Blogia
orain

NI,ZU TA BIOK.Espainiako bozetan aliantza bat egitea proposatu diete EAJri eta Aralarri

PELLO URZELAI
Proposamena mahai gainean dago: Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan EAJ, ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatiba elkarrekin aurkeztea Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan. Hau da, abagune politiko honetan aliantza berri bat osatzea, euskal subjektu nazionala modu argi batean agertzeko, bere etorkizunaren jabe izan nahi duen euskal nazio bat dela ozen esateko. Horixe da gaur ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak EAJri eta Aralarri egin dieten eskaintza politikoa.Aliantza hori gauzatuko balitz, euskal foru ordezkaritza indartsua osa liteke Espainiako Gorteetan. Foru hauteskundeetako emaitzak Espainiako Kongresurako hauteskundeetara estrapolatuz gero, oso mapa politiko argigarria geldituko litzateke: Hego Euskal Herrian aliantza berriak hamabost diputatu bilduko lituzke, alderdi sozialistak lau, PPk bi eta UPNk bi. Aliantza horren eskakizun politikoek oihartzun eta indar berezia hartuko lukete.Ezker abertzaleak, EAk eta Alternatibak egin duten gogoetaren arabera, Espainiako hauteskundeak aukera bat dira «Euskal Herrian zabaldutako fase politiko berrian sakontzeko, eta, ondorioz, bake eta konponbide demokratikoen prozesua itzulezin bilakarazteko». Halaber, gogoeta horren arabera, abaguneak bidea ematen du «posizio soberanista eta independentistetatik aldaketa politiko eta sozialean aurrera egiteko». Gogoeta eta eskaintzaren berri emateko, ezker abertzaleko Jone Goirizelaia eta Rufi Etxeberria, EAko Pello Urizar idazkari nagusia eta Ikerne Badiola Komunikazio idazkaria, eta Alternatibako Ander Rodriguez eta Begoña Vesga agertu dira komunikabideen aurrean. Agerraldia eta proposamena ez da Bildurena, baizik eta Euskal Herria ezkerretik sinatu zuten hiru sentsibilitate edo indar politikoena: ezker abertzalea, EA eta Alternatiba. Aliantza berriaren izena eta bestelako zehaztasunak EAJren eta Aralarren erantzuna izatean aztertuko dituzte. Pello Urizarrek jakinarazi duenez, EAJrekin eta Aralarrekin harremanetan jarri dira, eta laster batean haiekin biltzea espero dute. Aralarrek atzo bertan jakinarazi zuen bilera eskaerari baiezkoa eman diola. EBri ez diote proposamena helarazi.Proposamena egin duten alderdien ustez, Espainiako Gorteetarako hauteskundeak aukera bat dira «Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako gizon eta emakumeak, Madril eta Europarekin beren barne zein kanpo harremanak zein izan behar duten erabakitzeko orduan, subjektu politikoa direla exijitzeko». Aukera horren aurrean, aliantza berri bat osatzeko apustua egin dute. Aliantza horren bidez, «herri baten erreferentzia gisa aurkeztea» posible ikusten dute proposamenaren bultzatzaileek. «Une historiko honetan altu eta ozen esan behar dugu Espainian indarrean den eredu politiko, ekonomiko eta sozialaren aurrean badela euskal nazio bat, bere etorkizunaren jabe izan nahi duena, bake egoera bat eskatzen duena, Europan estatu bat izan nahi duena herritarrek hala erabakitzen badute demokratikoki».Euskal Herria nazio bat dela eta bere etorkizun politiko, ekonomiko eta soziala erabakitzeko eskubidea duela uste dutenak elkartu nahi dituzte aliantza berriaren bidez. Horretan ados dauden kultura politiko guztiak modu eroso batean elkartzeko aukera dagoela ziurtatu dute. Horregatik, gainerako alderdi politikoei «eskuzabaltasunez eta anbizioz gogoeta egin dezaten» eskatu diete, «herri gisa pentsatuz eta alderdien interes partikularretatik kanpo». Ezker abertzalearen, EAren eta Alternatibaren ustez, gizartea une historiko honetan horrela jokatzeko eskatzen ari da. «Ezin diegu hauteskunde hauei aurre egin beste edozein balira bezala».Eskaintzarekin batera, aliantza berriak izango lituzkeen oinarrizko edukiak azaldu zituzten. Lehena, normalizazio politikoa.
MILA GALDERAK--------------------------------------------------------------------
-Bilduk Espainian formazio legala da.Orduan,normalizazio politikoa eta bakerako eta konponbide demokratikorako prozesuaren kompromisoarekin daudela?
Gatazka behin betirako eta egonkorki gainditzea ekarriko duen akordio demokratikoa lortzeari begira elkarrizketa eta negoziazio prozesua bultzatzea, euskal nazioaren onarpena eta libre eta demokratikoki etorkizuna erabakitzeko dagokion eskubide legitimoa oinarri hartuta, beti ere indarrean den egoera juridiko eta politikotik abiatuta.
-Baina geure eskubide nazionalak,zer?
Eskubide demokratiko nazionalak dagozkion Euskal Herriaren onarpena eta exijentzia.
-Bai,baiña Euskalherria subjektu nazionalaren defentsa?
Subjektu nazional honen defentsa, Euskal Herriak du hitza eta erabakia delako printzipioari jarraikiz. Hau da, etorkizuneko estatus juridiko eta instituzionala zehazteari begira Hego Euskal Herriko lau herrialdeetako gizon eta emakumeen borondate demokratikoa errespetatzeko exijentzia politikoa.
-Maiatzak 15 mugimenduak bere ekintzak jarraituko duzue.Eta proposamena hau,zer ikuspegi soziala esan dio?. Erabakitzeko eskubidea dimentsio integral kokatzea, proiektu nazionala proiektu ekonomiko eta sozial demokratikoaren sinonimo gisa aurkeztuz euskal gizartearen aurrean. Alegia, sozialki bidezkoa eta demokratikoa izango den gizartea egituratzeko proiektu nazionala. Zentzu honetan, Lan Harremanetarako Euskal Markoa exijitzen dugu, zeinaren bitartez euskal instituzioek eta agente ekonomiko eta sozialek eskura izango dituzten enplegu politika eta babes sozial burujabeari begirako konpetentzia juridiko eta bitartekoak.
-Eta Europarekin,zer egingo duzue?.
Eredu alternatibo berri baten aldeko gure apustu internazionalistan aurrera egiteak berarekin dakar herrien eskubideetan oinarrituriko europar proiektua sustatzea, merkatuen inposizioari aurre eginez eta Europa demokratiko eta sozialaren aldeko jarrera garbia azalduz. Zentzu honetan, soilik espekulatzaile ekonomiko eta finantzarioek sortutako krisi ekonomikoari erantzuneko indarrean jarritako politika ekonomikoak, langileen eskubide ekonomiko eta sozialak murriztea dakartzatenak, errefusatzen ditugu.
-Proposamena oso ona dirudi,baina jeltzalek eta Aralarrek,zer esaten diozue?
Euskadi Buru Batzar lehendakaria,Iñigo Urkullu,"oraingoz,ez" esaten dio.Aralar,"proposamena hitzegingo gara".

0 comentarios