Blogia
orain

ETAk Espainiako Poliziaren informazio inspektore burua hil du Arrigorriagan, bonba-lapa batekin

ETAk Espainiako Poliziaren informazio inspektore burua hil du Arrigorriagan, bonba-lapa batekin 09:05 inguruan ustez ETAk auto batean jarritako bonba-lapak eztanda egin du Arrigorriagan (Bizkaia). 49 urteko Eduardo Puelles Garcia Espainiako Poliziaren Bizkaiko informazio zerbitzuetako inspektore burua hil dela jakinarazi dute. Barakaldokoa (Bizkaia) zen jaiotzez, baina Arrigorriagan bizi zen emaztea eta hiru seme-alabekin. Santa Isabel kalean gertatu da leherketa. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zutenetik atentauan hiltzen duen lehen pertsona da Puelles Garcia.ETAk hil zuen azken pertsona Inazio Uria izan zen. Iazko abenduaren 3an hil zuen Azpeitiako (Gipuzkoa) Loiola auzoan. Altuna y Uria enpresako arduradunetakoa zen, AHTaren lanetan ari zen enpresa hori. Uriak iraultza zerga deiturikoa ez zuen ordaintzen. ETAk zerga hori ez ordaintzeagatik hil izan ditu enpresaburuak. Sei hilabete igaro dira ETAk Uria enpresaria hil zuenetik. Hildakorik gabeko tarterik luzeenetako bat ETA atentatu hilgarriak egiten hasi zenetik.ETAk maiatzaren 25ean Gara egunkarian emandako elkarrizketa batean, barne gogoeta estrategikoa egiten ari zela jakinarazi zuen eta hori uda baino lehen amaituko zuela. Uda igandean hasiko da.
HIPERCOR-EK,22 URTE DUELA
Espainako polizia ekintza hau 22 urteurrenekin aldi berean gertatzen du jardueraren ETA-ak Hipercor Bartzelona-n egin zuen, 1987ko ekainaren 19an izan zen.
PATXI LOPEZ HITZEGITEA
Araba,Bizkaia eta Gipuzkoaren lehendakariak, Patxi Lopez,"ETA ezagutuko duen bide bakarra kartzelatik izango dela" esan du.Baita ere,espainiar politikoak gainerakoak ekintza kondenatu edun.

0 comentarios