Blogia
orain

NI,ZU TA BIOK.Elena Arzak eta Madonna.

MAUDILI PRIETO.
Bai.Egun batzuk egiten ditu,Elena Arzak munduko sukaldari hobea.Zorionak geure partez.Baina ez da sorpresa.Normala,gure sukaldaritza hoberena da.Baina berriro mundial sorpresa daukat.Madonna.Bai.Abeslaria.AEB-ko abeslariak iragan udan ezagutu zuen Kalakan folk taldea, Ipar Euskal Herrian oporretan egon zenean.Getarin izan zen eta bere urtebetetzea han ospatu zuen, lagun batzuekin, Labeque ahizpa piano-joleekin.Kazeta.infok eta Madonnarama.com webguneek azaldu duenez, urtebetetze festan Kalakan taldeak beretzako emanaldia egin zuten eta txundituta geratu omen zen txalaparta entzunda.
Horren ondorioz, bere hurrengo biran –Madonna World Tour– parte hartzera gonbidatu du euskal taldea. Kazeta.infok jakin duenez, Kalakan-eko hiru kideek, Ipar Ameriketara eginiko bidaia baliatuz, Madonnaren etxean izan ziren.Madonnarama-k zehaztu duenez, "Open Your Heart" kanta batera egingo dute. Beste iturri batzuen arabera, bere abesti klasiko hori "Sagarra Jo!" Kalakan taldearen abestiarekin gurutzatuz nahasketa bat egin nahi du artista estatubatuarrak.Zorionak baita ere.EH munduan eta besteak "Comunidad Autónoma Vasca" eta "Comunidad Foral de Navarra" bakarrik pensatzen dute.Beno,eta goma-pilotak ere.

0 comentarios