Facebook Twitter Google +1     Admin

EUROPAR HAUTESKUNDEAK:Rubalcaba Barne ministroaren dimisioa eskatu du Iniziatiba Internazionalistak

20090522150736-perez-20rubalcaba-preview.jpg

Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasunako (II-HE) ordezkariek Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Gorenaren epaia atzera bota eta hautagaitzak Europako Parlamenturako hauteskundeetan egoteko erabaki hartu izana "oso pozik" hartu dute eta, gainera, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroaren dimisioa eskatu du. Izan ere, "jarrera faxista" izan duela iritzi dio II-HEk eta "oinarririk gabe" bere aurkako "kanpaina mediatikoa" gauzatu duela. Gobernuaren "presioa ikaragarria" izan dela eta zapaldutako eskubidea "berrezarri" dutela gaineratu du II-HEk. Indarkeria babesten duten edo ez galdetuta, urte askotako gatazka ez dela galdera horri erantzuten konpontzen adierazi dute II-HEko kideek. Ezker abertzalearen ingurukoek euren hautagaitzaren aldeko apustua egingo balute, "gustura" hartuko luketeela gaineratu dute.Adierazpen horiek Auzitegi Konstituzionalak Gorenak larunbatean emandako epaiaren kontra Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasunak astearen hasieran jarritako helegitea aintzat hartu, eta II-HEren zerrenda balio barik uzteko "frogarik" ez dagoela arrazoitu ondoren egin dituzte. Gauzak horrela, Europako hauteskundeetan aurkezteko aukera izango du Iniziatiba Internazionalistak.Konstituzionalaren baimena Europako hauteskunde kanpaina abiatzeko minutu gutxi falta zirenean etorri zen. Atzo gauerdian hasi zen kanpaina ofizialki -ekainaren 7an izango dira bozak-. Horixe zuen azken erabakiaren berri emateko epe-muga Konstituzionalak, eta 23:15 inguru zirenean egin zuen publiko. Auzitegi Konstituzionalak, gainera, "II-HE frogarik gabe baliogabetu izana" leporatu dio Gorenari autoan. Gorenak frogatzat erabili dituen argudioen aurka egin du Konstituzionalak, arrazonamendu horiekin ezin dela alderdi bat bat legez kanporatu edo hautes zerrenda bozetatik kanpo utzi ohartarazita. II-HEk indarkeria gaitzetsi izana ere aintzat hartu duela dio Konstituzionalaren autoak. Hala ere, hori ez zela beharrezko zehazten du. Gaitzespen hori egin gabe ere ez zegoela koalizioaren hautagaitza baliogabetzeko froga edo arrazoirik.

22/05/2009 15:05. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario

orain



Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris