Facebook Twitter Google +1     Admin

ORAIN TXOSTENA:Mohamed VI,errege hiltzailea Sahara aurka.Marokoko armadak hainbat saharar hil ditu Gdaim Izik kanpalekuan, eta hori txikitu ondoren, Aaiunen ari da sahararrei tiro egiten.

20101108124101-rey-mohamed-vi-marruecos.jpgMarokoko armada eta polizia Gdaim Izik kanpalekuan sartu da gaur goizean, eta zenbait pertsona hil ditu jada; masakrea eragin dutela diote lekukoek. "Ospitalera hainbat hildako iritsi dira, bai kanpalekutik iritsiak baita hiritik iritsiak ere", esan du lekukoetako batek. Izan ere, erasoaren ondorioz kanpalekua txikituta geratu da, eta "gerrak" hirian jarraitzen du, Marokoko armadaren tiro hotsen artean. Lekuko guztiek sahararrek armarik ez dutela nabarmendu dute. "Hainbat hildako eta zauritu" daudela esan du Brahim Ahmed kanpalekuko ordezkarietako batek. "Helikopteroak eta soldaduak metrailadoreekin ari dira tiro egiten, masakre bat da", gainaratu du. Marokoko armadak jaima guztiak erre ditu, eta kanpalekua erabat txikitu du. Tiroak orain Aaiungo etorbide nagusietan entzuten direla diote lekukoek, eta sahararrak ahal duten moduan babesten direla.Goizeko 08:15ean hasi da erasoa, kanpalekuaren ekialdean, eta sutan geratu da kanpalekua. "Biolentzia izugarriarekin sartu dira, bi armadaren arteko borroka balitz bezala. Baina badakite guk ez daukagula armarik, ezta sukaldeko labanarik ere", salatu du Ahmedek. Erasoan, metrailadoreak, negar eragiteko gasa eta ur beroa erabili ditu Marokok.Marokoren esku hartzea Fronte Polisarioarekin elkarrizketak berriro hastear zeudela gertatzen ari da. Izan ere, Mendebalde Sahararentzat behin betiko irtenbide baten bila harremanetan jarriko dira datozen orduetan. Marokok autonomiaren alde jarraitzen du, eta Polisarioak independentzia lortzeko aukera jasotzen duen erreferenduma egin nahi du. Geroz eta ozenagoak dira, ordea, Polisarioari negoziazioak utzi eta berriro armak hartzeko eskatzen diotenak, tartean, Ahmedek berak. "Marokok ulertu dezakeen elkarrizketa bakarra gerra da".Marokoko Gobernuak Aaiunen duen ordezkaritzak, ordea, "legediarekiko errespetu osoz" jokatu dutela esan du, epaileen aginduz, eta bi aldeetan "zenbait zauritu" eragin dituela. Kanpalekuan delitugileak atxilotu dituztela esan du ordezkaritza horrek, baita "eskakizun sozialekin zerikusirik ez duten zenbait pertsona ere". Horiek kanpalekua helburu politikoetarako erabili nahi zutela adierazi du, "oso ondo aztertutako agenda batekin".Kanpalekuan bakarrik ez, Aaiunen bertan jendea kalera atera zen autodeterminazioaren alde, eta istiluak izan ziren manifestarien eta poliziaren artean. Zenbait lekukoen arabera, autodeterminazioaren aldeko manifestazio baten ondoren izan ziren istiluak, eta manifestariek Smara etorbidea itxi zuten. Polizia oldartu egin zitzaien. Aaiunen bezala, antzeko protesta ekintzak izan dira gainera zenbait auzoetan ere, batik bat hiriaren ekialdean. Guztietan ere Gdaim Izik kanpelekuko sarrerak irekitzeko eskatu dute.Bi hilabete pasa dira sahararrak Gdaim Izik kanpalekuan, Aaiundik 18 kilometrora, bizi dituzten baldintzengatik biltzen hasi direnetik. Atzo arratsaldean kotxe karabana bat barrura sartzen saiatu zen, baina Marokok "txikitu" egin zituen, lekukoek azaldutakoaren arabera. Urriaren 24ean antzeko gertakari batean Marokoko Poliziak Nayem Elgarhi 14 urteko gazte sahararra hil zuen.Gainera,gogorati iritsi ziren Euskal Herrira Nerea Antia EAJ parlamentaria, eta Mikel Basabe eta Nekane Perezek Aralarrekoak. Aaiunera bidean zihoazela, Marokoko Gobernuak Casablancan atxiki zituen, Euskal Fondoa elkarteko ordezkari batekin batera. Aaiunera zihoan hegazkina galdu arazi zietela salatu dute, eta jaso duten tratua ez dela ona izan. "Sahara sartzen ez uzteak esan nahi du Marokoko Gobernua urduri dagoela, eta ez duela nahi Mendebaldeko Saharan gertatzen ari diren giza eskubideen urraketak inork ikustea". Hiruek ere Saharara berriro joateko asmoa agertu dute, eta beste erakunde batzuetako parlamentariei ere joatera dei egin diete.
08/11/2010 12:41. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario

orain



Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris