Blogia
orain

EUSKO JAURLARITZAKO AGIRIA:EKONOMIA ETA OGASUN SAILA 2010EKO AURREKONTUKO GASTUAREN MUGA BURUZ

Agintaldi hau hastean, egoera zaila aurkitu du Eusko Jaurlaritzak ekonomiaren
eta aurrekontuen arloan. Hori dela eta, aurrekontu-politika bideratu beharra
dago, egiazko aukerak kontuan izanik, eta horrek Eusko Jaurlaritzaren era
bateko eta besteko egitasmoak murriztu beharra ekarriko du.
Nolanahi ere, egia da orobat egoera ekonomiko larri honek inoiz baino
erabakimen handiagoz jokatzea eskatzen diela herri-erakundeei, aurrekontu
publikoaren bidez ekonomiaren eta enpleguaren jarduerari eusteko eta krisiaren
ondorioak gehien pairatzen dituzten pertsonei babesa emateko.
Gainera, beharrezkoa da gizarte-politikak sendotzea, hala nola hezkuntzari eta
osasunari buruzkoak.
Gure gizarteak dituen beharrak eta eskura izango ditugun baliabideak uztartzea
ez da erraza izango, egoera ekonomikoak ondorio oso txarrak izan baititu dirubilketan.
Ondorioz, aurrekontuei begira osatu behar dugun agertokia azken
urteotan ezagutu duguna baino murriztaileagoa izango da.
Ekitaldi honetako aurrekontua ixtea eginkizun zaila izan zen, eta, orain, horrez
gainera, 2010eko aurrekontua egin beharra dago. Ekitaldi berri hau osagai
ezezagunez beteta datorkigu, hala ekonomiaren aldetik nola aurrekontuaren
aldetik. Makroekonomiaren datuak eta diru-bilketari dagozkionak nola geratuko
diren zehatzago jakin artean (uda ostean jakin ahal izango ditugu
makroekonomiari dagozkionak, eta urriaren amaieran prestatuko ditu dirubilketari
dagozkionak Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak), aurrekontuetan
aurkituko dugun egoerak honako ezaugarri hauek izango ditu:
2010eko aurrekontua 2009koa baino txikiagoa izan behar da, zeren, adierazi
den bezala, 2009koa bete ez diren bilketa-aurreikuspen batzuen gainean egin
baitzen, eta dagoeneko ez dauden geldikin batzuk kontuan izanik.
Lehen agertoki horretan % 6 gutxitzea planteatu da (langileria-gastuak kenduta)
Eusko Jaurlaritza osatzen duten sailen sekzioetarako.
Hala ere, eragina ezin da berdina izan kontusail eta programa guztietan,
Gobernuak gastuan dituen lehentasunengatik.
Lehentasun horiek lehendakariaren inbestidura-hitzaldian daude jasota, baita
PSE-EEren hauteskunde-programan ere. Neurri handi batean, bat egiten dute
Lisboako Agendaren helburu nagusiekin: lehiakortasuna, garapen iraunkorra
eta gizarte-kohesioa.
- Enpresen eta familien finantziazioa erraztea.
- Gizarte-politikak bultzatzea gizarte-kohesioa hobetzeko.
- Hezkuntza eta prestakuntza sustatzea, giza kapitala hobetzeko.
- Energia dibertsifikatzea eta eraginkorrago egitea eta klima-aldaketaren
aurka borrokatzea.
- I+G+b eta IKT
- Osasun-arreta hobetzea.
- Etxebizitza eskuratzeko erraztasunak ematea.
- Mendekotasun Legea garatzea.
Beraz, gastuaren doikuntza bestelako programetan egin beharko da batez ere.
Sailek lehentasunak ezarriko dituzte gastu-kontusailetan, aipatutako
lehentasunen arabera.
Hala ere, ohartarazi behar da lehentasunezko programetan baliabide publikoen
kudeaketaren eraginkortasun-maila ere handitu behar dela, antzeko emaitzak
lortu ahal izateko ekonomia-zuzkidura txikiagoekin.
Hemen planteatzen den erronka da kudeaketan eta baliabideen transferentzian
maila egokiak lortzea, zerbitzu-hornidura handiagoa izan dadin eta inbertsioen
esleipen hobea.
Gastuen atalei dagokienez, hauek izango dira irizpideak:
Funtzionamendu gastuak direla eta, irizpide nagusi gisa, ez dute igoerarik
izango aurreko ekitaldiko aurrekontuan izan zuten zuzkidurari dagokionez.
Halaber, zerbitzuak hobeto eskainiz aurreztutakoak funtzionamendu-gastuak
gutxitzea ekarri beharko du.
Gastu arruntetarako transferentzia eta diru-laguntzak direla eta, ez dute
igoerarik izango aurreko ekitaldiko aurrekontuan izan zuten zuzkidurari
dagokionez. Horrela, transferentzia eta diru-laguntza horien hartzaile diren
erakunde, enpresa eta familientzat Eusko Jaurlaritzarako ezarri den austeritateeta
murrizketa-politika bera ezarri nahi da.
Inbertsio errealetan eta kapital-transferentzia eta diru-laguntzetan, irizpide
nagusia, ahal dela, kontratazioetan sailen esku jarritako baliabideak ahalik eta
gehien maximizatzea izango da.
Hori dela eta, programen arduradunek arreta berezia jarri beharko dute
zerbitzuen eta inbertsioen kudeaketa hobetzeko orduan, beren jardueretan
eraginkortasun handiagoa eta gehiago aurreztea bilatuz. Baliabide gutxiago
eskura izateak baliabide horiek hobeto erabili beharra ekarri beharko du.
Aurrekontu-plantillak: Irizpide orokor gisa, Administrazio Orokorreko, erakunde
autonomo administratiboetako eta erakunde eta sozietate publikoetako
funtzionarioei, estatutupeko langileei, lan-kontratudun langileei eta behinbehineko
langileei dagozkien aurrekontu-plantillak direla eta, kudeaketa
mugatzailea egingo da eta ezin izango da gainditu 2009ko abenduaren 31n
dagoen plaza-kopurua osoa.

Jarraibide hauen bidez aurrekontua bideratu nahi dugu, gure herritarren
beharrizanak eta gure sektore publikoaren benetako aukerak bateragarriak izan
daitezen, eta hori guztia epe ertainean apurka-apurka be

0 comentarios