Blogia
orain

BEREZIA.ASTE SANTURAKO IRAGARPEN BEREZIA

EUSKALMET
Aste Santu osoan Ozeano Atlantikoko depresioen eraginpean egongo gara.Hainbat frontek mendebaldetik ekialdera zeharkatuko dute Iberiar Penintsula,beraz, udaberrian hain ohikoa den eguraldi aldakorra izango dugu EAEn.Tenperatura maximoak 15 ºC ingurukoak izango dira, sasoi honetarako ohikoak.Fronte ezberdinek euria ia egun oro utziko dute, hala ere, litekeena da ostegunean, hilak 28, eta larunbatean, hilak 30, atseden bat ematea eta asteko girorik hoberena izatea, apenas egingo baitu euririk. Hala eta guztiz ere,
fronteak hain azkar pasatzen direnean, saila da iragarpena zehaztea, hortaz gomendatzen da iragarpenak egunez egun jarraitzea.Euria ugariagoa izango da fronteak pasatzen diren unetan, eta bereziki haizea
mendebal/ipar-mendebaldera aldatzen denean. Egoera hau asteazkenean,hilak 27, eta ostiralean, hilak 29, gertatu daiteke. Aipatutako egunetan(asteazkenean eta ostiralean) eta fronteak gurera iritsi baino lehen, hegoaldeko haizea nagusituko da eta giro lasaia eta eguzkitsua izango dugu.Laburbilduz, eguraldi aldakorra izango dugu eta tenperatura sasoirako ohikoa dena.
Asteazkena 27
Beste fronte bat espero dugu eta aurreko egunetan baino euri gehiago egingo du. Arratsaldean iparraldeko haizea nagusituko da eta tenperaturan ez da gorabehera handirik izango.
Osteguna 28
Ostegunean atsedenaldi bat izango dugu eta ez dugun apenas prezipitaziorik espero. Eguneko ordurik gehienetan giro eguzkitsua gailenduko da, bereziki egunaren erdiko orduetan. Egunaren bukaeran haize hegoaldetik finkatuko da eta tenperatura zertxobait igoko da.
Ostirala 29
Ostegun gauean iritsiko den fronteak ostiralean hodei ugari eta euria utziko ditu.Euri gehien arratsaldean egingo du, haizea ipar-mendebaldera aldatzen denean. Eguneko tenperatura maximoetan ez dugu aldaketa nabarmenik sumatuko.
Asteburuan
Larunbata, hilak 30, oso litekeena da egunik eguzkitsuena izatea, ostarte zabalak gailenduko dira eta tenperatura apur bat igoko da. Igandean eta astelehenean,Paskua Eguna, fronte ezberdinak igaroko dira, ondorioz euria ugariagoa izan daiteke eta tenperaturak behera egingo du.
Eguraldi previsioa eta zerbitzu-dialean gogoratzen,ORAIN-Euskal Aldizkariak taldea oporrak ona esan dizuet.

0 comentarios