie.
–Aipatu den egoerari aurre egiteko alde bateko estrategiaren beharra azaldu
izan da sarri. Baina, alde bateko estrategia ezinbestekoa izanik ere (iniziatiba
politikoa izatea, Estatuek egingo dutenaren gainetik), logika oso bat argitu
eta estrategia arrakastaz garatzeko ildo, ekimen eta programazio bat ebatzi
behar da.
–Honek guztiak, prozesua gatazkaren ondorioen eremura begira loturik eta
aurrerapen nahikorik eman gabe geratzeko arrisku bizia ekarri du, ikuspegi
mugatu horretatik jardun ezkero, blokeoa hausteko bideak estutuko liratekeen
bitartean. Estatuen helburua, estrategia osoa eremu horretatik ezintzea baita.
–Dena dela, horiek horrela, ezin dira gutxietsi ere ezker abertzaleak egin duen
ahaleginak utzi dituen beste bi ondorio. Gure estrategian garrantzi bizikoak
biak, baldin eta ongi bideratzeko gai bagara:
–Ezker abertzalearen borondatea eta jarrera eraikitzailea agerian gelditzen
ari dira, jendartearen nahiarekin lotuz.
–Estatuen posizioa gero eta higatuagoa dago eta, horrela, jarrera, nahi
edota sentimenduetan Espainia/Frantzia eta Euskal Herriaren arteko
zuloa handitzen doa.
Oro har, aldagai ezberdinen ondorioz (lehen fasean konponbide prozesua
bideratzeari emandako lehentasuna eta horretan izan ditugun zailtasunak, ziklo
elektoralak ezarritako erronkak, ezker abertzalearen berrantolaketa egin beharra,
etab.), burujabetzan oinarrituriko euskal zikloa zabaltzeko estrategia osoa baino
ikuspegi mugatuagoa erakutsi dela esan daiteke.
Guztiarekin, egin ditugun aurrerapausoek eta azaldu diren mugek, hausnarketa
berritzera eraman behar gaituzte, estrategia independentistaren osotasunetik Euskal
Herriko prozesua egituratu eta estatuek ezarritako tranpari ihes egiteko
egokitzapen berriak eginez.
2.- ONDORIO NAGUSIAK
–Ezker abertzalearen estrategiaren eraberritzeak eta harturiko erabakiek,
artean Erakundearen erabaki historikoak, Euskal Herrian egoera politiko
berria ireki dute.
–Espainiako estatu eredua krisialdi sakon eta integralean murgilduta dago.
Ahulezia estrategiko nabariak ditu ataka honetan dituen desafioei aurre
egiteko. Ikuspuntu horretatik ulertu behar da Euskal Herriarekiko duen
jarrera: ez du eskaintza demokratikorik gatazkaren konponbiderako aukera
historikoari aurre egiteko eta beraz, prozesua blokeatzeko apustuan burubelarri ari da. Epe laburrean ez dago estatuarekin aldebiko prozesurik
egiteko aukerarik.
–Estatu indarrek Euskal Herrian dituzten sukurtsalek, estatuaren behar eta
interesei begira jardungo dute. Madrilgo bulegoetan finkaturiko
estrategiarekin bat eginez, konponbiderako eta indar harreman berriak
sortzeko aukerak eragozteko. Zentzu horretan, trantsizio prozesua ekiditeko,
euskal burgesia eta autonomismoa estatuaren menpean lotuta mantentzeko
saiakera nagusituko da.
–Frantziako Estatuak Espainiakoarekin bat egin du konponbide prozesuaren
erasoan. Euskal Herriko gehiengoaren eskaerak aurrean izanda ere, epe
laburrean ez da aurreikusten gatazka politikoa gainditzeko urratsik egingo
duenik, ez ondorioetan ez arrazoietan ere. Bere estrategia, osatu den
gehiengoaren eskakizunei ezezkoekin erantzun eta ateak itxita mantentzea
da.
–Autonomismoa ordezkatzen duen PNVk, alderdi eta klase interesen baitan,
gaur gaurkoz, estatuarekin bat egitea erabaki du. Alta, euskal jendartearen
nahiei eta irekitako egoera berriari aurre egin behar dio. Erdibideko tarteak
murrizten ari diren honetan, hautu estrategikoa Euskal Herriaren aldekoa
izan dadin, independentziaren aldeko indarrek estrategia eraginkorra
bideratzea ezinbestekoa da.
–Eragile hauen guztien helburua eta interesa, ezker abertzalea eta aldaketa
prozesua parametro berrietara zuzen dezakeen burujabetzaren aldeko
esparru ezkertiarraren gaitasuna indargabetzea da.
–Egoera sozial eta ekonomiko larria, aldaketa prozesuaren erdigunean dago.
Inposatzen ari diren neurriak eragiten ari diren sarraski sozialaz gain, Euskal
Herrian erabaki propioak hartzeko tresnak eta aukerak murrizten ari dira.
–Euskal Herrian indarrean den eredua agortua dago. Euskal jendarteak
dituen behar eta nahiak asetzeko mugak gero eta nabarmenagoak dira,
mota guztietako erasoak areagotzen ari diren bitartean. Ondorioz, erabakiak
Euskal Herrian hartzeko eta tresna propioak izateko eskubidearen
aldekotasuna zabaltzen ari den eztabaida eta errealitatea da.
–Erabakitzeko eskubidearen eta burujabetzaren aldekotasun sozialean
elementu berriak azaleratu dira. Naziotasunaren aldarriari, arrazoi/interes
sozial eta ekonomikoak gehitzen ari zaizkio. Erabakitzeko eskubidea, beraz,
konponbidearen ildotik haragoko behar gisa hedatzen ari da jendartean.
–Ezker abertzalearen estrategiaren garapenak eta estatuen etengabeko
mespretxuak, herri prozesua antolatu eta gehiengo sozial berriak osatzeko
aukerak ireki ditzakete.
–Estrategiak orain arte izan duen ibilbideak, egoera politikoa astintzeaz gain,
indar harremanen aldaketan aurrerapen esanguratsuak ekarri ditu, estatuen
posizioetan higadura handituz. Oraindik orain, ordea, jendartean espazio
gehiago zabaldu eta herri prozesua bere osotasunean eta epe luzerako
iniziatiban egituratzerik ez da lortu. Honek, gatazkaren konponbide prozesua
eta egin beharreko ibilbidea estatuen urratsen menpe uzteko egoera
kezkagarria ekarri du.
–Ezker abertzalea barne eraldaketa prozesuan murgilduta dago. Urrats
garrantzitsuak egin ditu fase honi begirako estrategia eta tresnak eraberrituz.
Aldaketa prozesuan betetzen duen motor papera aintzat hartuz, bere indar/
ondare historiko guztia norabide berean bateraturik eta aktibaturik aritu
dadin ahaleginak eta baliabideak biderkatu behar ditu.
–Laburbilduz: estatuen eta hainbat eragile politikoren blokeo eta inboluzioak,
prozesua indargabetzeko atakara eraman gaitzake. Zepo horretatik ihes
egin eta euskal gehiengoa osatzea helburu duen herri prozesuaren
mesedetan jarri behar dira indarrak.
3.- AURRERA BEGIRA: ESTRATEGIA GARATZEKO GOGOETA
Ondorio nagusiek, aurrera begirako egokitzapenak eta zutabeak ebaztera eraman
behar gaituzte. Eginkizun horretan sartu aurretik ordea, argipen bat egin behar da:
fase honetarako estrategiaren marko eta irizpide orokorrak ez daude auzitan. Egin
behar den ariketak, estrategiaren eraberritzean finkatu ziren irizpide eta tresnen
gainean, gure helburuetan ahal bezainbeste aurrerapen egiteko eraginkortasuna
irabazteari erantzun behar dio. Eta horretarako, prozesuaren garapenerako
sakoneko urratsak egin behar dira.
Ezker abertzalearen apustua hurrengo urteetan aldaketa prozesua bururaino
eramatea izanik, hots, trantsizioa gauzatzea, prozesu horren osotasuna bultzatu
eta egituratzera zuzendu behar da gure estrategia.
Euskal Herria aro berri baten aurrean dago, bidegurutzean eta euskal jendartean
aldaketak gertatzen ari dira. Herri gogoa berpiztu eta berau erabakigarria izango
den ibilbidea egiteko unean gaude. Sektore ezberdinak eta herritarrak Euskal
Herriaren aldaketa prozesuan protagonista aktiboak bilakatzeko bidea urratzeko
unean, alegia.
Estatuek eraman nahi gaituzten aterabiderik gabeko atakatik ihes egin eta
prozesua baldintzatzeko izan ditzaketen tarteak gutxitzea lortu behar da. Estatuek,
ETArekiko pultsua irudikatu nahi duten arren, Euskal Herriarekiko pultsua da
irabazi nahi dutena eta justuki, gureak, batez ere Euskal Herrian eragin beharreko
aldaketei begiratu behar dien bidearekiko apustua izan behar du. Euskal Herriaren
beharrei eta hauek eskatzen dituzten epeei egokitu behar gatzaizkio, estatuei
begira geratuta, prozesuaren iniziatiba eta kontrola luzerako galdu nahi ez
badugu.
8
Euskal Herrian hartu beharreko alde bateko erabakietan oinarrituriko herri
prozesuaren ibilbidea ibili behar da. Euskal Herriaren hitza eta erabakia, aldaketa
prozesua ezaugarritzen duen enborra baita, lan ildo eta eremu orotan eragiten
duena. Egungo inposizio eta ukazioetatik, eredu berrira eramaten gaituena.
Erabakitzeko eskubideak ezaugarri taktikoak dituen arren, izaera estrategiko
sakona du bere baitan:
–Euskal Herriak mota guztietako erabakiak hartzeko dituen ezintasunak edota
herri borondatearekiko amaigabeko mespretxuak, aldaketa prozesuaren
erdigunean kokatzen du bide propioa egiteko eta estatuen aitzinean herri
gisako konfrontazioa sakontzeko beharra. Beraz, erasopean eta bahiturik
dagoen herri nahiari eskaintza integral eta egokia eman behar zaio.
–Prozesu hori ez zaio soilik esparru politikoari lotzen, eta ez da gatazkaren
konponbiderako elkarrizketa eta akordio bakarrera mugatzen ere. Euskal
Herriaren hitza eta erabakiaren aldeko prozesuak, izaera dinamikoa eta
integrala du, ezaugarri sozial, ekonomiko, kultural, politiko eta instituzionalak
barne biltzen dituena.
–Beraz, perspektiba zabal horretatik ekin behar zaio prozesuari, bestelakoan,
estatuek gatazkaren ondorioen eremuan lotu nahi gaituzten bezala,
egundaino eragile politikoen borondate eza ikusita, elkarrizketa eta akordio demokratikoaren eremuan aurrerapen ezan lotzeko arriskua izango genuke.
–Urratsez urrats aurrera egingo duen prozesuaz ari gara, bide batez, gero eta
akordio zabalagoetarako baldintzak sortzeko.
–Hortaz, prozesuak independentismoaren indarrak gainditzen ditu, baina
estrategia independentistari estuki lotzen zaio, urrats emailea den prozesu
gisa ezaugarritzen dugun heinean, Euskal Herriak behar dituen tresnen
defentsan eta eraikuntza klabeetan oinarritzen delako. Beraz, ikuspegi
independentista eta sozialistatik hausnarturiko prozesua da, fase honetako
erronkei erantzutera zuzendua betiere.
–Burujabetzaren aldeko bidea gero eta indartsuagoa izan, beste indar politiko
edota ekonomikoek orduan eta zailtasun gehiago izango dituzte fondozko
eztabaidari eta urratsei ihes egiteko. Euskal jendartean gehiengo berriak
bultzatu, sektore ezberdinen arteko adostasunak ehundu eta hauek aldaketa
prozesua bideratzeko gaitasuna indartu ezkero, estatuak eta gainerako
eragileak behartzeko baldintza egokiagoak izango ditugu.
–Era berean, gatazkaren konponbide prozesuan egin beharreko urrats eta
ekimenek, burujabetzaren aldeko bidea eraikitzen lagundu behar dute. Hots,
ikuspegi zabalago batetik heldu behar zaio konponbide ildoari, Euskal
Herriaren aldeko indarrak iraunkorki elikatu eta herri prozesuaren garapena
aintzat hartuz.
Zentzu horretan, askapen mugimenduak, eremu ezberdinetatik alde bateko
iniziatibak Euskal Herriko prozesuaren osotasuna azkartzeko, alde anitzeko
konpromiso berriak bultzatzeko eta nazioarteko inplikazioa errazten jarraitzeko
tresna gisa garatuko ditu aurrerantzean ere:
–Gure erabaki eta ekimenak Euskal Herriko askapen prozesuan ekarri behar
dituzten aurrerapen eta onurei begira zuzendu behar dira nagusiki.
–Alde bateko erabakiak, epe erdiko perspektiba duen ildo eta programazio
baten barnean garatu behar dira, erabaki horiei ibilbide osoa emanez eta
eraginkortasunez gestionatuz.
–Urrats horiek epe laburrean estatuekiko aldebiko efektua eragingo dutenaren
ikuspegi murritza gainditu behar da. Gainerakoan, egiten den urrats oro
etsaiarekiko kontzesio gisara ulertu eta etsipen iturri izango bailitzateke, eta
ez, prozesuan lehenetsi nahi ditugun indarguneetan izan behar duen eragin
multzoaren azterketaren baitan.
Hala, estatuekin aldebiko prozesua egiteko aukerak murriztuta, okertuko ginateke,
estrategiaren berrikuspen hau, gako taktikoak eta zehazki gatazkaren
konponbidea bigarren mailan kokatuz hurrengo fasera jauzi zuzen gisara ulertuko
bagenu. Konponbide osoa bultzatzea eta gatazka gainditzeko urratsak ematea
lehentasunezko erronka da, Euskal Herrian agertoki berriak zabaltzeko ezinbestez
zeharkatu behar den fasea delako. Beraz, egungo fasea gainditzeko estrategiaren
eraginkortasunari eta osotasunari erantzun behar zaio eta horregatik, prozesuak,
gatazkaren konponbidean eragin behar dituen aurrerapenak bildu behar ditu
ezinbestean. Beraz:
–Prozesua estatuen urratsen menpe uzteak, argi denez, berau baldintzatzeko
ahalmena ematen die. Estatuek ez dute borondaterik, ez dute izango eta ez
dira mugituko Euskal Herrian jauzi sakonak egiten ez diren bitartean. Antzua
litzateke beraz, prozesua saboteatzen ari direnen nahiak asetzen
ahaleginduz blokeoa hautsi daitekeela pentsatzea.
–Zentzu horretan, gatazkaren ondorioen konponbidea Erakundea eta
estatuen arteko lehia hutsa bilakatuz gero, nekez gaindituko da blokeoa eta
egoera horretan prozesua usteltzeko arriskuan jausiko litzateke. Formula eta
aukera berriak landu behar dira eredu irekiagoan, eredu bakarreko
ikuspegian aurrera egin ezinda geratu gabe.
–Jakina, Erakundea-Estatuak eremuan elkarrizketa eta negoziaziorako
baldintzen lanketa eta ahalegin zehatzak egin behar dira, baina argi izanda
prozesuan aurrera egiteko pultsu nagusia orokorragoa dela (Euskal Herria
eta estatuak) eta pultsu hori elikatzeko ildoa garatu behar dela.
–Euskal Herrian lortu beharreko adostasunetatik aurrerapenak egitea eta
nazioartetik prozesuarekiko sostengua areagotzea dira giltza nagusiak.
Prozesuaren arrakastaren klabea, berau herri gisa bururaino eramateko
dugun gaitasunean datzalako. Egiten ditugun urratsek, gainera, konponbide
prozesuaz harago, bultzatu nahi dugun aldaketa prozesuari zuzenean
eragiten diotelako.
–Irakurketa global horrek gidatu behar ditu aurrerantzean ere askapen
prozesuan hartu beharreko erabaki berriak. Euskal Herria da gure ekimen
eta ildoaren hartzaile nagusia.
–Azken urteetan prozesua dinamikoa dela behin eta berriz nabarmendu dugu
eta dinamikotasun horrek, prozesuan eragiten duten aldagai guztiak
kontuan hartu behar ditu, bai prozesuan zuzenki eragiten dutenak, bai eta
egoera politikoan egiturazkoagoak direnak ere. Ezker abertzalearentzat
prozesuaren garapenerako ardatza Aieten egonik, diseinu itxien gatibu izan
gabe, ardatz horrek aurrera nola egin behar duen da ebatzi behar dena.
–Prozesuan eta gure helburuetan aurreratzeko ibilbide eraginkorra da eraiki
beharrekoa. Ibilbide hori Euskal Herrian konponbidearen alde lortu
beharreko alde anitzeko akordioetan eta herri mobilizazio iraunkorragoan
oinarritu behar da. Alegia, herri borondateari bide emateko tresnak eta
bideak eraiki behar dira.
Bestalde, garrantzitsua da faseen arteko ikuspegi zurrun eta mekanikoak
alboratzea. Hau da, fase honetan gatazka gainditzea lehentasunezkoa da, baina
ildo independentistan urrats praktikoak egin behar dira, bai eraikuntza ikuspegitik,
bai subjektu politikoa osatzeko urratsak eginez edota baita, independentziaren
aldeko kontzientzia kolektiboa indartuz ere. Prozesuaren osagai guztiak modu
egokian antolatzean dago gakoa, herri zapalkuntza orokorra gainditzeko
estrategiaren katearen katebegi guztiak elkarri lotuz.
Ildo horretan, estrategiaren garapenak, nazio subjektua osatzera begira
aurrerapen sakonak ekarri behar ditu. Fase bakoitzean egin behar diren urratsak
kontuan hartu arren, Euskal Herriaren egituraketaranzko baldintzak faseen arteko
uztardura egoki batean hobetu eta aldatu behar dira. Egoeraren aldakortasunaren
eta prozesuaren izaera dinamikoaren ondorioz, irekitasunez jokatu behar da,
ildoaren garapenarekin sortzen joan behar garen aukera berrietan urrats
erabakigarriak emateko planteamenduak eginez.Era berean, prozesuaren bermea herria den heinean, gure estrategiaren
erreferentziek eta sustatu beharreko ekimenek irizpide hori etengabe blaitu behar
dute, bi norabidetan:
–Ildoaren garapenarekin herri prozesuaren aldeko indarrak metatu eta
adostasun espazioak zabaltzeko urratsak erraztuz.
–Herriaren aktibazioak funtzio erabakigarria izan dezan, borrokarako
eskaintza zabala eginez.
Bide horretan, ezker abertzaleko antolakunde, militante eta oinarri sozialaren
funtzio eta erantzukizuna berebizikoa da. Burujabetzaren aldeko ezkerreko
esparruak prozesuaren garapenean duen erreferentzia garrantzitsuan, askapen
mugimendua da prozesuaren motor lana beteko duena. Horregatik, azken urteetan
ildoan eta antolakuntzan egiten ari garen aldaketa sakonak barneratu, bateratu eta
urteetan pilaturiko indar/ondare guztia askatzea dagokigu. Ezker abertzaleak,
askapen prozesuaren garrantzi handiko une honi aurre egiteko ongi prestaturiko
mugimendu gisa jardun behar du, bere potentzialtasun guztia apustuaren
mesedetara bilduz eta bideratuz. Hori da gure herriarekiko dugun ardura.
Laburbilduz, kokapen orokorraren hezurdura hau litzateke:
–Aldaketa prozesuaren bi gakoak:
–Trantsizio prozesuaren osotasuna elikatu eta garatzea.
–Herri gisa aritzeko euskal eragile eta herritarren protagonismoa
nagusitzea.
–Burujabetzaren aldeko bidea:
–Eredu aldaketara zuzenduta, urrats emailea den prozesu erabakitzaile
gisa. Euskal Herriko agenda politiko/soziala edukietan eta denboretan
markatuz.
–Euskal Herriak pairatzen dituen erasoei herri erantzuna.
–Euskal Herriak dituen erronka sozial, ekonomiko, kultural eta politikoinstituzionalen inguruko adostasun eta akordioetan oinarritua.
–Euskal Herriko eragile eta sektoreen arteko aliantza taktiko-estrategiko
gisa antolatua.
–Euskal herritarren parte hartze zabala ahalbidetzeko tresnak eta
eskaintzak zabalduta.
–Konponbidearen ildoa:
–Gatazkaren ondorioak:
–Euskal Herrian alde anitzeko konpromiso eta akordioak lortu eta
konponbide dinamika zabal eta integrala bideratzea, nazioarteko
eragileen babesarekin.
–Erakundea-Estatuak errailaren kudeaketa.
–Euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko ildoa: herri
dinamika/mobilizazioiraunkorra, ekimen politiko/instituzionala eta
Kolektiboen ildoaren garapenean urratsak.
–Salbuespen neurriei herri gisa aurre egiteko mekanismoen
ugaritzea.
–Gatazkaren erro politikoak:
–Erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendua: euskal gehiengo
sozialaren artikulazioa etaadierazpidea.
–Elkarrizketa prozesua: akordio demokratikoaren orubeari begira,
eragileen arteko harremanak eta espazioak irekitzen hasi, bideorri bat adostuz.
–Ezker abertzalea:
–Iniziatiba politikoa eta estrategiaren garapena eremu ezberdinetan.
Epe erdirako plana.
–Estrategiaren garapen eraginkorrerako tresna eta baliabideen
indartzea bermatu.
–Barne ondare eta gaitasun militante zein politiko guztia askatzeko
urrats erabakigarriak eman: bai kohesioan, bai borrokarako eskaintzan.

0 comentarios