Facebook Twitter Google +1     Admin

ORAIN-EK BAT EGIN EGUNAREKIN.IRAILAK 20 DOMEKA,ASKATASUN ADIERAZPENAKIN DANAK

20090919163531-bategin1.jpgEfe Espainiako berri agentziak 13:45ean zabaldu du Baltasar Garzon
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu egin duela biharko
Bat Egin Eguna, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekitaldia,
Batasuna legez kanpoko alderdia dagoelakoan atzean. ORAIN-EUSKAL ALDIZKARIA KATALUNIAN ondoren
ekitaldiko arduradunekin jarri da harremanetan, eta horiek esan dute
auzitegitik jasotako autoak dioela baimenduta dagoela Bat Egin Eguna. Geure aldizkariak jaso du autoa, eta hala da, baimena du ekitaldiak. Horko
arduradunek Eferi okerra zuzentzeko eskatu diote.

Garzonek debekatu duena, ekitaldian "ETAren aldeko oihuak" botatzea
izan da. Hain zuzen, Dignidad y Justicia elkarteak eskatu zion
epaileari Bat Egin Eguna debekatzeko.

Auzi politikoetan auzipetuta daudenek antolatu dute eguna, eta domeka izango da ekitaldia, Lakuntzan (Nafarroa). Hasieran Altsasun
(Nafarroa), San Pedro zelaietan ziren egitekoak, baina eguraldi
iragarpenak euria egingo duela dio eta, beraz, antolatzaileek Lakuntzan
egitea erabaki dute, egitarau berarekin. Antolatzaileen artean daude daude Udalbiltza, 18/98, Egunkaria
eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako auzipetuak, besteak beste.
Antolatzaileen arabera, dagoeneko epaituta daude horietako asko, eta
espetxean dituzte gehienak. Beste dozenaka lagun epaiketa zain daude;
kalean batzuk, preso besteak.Herritarrei bihar Lakuntzara joateko dei egin diete, "inoiz baino arrazoi gehiago daudelako".
19/09/2009 16:35. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario

orain



Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris