Blogia
orain

ESKELAK.Jean Haritxelar euskaltzainburu ohia zendu da

JON OLANO
Jean Haritxelar Duhalde idazle, politikari, euskaltzain eta euskaltzainburu ohia (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1923ko maiatzaren 13a - Miarritze, Lapurdi, 2013ko irailaren 1a) zendu da gaur Miarritzeko erietxean, 90 urte zituela. Osasun arazo larriak zituen azkenaldian.Hil kapera gaur ireki dute Baionako beilatokian, 09:00etan. 19:00ak arte egongo da irekita; hileta, berriz, asteazkenean egingo dute Baigorrin, 16:00etan.Haritxelarrek hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen ezagun. Euskaltzaindiak euskaltzain oso hautatu zuen, eta 1963ko uztailaren 28an, Baigorrin, irakurri zuen sarrera-hitzaldia; sorterrian, beraz. 1966. urtetik 1988ra bitartean euskaltzainburuorde izan zen eta 1989an izendatu zuten euskaltzainburu, Luis Villasanteren lekuan. 2004ko abendura arte izan zen euskaltzainburu. Bere ordez, Andres Urrutia hautatu zuten euskaltzainburu. Euskaltzain emeritua zen 2006ko uztailaren 20tik.
Okzitaniako Tolosako, eta Sorbonako unibertsitateetan eta Saint Cloudeko irakasle eskolan goi mailako ikasketak egin zituen. Irakaslea izan zen 1952tik 1959ra Ageneko lizeoan. Bordeleko unibertsitatean gaztelania, euskara eta euskal literaturako irakasle izan zen, 1962tik 1986ra bete duen Euskal Hizkuntza eta Literaturako katedratik. Letretan doktoretza lortu zuen 1969an Sorbonako Unibertsitatean.Halaber, Euskal Unibertsitatearen sortzaileetakoa izan zen. Bertan, gainera, lau urtez izan zen irakasle. 1988an, Euskal Herriko Unibertsitateak honoris causa doktore izendatu zuen. 2004an, berriz, Manuel Lekuona Saria jaso zuen.ORAIN partes,goian bego.






0 comentarios