Blogia
orain

ORAIN KALERA.HABEk 1go, 2. eta 3. euskara maila egiaztatzeko frogak egingo ditu lehen aldiz Buenos Airesen

ERREDAKZIOA
HABEk euskara maila egiaztatzeko frogak egingo ditu aurten Madrilen, Bartzelonan eta --lehendabizikoz-- Buenos Airesen. Diasporan euskal etxeetan euskara ikasten ari direnei zuzenduta daude deialdi berezi hauek. Aurtengoan matrikulatzeko epea datorren asteko asteazkenetik ostiralera izango da (apirilaren 18, 19 eta 20). Azterketariek Eusko Jaurlaritzaren euskal etxeen erregistroan inskribatuta dagoen euskal etxeren bateko euskara ikastaroetan matrikulatuta egon behar dute, 2011ko uztailaren 1etik 2012ko martxoaren 30a bitartean.Madrilgo eta Bartzelonako hitzorduak ohikoak badira ere, aurtengo berritasuna Buenos Airesen egingo diren frogak izango dira. HABEk Buenos Airesen 30 bat lagun baino gehiago aurkeztea espero du. Madrilen ere kopuru beretsua izaten da urtero eta Bartzelonan dozena bat azterketari inguru, 2. eta 3. mailakoak gehienak."Esan beharra dago Madrilgo ikasleen emaitzak oso onak izaten direla. Euskal Herriko euskaltegien gaindituen bataz-besteko kopuruaren gainetik ibiltzen dira", agertu du HABEko teknikari Kinku Zinkunegik.Froga idatziak,Espainian,Bartzelonan maiatzaren 12an eta Madrilen maiatzaren 19an egingo dira. Horiek gainditzen dituztenek ahozko froga egin beharko dute, Madrilen eta Bartzelonan, ekainaren 21etik 23rako tartean.Argenitinan,Buenos Airesen, aldiz, urriaren 12-14ean egingo dira idatzizko zein ahozko frogak.Matrikula 18 eurokoa izango da maila bakoitzeko.Matrikula gauzatzeko jo, www.habe.euskadi.net atarira.

0 comentarios