Facebook Twitter Google +1     Admin

Errailetik irtetzean,hildako bat eta hiru zauritu tren istripu baten ondorioz Lezaman

Konboiaren gidaria hil eta hiru lagun zauritu izan dira Euskotreneko konboia bere errailetik irtetzean Lezamako geltokian bertan (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak kaleratutako ohar baten arabera.Istripua arratsaldeko 16:25ak aldera jazo da, hurbilezko tren batek geltokiaren bost metro altuerako topearen kontra jo duenean. Horren ondorioz, lehenengo konboia zapalduta geratu da eta bere errailetik irten denean.Konboiaren gidaria zendu da eta hiru lagun zauritu dira. Horietako bata 57 urteko emakumezkoa da, oso larri dagoena eta Gurutzetako Ospitalera eraman dutena. Beste biak gizonezkoak dira. Bata larri dago eta besteak zauri arinak ditu. Biak Galdakaon ospitaleratu dituzte.Gidariaren gorpua konboitik erreskatatzeko lanetan dihardute suhiltzaileek.Ezbeharra izan duen trenak Deustuko auzoa eta Lezama lotzen du. Istripu honen ondorioz, Sondikatik Lezamara doan trenbideko linea moztuta dago. Bitartean, autobuseko zerbitzua eskaini zaie bidaiariei. Trenaren gehiegizko abiadura izan daiteke ezbeharraren zioa.Informazio gehiago,dialeko zerbitzuan.

08/10/2009 19:16. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario

orain



Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris