Facebook Twitter Google +1     Admin

GUTUNAK.Bakearen etsaiek ez dute euskal herrian irabaziko

ARNALDO OTEGI ( Bateragune auziko bost kideen izenean)
Egun hauetan iritsi diren sententzien harira (epaitegi konstituzionalak Parot dotrinaz eman duena eta gure kasuaz atera berri dena), gure Euskal Herri zaharrak bizi duen egoera politikoa analizatzerakoan ahaztu ezin diren erreflexio batzuk zuenganatu nahi ditugu.
a) Lehenik eta behin esan, egun hauetan zenbait politikok botere judizialaren independentziaz ( OCDEk 64. postuan jartzen duena, Iran eta Egiptokoen tartean) eta zuzenbide estatuaz erabiliko duten gezur-jarioaren aurrean, guk datu ziur bat emango dizuegula: orain dela aste batzuk, hilabete baino gehiago, gure informazio-iturriek (11M delakoaz informatu nindutenak barne) zehaztasun ia milimetrikoz adierazi ziguten zein izango zen Parot dotrina dela eta, erabiliko zuten irizpidea… baita Bateragune deitu duten auzian sententzia zein izango zen eta noiz emango zen ere. Argi dago, beraz. Konstatazio honek gure duda guztiak erabat baztertzen ditu eta argi uzten du independentismoarekin lotura duten ebazpen judizial guztiak irizpide politikoetan oinarriturik ematen direla.
b) Bigarrenez, behin eta berriz adierazi dudana birgogora nahi dizuet. Badago Ezker Abertzaleak eta Mugimendu Soberanistek abian jarritako Bake Prozesua, gero eta etsipen eta amorru handiagoz, blokeatu, neutralizatu eta deusezteko agenda bat, bakearen etsaiek kudeatzen dutena, Beraz, bazter dezagun edozein duda: agenda honen eta berau kudeatzen dutenen borondatea Euskal Herrian Bakea eta Demokrazia oztopatzea da. Horixe dute helburu agendaren kudeatzaile diren Rajoy, Rubalcaba, Basagoiti, inteligentzia zerbitzuek e.a.
c) Eta, zergatik bakea oztopatu? galdetuko dute batzuek. Erantzuna argia da: ez dute bakerako agendarik. Eroso zeuden (bide batez negozio politikoa eta ekonomikoa ere eginez) lehengo eskema “antiterroristan”, euren erantzunkizuna eta berezkoa duten izaera antidemokratikoa estaliz eta jarrera politikoaren ahultasuna makilatuz. Gaur egun bakeak izua sortzen die…Horregatik blokeatzen dute euren esku dauden arlo guztietan: kartzeletan, errepresio-jardunean. Hori behar dute, badakitelako gatazkaren ondorioak gainditzeak haren jatorriaz eztabaidatzera eramango gaituela. Eta pauso hori emateko ez dute ez agendarik, ez alternatiba sinesgarririk. Ondo dakite ez dutela arrazoi demokratikorik, Euskal Herriak nazio gisa errespetatua izateko eta bere etorkizuna askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko duen eskubide ukatzen jarraitzeko.
d) Euskaldun familia askoren sufrimendua areagotzen duen jarrera errepresibo honekin, beste bi helburu lortu nahi dituzte:
d1) Independentismoa bazter dezagula, frustrazioaren eraginez gure ahalmenetan konfidantza galduz, euren indarrezko jarrera aldatzeko gai ez garela izango sinestaraziz. Ez horrelakorik sinetsi une batez ere, estatu horren indarra angentinar tango batek neurtzen baitu… eta bitartean EB eta AEB beste aldera begira daude.
d2) Gainera, honako honetan estatuak baskongadetan egingo diren hurrengo hauteskundeetarako hautagai bat neutralizatu nahi izan omen du. Ulertuko duzuenez, niretzat harrotzeko motiboa da Ezker Abertzaleko militante izanik Estatuak uste izatea, ni hautagai izanda independentismoak hauteskunde autonomikoak irabazi egingo lituzkeela. Badakigu, beraz, bakearen etsaiek nolako hautagaiak ez dituen gustuko. Presta dezagun, bada, pozez erantzun demokratikorik finena; lor dezagun, historian lehen aldiz, baskongadetako hurrengo hauteskundeetan independentismoak irabazteko aukera handiekin lehiatu dezan.
Eta bukatzeko, ez dezagun inoiz ahaztu estrategia berrian borroka armatua desagertzea eta hauteskunde zein instituzioetan parte hartzea nahitaezko baldintza den bezala, hori ere ez dela aski izango antolaketa, borroka, bakezko desobedientziarik gabe… hau da, bakearen etsaiei erronka orokorra egingo dion estrategia.
Hauxe da Gernika eta Amaiur, Telesforo eta Pasionaria, Santi eta Josu, Jon, Fidel eta Che izan zirenen seme-alabek hartu dugun bide malkartsua. Egin irri, borrokatzera goaz eta!.IRABAZIKO DUGU!!
10/05/2012 18:19. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris