Facebook Twitter Google +1     Admin

ORAIN KALERA.Lokarri,agur 2015n

AGENTZIAK

Lokarri herritar sareak bere bidea martxoaren
15ean amaituko duela adierazi du Bilbon egindako agerraldian. "Loturak
sendotu ditugu", azaldu dute.2015eko martxoan gure ibilbideari amaiera
ematea erabaki dugu. Lokarriak sendotu ditugu.2006ko martxoaren 12an sortu zen
Lokarri, ETAk Loiolako bake prozesuari bide emango zion su-eten iraunkorraren
berri eman baino hamar egun lehenago. Egoera horretan, Elkarriren lekukoa hartu
zuen sare berriak. Bake prozesu bat martxan jarri ahal izateko oinarriak
finkatzea izan zen lehenengoaren helburua; bake prozesu hori garatzea
bigarrenarena. Elkarrik berak onartu zuen orduan bermerik ez zegoela bere
eskakizunen gainean: indarkeriarik eza, giza eskubideak, bazterketarik gabeko
elkarriketa, aniztasuna, alderdien mahaia eta printzipio demokratikoak. Baina
hala gaineratu zuen: “Politikoki eta sozialki gauzatutzat jo daitezke”.
Gizarteak bere eginak zituen, alegia, eta praktikara eramatea falta zen.
Helburu horrekin sortu zen Lokarri, bake prozesua garatzeko helburuarekin.Herritar
sare gisa eratuta, bere izenari ohore egin eta ezberdinen arteko zubi lana egin
izan du Lokarrik. Loturak eraiki, alegia. Bide horretan, Aieteko konferentzia
izan da, zalantzarik gabe, gailur nagusia. 2011ko urriaren 17an Euskal Herriko
ordezkaritza politiko, sozial eta sindikal zabalarekin batera —PPk, UPNk eta
PSNk baino ez zioten uko egin parte hartzeari— nazioarteko lider politiko
nabarmenak bildu zituen sareak Donostiako Aiete jauregian, Kofi Annan Nazio
Batuen idazkari nagusi ohia buru. Euskal Herriko bake prozesuari bultzada
emateko helburua zuen konferentzia hark berehalako eragina izan zuen: hiru
egunera aldarrikatu zuen ETAk borroka armatuaren behin betiko amaiera.Oinarri
horrekin, gatazkaren ondorioen konponbidea ekarriko lukeen prozesua laguntzeko
lanean ibili da Lokarri azken urteetan. Haren eskutik etorri dira nazioarteko
egiaztatzaileak, aurtengo otsailean ETAk indargabetutako hainbat armaren
inbentarioa jaso zutenak, bai eta Brian Currin bitartekaria ere. Bake
prozesuaren zailtasunei aurre egiteko eta, bide batez, gizartearen inplikazioa
sustatzeko, Foro Soziala ere antolatu izan du Lokarrik.

09/10/2014 11:21. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris