Facebook Twitter Google +1     Admin

ETA responsabiliza a "las cloácas de los gobiernos español y francés" de la desaparición de Jon Anza

ETA ha hecho llegar a la redacción del diario Gara una nota donde aporta una serie de datos en los que, tras reconocer la militancia de Jon Anza en su organización, informa de que, precisamente, la Policía conocía esta relación debido a que, a principios de año, descubrió material informático de ETA que el militante donostiarra tenía en un zulo, y en el que habría encontrado sus huellas dactilares. Sin embargo, la Policía ocultó aquel descubrimiento.El 18 de abril, Jon Anza tomó un tren en Baiona con destino a Toulouse porque, tal y como se señala en la nota, tenía una cita con la organización armada, para la que llevaba una cantidad de dinero. ETA afirma que nunca acudió ni a esa cita ni a otras dos establecidas «por si acaso» en el centro de la ciudad occitana el mismo día 18 y el siguiente.Tras los datos aportados, la nota señala que no es la primera vez que en las últimas décadas ocurren situaciones similares, y menciona las muertes de Joxi y Joxean, Anuk, Ttotto y Basajaun. «Ahora -añade-, la desaparición de Jon nos lleva invariablemente a las desapariciones de Pertur, Naparra y Popo Larre».ETA apunta también a recientes «detenciones extrajudiciales llevadas a cabo por guardias civiles y policías exigiendo colaboración e información», destaca la enorme presencia de guardias civiles de Bourdeaux a Toulousse y de Landas a Pirineos, y denuncia que todo eso ocurre con el visto bueno del Gobierno francés, «que está dando pasos para importar a toda Francia lo que llaman `el asunto y guerra de España´». ETA responsabiliza a París de lo que hagan los policías españoles. Todo esto le lleva a concluir que tras la desaparición de Anza están, «como en los tiempos de los GAL, las fuerzas policiales españolas y el colaboracionismo francés», lo que define como «las cloacas de Francia y España».Por último, ETA muestra su más sincero afecto a la familia de Anza y llama a los ciudadanos a denunciar su desaparición.

ETA-KO OFIZIAL KOMUNIKATUA
Euskadi Ta Askatasunaren oharra Euskal Herriari
Duela egun gutxi bere senideek eta amnistiaren aldeko mugimenduak salatu duten eran Ahetzen bizi zen Jon Anza ETAko militante donostiarrak desagerturik darrai. ETAk, nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak Jonen desagerpena dela-eta ondorengo argipenak eta salaketak burutu nahi ditu:
Argipenak:
- Jon Anza ETAko militantea zen aspalditik. 20 urtetik gora iragan zituen preso Espainiako sarraski espetxeetan. 2004tik aurrera berriz torturapean eta espetxean ez erortzearren Lapurdin lekutu zuen bere etxebizitza.
- 2009ko hastapenetik garunean garatutako minbizi batek ikusmena nabarmen galtzera eraman zuen.
- 2009ko hastapen horretan Jonek mendi zulo batean zuen Erakundearen material informatikoa aurkitu zuen Poliziak, bere hatz markekin. Ez zuen poliziaren salaketarik jaso. Poliziak gertaera hau ezkutatu zuen baina honen ondorioz ETArekin harremana zuela ezagutu zuen.
- Apirilaren 18an, desagertu zen egunean, ETAko egitura batekin hitzordua zuen Jonek Okzitaniako Tolosa hiri erdigunean. Hitzordu honetara etortzeko trena hartu zuen Baionan. Jonek soinean Erakundearentzat zen diru kopuru bat zekarren. Bere neska lagunak tren barruraino lagundu zuen. Beraz, trena hartu zuela zalantzarik gabe baieztatu daiteke. Bere neska laguna izan da Jon ikusi zuen azken konfiantzazko laguna.
- Jon ETArekin Tolosako erdigunean zuen hitzordura ez zen agertu. Egun berean eta biharamunean, badaezpada ezarrita zeuden hitzorduetara ez zen agertu.
- Jonek hilabete darama desagerturik.
Aurrekariak eta Euskadi Ta Askatasunaren salaketa:
- Egoera antzekoak bizi izan ditugu gure herrian azkeneko hamarkadetan. Gogoratu besterik ez dago Joxi eta Joxean, Anuk, Ttotto edo Basajaunen heriotzak. Orain Jonen desagerpenak Pertur, Naparra eta Popo Larreren desagerpenetara eramaten gaitu ezinbestean.
- Azken urteetan behin-behineko bahiketa besterik izendatu ezin daitezkeen atxiloketa estrajudizialak burutu ditu Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak kolaborazio eta informazio eske. Aspaldi gabe iheslari bat bahitu zuten ordu batzuetan zehar Espainiako eta Frantziako poliziek Donapaleu inguruetan ere.
- Euskal Herria eta Frantziako Estatuko hegoalde osoa, hots, Bordeletik Tolosara eta Landetatik Pirinioetara guardia zibilez lepo dago, 2008tik aurrera era ikusgarrian gainera.
- Frantziako Gobernuaren oniritziarekin burutu dira Espainiako polizia indar hauen lekukotzeak, eta Frantziako Estatua da, eta aurrerantzean izango da, polizia horiek burutzen dituzten desmartxen erantzulea. Jakin bezate Frantziako agintariek Espainiaren poliziak eta beraien metodoak inportatuz «Espainiako arazoa eta gerla» deitu izan duten hori Frantzia osora inportatzeko urrats arriskutsua ematen ari direla.
- Hilabetez desagertuta eman ondoren Jon bizirik dagoen esperantza urtzen da. Arestiko aurrekariak eta datuak kontuan hartuta Jonen desagerpenaren atzean, GALen garaietan bezalaxe, Espainiako poliziak eta Frantziako kolaborazionismoa daudela zalantzarik ez dugu.
- Sarkozyk gau eta egunez ETArekin bukatzeko pentsatzen ari dela, eta Rubalcabak 2016rako ETA desagertua egongo zela ziotenean zertaz ari ziren benetan?
- Arestiko datu eta aurrekariak kontuan hartuta Jonen desagerpenaren atzean Frantzia eta Espainiako estoldak dauden zalantzarik ez dugu. Alliot Marie eta Rubalcaba terrorismoaren estrategak erantzun dezatela:
- Non dago Jon?
- Zer egin duzue Jonekin?
Ohar honen bidez haren sendia eta lagunei gure gertutasunik beroena helarazi nahi genieke lehenik. Era berean euskal herritarrak Jonen desagerpena ozen salatzera deitzen ditugu.
Gerla zikina, PSOEren dotrina! Espainia eta Frantzia hiltzaileak!
Gora Jon! Gora Euskal Herria Askatuta! Gora Euskal Herria Sozialista! Jo ta ke independentzia eta sozialismoa lortu arte!
Euskal Herrian, 2009ko Maiatzaren 18an
Euskadi Ta Askatasuna

20/05/2009 13:04. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario

orain



Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris