Facebook Twitter Google +1     Admin

NI,ZU TA BIOK.Absoluzioa argi eta garbi.

MAUDILI PRIETO
San Sebastian egunak oparitxu bat dauka.Auzitegi Nazionalak absolbitu egin ditu Udalbiltza auzian auzipetuta zeuden 20 pertsonak.Iaz epaitu zituzten, erakunde terroristako kide izatea egotzita, eta Fiskaltzak 10 urteko espetxe zigorrak eskatu zituen. Herri akusazioak (Dignidad y Justicia espainarra elkartea), berriz, 14 eta 22 urte artekoak.Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko lehen sekzioak ebatzi du ezker abertzaleko hautetsien bilgunea proiektu "nazionalista" zela, "baina ez terrorista".Dudarik?.Ez,baina epaia beharrea ditu.Epaian (60 orrikoa da), Javier Gomez Bermudez buru duen epaimahaiak adierazi du ez zegoela "inolako lotura ekonomikorik" Udalbiltzaren eta ETAren artean, eta Poliziak ezin izan duela frogatu."Ez dago zalantzarik ETAk Udalbiltza kontrolatu nahi zuela, baina froga gisa aurkeztutako txostenekin ezin da ondorioztatu Udalbiltza ETAren menpe zegoenik".Are gehiago, ETAren helburu politikoekin bat etortzea ez dela delitu argudiatu dute.Auzipetuak honakoak ziren: Xabier Alegria, Joseba Mikel Garmendia, Miren Karmele Urbistondo, Oscar Goñi, Larraitz Sanzberro, Leire Idoiaga, Jose Manuel Jurado Torvisco, Lander Etxebarria Garitazelaia, Eider Casanova, Loren Arkotxa, Miren Josu Aranburu, Imanol Esnaola, Xabier Iragorri, Esperanza Iriarte, Miren Jasone Astibia, Urko Irastorza, Maria Victoria Ugarteburu, Juan Carlos Alducin, Miren Odriozola eta Ibon Arbulu.Zorionak.



20/01/2011 14:59. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario

orain



Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris