Blogia
orain

BEREZIA.BTN´13:AMETS,BAI!.

BEREZI ZERBITZUA/Barakaldo
Ikusmina eragin duen txapelketa izan da aurtengoa eta atzo jokatutako finalak zale gogotsuak gustura utzi zituen. Goizeko zein arratsaldeko bertsoaldi ugari gogoangarriak izan ziren, 13.500 en-tzule batu dituen final baten neurrikoak. Zortzi bertsolariak indar betean jardun ziren, baina, denen gainetik Arzallus nabarmendu zen. Saio biribila osatuta, merezita jan-tzi zuen txapela eta, historian lehenengoz, Lapurdira joan da garaipena. BECeko harmailetan eskegitako pankartek Arzallusi eskatzen zioten ametsa errealitate bihurtzeko eta hendaiarrak erronkari eutsi zion. 2009an bigarren izan zen, etorkizuneko txapelduntzat zeukaten askok eta, azkenean, txapela ametsa baino gehiago da harentzat, jardun tinkoz irabazitako garaikurra du orain. Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko presidenteak azpimarratu zuen, saioa amaitu eta berehala, maila goreneko finala izan zela, "inoiz ez dut halako finalik ezagutu, ase egin nau". Ez alferrik, zor-tzi bertsolariek beretik eman zuten, Bizkaia Arenako publikoa berotzen jakin zuten. Amets Arzallusen atzetik bigarren sailkatuta, Maialen Lujanbiok erakutsi zuen 2009an txapeldun egin zuen gaitasuna ez duela galdu eta txapeldun berriaren maisulanak baino ez zuen berriro irabaztetik urrundu. Arzallusek 1.737,5 puntu lortu zituen eta, Lujanbiok, 1.686,5. Igor Elortza izan zen hirugarren, finalera eraman duen bertsoeratik tiratuta. Aitor Mendiluze izan zen laugarren, beti duen zuzentasunari ideia zorrotzak gaineratuta. Aitor Sarriegi bosgarrenak, bere bigarren finalean, aurrenekoan egindakoa gainditu zuen. Unai Iturriaga seigarren izan zen, bere azkenengo txapelketan eta Gaztelumendi, finaleko gazteenak, o-rain arte final nagusirik jokatu gabe egonagatik, neurria eman zuen eta zazpigarren postua eskuratu. Bateren batek izan behar zuen zortzigarren eta Sustrai Colinari egokitu zi-tzaion, baina urruñarrak bertsoaldi polit ugari utzi zituen.Goizeko saioan, giroa berehala berotu zen, bertsolarien ahaleginak eta zaleen gogoak bat eginda. Amets, goizetik hasi zen nabarmentzen, berak aitortu bezala: "Goizetik neure burua zorrotz aurkitu dut, egia esan, inoiz izan dudan sentsaziorik onenarekin igo naiz oholtzara". Lasai eta gai guztietarako erantzun egokia aurkituaz, aurrera egin zuen hendaiarrak, sendo. Gainerako finalistek ere gustura abestu zuten goizean. Elortzak eta Sarriegik aitortu zutenez, finala hasi aurretik giro ona sumatu zuten finalisten artean eta, elkarrekin gustura ibilita, ale ederrak uzteko bidea aurkitu zuten. "Gu-a izan da protagonista", azaldu du Colinak. Gaztelumendi finaleko berriak dio "bat gehiago sentitu naiz hasieratik". Lujanbio beteranoagoak, berriz, sortutako ikusminari erantzuteko gogoa azpimarratu du: "Lana lanarekin ordaindu nahi izan dugu", txapelketa posible egin duten boluntarioei keinua eginda. Goizean, kartzelako ariketan, hauxe izan zuten gaia: "Egoerak beste aldean jarri zaitu". Gaiari erantzuteko ikuspegian, aniztasuna izan zen nagusi eta Maialen Lujanbioren lanak aho zapore gozoa utzi zuen, esperientzia mingotsaren harira abestu zuen arren. Bikotekideak uztera ohituta, behingoagatik bera utzi duten pertsonaren larrutik kantatu zuen Lujanbiok. Arzallusek ere puntu sorta polita batu zuen ariketa horretan, justiziaren aurrean eran-tzun behar duen guardia zibilaren azaletik. Egunak aurrera egin ahala, bertsoaldi distiratsuak eta apalagoak tartekatu ziren, baina mailari eutsita. Zortziko txikian eta puntuka, algara eta adar jotze galantak eta ariketa epelagoak izan ziren.Arratsaldean, Arzallusek sumatu zuen pixka bat behera egin zuela, hala aitortu zuen behintzat. Hala ere, buruz burukora igarotzeko nahikoa eta gehiago egin zuen. Hendaiarrarekin batera, Lujanbio heldu zen azken txanpara. Horren aurretik, baina, finalistek gai banari bakarka erantzun behar izan zioten eta, epaileen iritzian, gehienak paretsu ibili ziren. Elor-tzak alaba jaioberriaren inguruan botatako bertsoak hunkigarriak izan ziren, esate baterako. "Goizeko ordu bietan, argitu du gaur eguna" amaitu zuen horietako bat, bere alaitasuna adierazteko modu metaforiko harrigarri batean. Durangarra buruz burukoan sartzear egon zen.Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusen arteko azkenengo lehia, bizi-bizi hasi zen, seiko motzeko bertsoaldiarekin. Pailazoaren lekuan jarri zituen gai jartzaileak, umeen ospitale batetik irten berri. Tristura adierazteko, "eskerrak sudur gorria nuen, ezkutalekua" bota zion Lujanbiok eta Arzallusek, tristezia handia dela baina "askoz ederragoa da, minak goxatzea" erantzun zion. Finaleko gairik xelebreena, akaso, zortziko txikian egokitu zitzaien txapeldunari eta azpitxapeldunari: Beren bikotekideen paperean sartuta, finalerako apustuak egiten jarri zituen Zuriñe Iarritu aurkezleak. Umorea baino, arrazoiketa nagusitu zen, baina Andoni Egaña ez dagoenetik apustuak egitea zailagoa dela azaltzen hasi eta algaraka lehertu zen BEC, Arzallusen eta Lujanbioren ateraldiekin. Gero, altzoa hi-tzari bertso bana agindu zieten eta Ametsek amaren altzoaz esan zuen, "ez dut inoiz ahaztuko amaren magala", bertso ederra biribiltzeko. Maialenek, "altzoa da helduek dugun sehaska" amaitu zuen, beste pieza dotore batean. "Itzultzeko garaia da" gaiarekin, hiruna bertso botata bukatu zituzten lan puntuagarriak buruz burukoan. Arzallusek, erbestetik itzultzear den idazlearen kolkotik abestu zuen. "Dexente zahartu da, baina ama zain daukat ño/ zuzen-zuzen itzuli naiz, amaren besoetaraino/ poema ederragorik ez dut idatzi hau baino", kantatu zuen bigarrena eta, hirugarrena honela amaitu, erbestean lagundu diotenak gomutan: "nere gogoan zaudete, bai bata ta bai bertzea/ beti izanen zarete, nere bigarren etxea". Jaioterrira itzuliko den etorkinaren larruan, Lujanbiok ere dotore abestu zuen, "eurak inoiz migrante badira, argi izan dezatela/ guk hartuko ditugu eurek gu, hartu gintuzten modura", azken puntu zorrotzarekin. Joanito Dorronsorok jantzi zion Amets Arzallusi ondo merezitako txapela. Saio bikain batean, bera izan zen erregularrena, bertsoaldi askotan goia jo zuen eta, agurrean ere, entzuleak hunkitzen jakin zuen. Pertsona askori eskaini zien garaipena, baina bereziki, familia izan zuen gogoan, "aitarena den txapel hau, eskaintzen diot amari/ haurra nintzela euskaraz, erakutsi zidanari". Hortaz, txapeldun berria dauka euskal bertsogintzak. Ipar Euskal Herrira joanda, txapelak bidaia geografikoa ez ezik, sinbolikoa egingo du. Unai Iturriagak ere aipamena merezi du, izan ere, oholtza gainetik iragarri zuen atzo hurrengo txapelketan ez dela izango. 1993an heldu zen lehenengoz finalera Iturriaga, 19 urterekin, eta harrezkero ez du hutsik egin lau urtean behingo hitzordura. Gaurtik aurrera, txapelketa honek ekarri duen uholdearekin jarraitzea da asmoa, atzoko jendetzaren indarra ez dadila desagertu. Iñaki Muruak dioenez, "hau ez da hemen amaitu, orain arnasa hartu behar da, baina lanari berriz heltzeko".
SAILKAPENA
1. Amets Arzallus 1.737,5
2. Maialen Lujanbio 1.686,5
3. Igor Elortza 1.164
4. Aitor Mendiluze 1.155
5. Aitor Sarriegi 1.106
6. Unai Iturriaga 1.099
7. Beñat Gaztelumendi 1.099
8. Sustrai Colina 1.082,5
Ipar Euskal Herrira joanda, txapelak bidaia geografikoa ez ezik, sinbolikoa ere egingo du
PRENTSA-ARETOAN
Finalaren balorazio laburra egin dute zortzi bertsolariek, saioa amaitu ondoren. Amets Arzallus txapeldunak aitortu du "oso gustura" sentitu dela saioan zehar; goizean "aski tenple" izan duela azaldu du, eta arratsaldean, berriz, "apalxeago" sentitu dela.Maialen Lujanbio txapeldunordeak eskerrak eman dizkie bertsozale eta boluntarioei: "Zoragarria izan da. Saiatu gara lana lanarekin itzultzen". Igor Elortza ere pozik azaldu da sortutako giroarekin, eta nabarmendu du "pribilejioa" izan dela beste finalistekin kantuan aritzea.Aitor Mendiluze "oso pozik, oso harro eta oso partaide" sentitu da, eta antzekotik jo du Beñat Gaztelumendik ere; finaleko gazteena izanik, "finalista bat gehiago" sentitu da. Egindako finalarekin eta txapelketarekin gustura azaldu da Añorgakoa.Aitor Sarriegik ere "pribilejiotzat" jo du finalistekin kantatzea, eta Sustrai Colinak "gogo itzela" agertu du finalera itzultzeko. Unai Iturriagak, azken txapelketa zuela iragarri eta gero, txantxa artean esan du txapelketan parte hartuko lukeela berriro finalera ailegatuko litzatekeela bermatuz gero.Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakaria oso pozik agertu da finalarekin; "asetu" egin du, eta "borobila" izan dela uste du.

0 comentarios