Facebook Twitter Google +1     Admin

ORAIN KALERA.Nafar Telebista jaio du

ERREDAKZIOA

Nafar Telebistak (NTB), larunbat honetatik aurrera, pilota profesionaleko partidak eskainiko ditu zuzen-zuzenean. Eskuzko pilota profesionalaren eskubideen jabe den enpresarekin akordioa lortu ostean, Aimar Olaizolak eta Jokin Altunak buruz-buru eginen duten partidarekin hasiko dira.Aspaldian ez zegoen larunbateko pilota partidak elebistaz zuzenean ikusterik, eta Nafar Telebistaren bitartez posible izango da asteburu honetatik aurrera. Iruñeko Labritetik ariko dira zuzenean. Aipatu bezala, Olaizola II eta Altuna III.aren arteko lehia izango da partida nagusia, baina aurretik bigarren mailako txapelketako Miguel Merino eta Ladis Galarzaren artekoa izango da ikusgai.Partiden kontakizuna frontoietan larunbat arratsaldeetako ahots eta aurpegi ezaguna den Josetxo Lizartzaren eskutik izango da.NTBk bi kanale ditu. Alde batetik NTB1, elebiduna dena eta Nafarroa osoan hedatuko dena eta, bestetik, NTB2, soilik euskeraz, Iruñean eta bere eskualdean laster zabalduko dena. NTB1 ikusteko, 26. kanalea bersintonizatu beharra dago.

16/05/2015 12:15. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris