Facebook Twitter Google +1     Admin

'Euskal Herria' terminoa erabiltzean Nafarroa aipatzea baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

EAEko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Nafarroako Gobernuaren helegiteari eta baliogabe utzi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hezkuntzan 'Euskal Herria' terminoa erabiltzean Nafarroaz ere aritzea. Hain zuzen, horri buruz lehendakari Juan Jose Ibarretxe zen garaian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak onartutako dekretuko zati batzuk utzi ditu auzitegiak baliorik barik. Gaur jakinarazi du epaia.Jaurlaritzak zioen "errealitate etnologikoa, kulturala eta soziologikoa" kontuan hartuta egin zuela dekretua, eta horregatik erabaki zuen Nafarroa aipatzea, baina EAEko Auzitegi Nagusiak kutsu politikoa ikusi dio dekretuari, "juridikoki existitzen ez den errealitate politikoa jasotzen duelako, Nafarroa sartuta". Nafarroa aipatzeak "karga ideologiko handia" dauka, eta Nafarroako foru erkidegoa ez zuen aintzat hartzen Jaurlaritzak.Euskaltzaindiaren txosten bat zen Jaurlaritzak erabilitako beste argudio bat, eta zioen akademiak 'Euskal Herria' terminoa erabiltzen duenean, ez dela ari errealitate politiko-administratiboaz.
APUNTEAK:Euskal Herriak Bere Eskolari "oso larria" iruditu zaio erabakia
Euskal Herriak Bere Eskolak (EHBE) iritzi dio "oso larria" dela EAEko Auzitegi Nagusiak 'Euskal Herria' terminoa erabiltzean Nafarroa aipatzea baliogabetu izana, eta Nafarroako Gobernuaren aurka egin du. "Badakigu Nafarroako Gobernuak euskal kutsu duen edozeren aurka jokatzen duela. Gure herria desagertarazi nahi dute".Martxoaren 13an Bilbon egingo duten mobilizazioan parte hartzeko dei egin du EHBEk, "nahi eta behar dugun hezkuntza sistema eraikitzeko".
04/02/2010 15:28. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario

orain



Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris