Blogia
orain

ORAIN KALERA.Agur,Gipuzkoa eta Donostia Kutxa

ORAIN KALERA.Agur,Gipuzkoa eta Donostia Kutxa

BERRIA                                                                                                                                           Gaur amaituko du bere ibilbidea Gipuzkoa Donostia Aurrezki Kutxak. Azken orduko ustekaberik ez badago, batzarkideek onartu egingo dute orain arte aurrezki kutxa zena banku-fundazio bilakatzea.Erabaki hori bertan behera utz zezakeen Gipuzkoako Aldundiaren proposamena ez bozkatzea erabaki du erakundeko zuzendaritzak.Banku-fundazio beharrean, Kutxa fundazio arrunt bat bilakatzeko eskatu zuen diputazioak, horrela errazago bermatuko litzatekeelako Kutxaren gaineko kontrol soziopolitikoa, eta hark.Kutxabanken dituen akzioak esku pribatuetan ez erortzea.EH Bilduk gogor salatu
du Gipuzkoako Aldundiaren proposamena ez eztabaidatzeko erabakia. "Agerian utzi dute ez dutela eztabaidarako borondaterik […] aurretik BBKn eta Vitalen gertatu bezala, azken urteetako lapurretarik handiena egin nahi dutelako Gipuzkoako herritarren eta instituzioen kontura", ziurtatu zuten atzo Ainhoa Beola eta Joseba Permach koalizioko kontseilariek. "Duela 150 urte, Donostiako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrezki kutxak sortu ziren, eta gaur EAJk, PPk, PSEk, CCOOk eta Pixkanakak ondare hori guztia, 1.500 milioi eurokoa, bederatzi pertsonaren esku utzi behar dute [patronatu berriko kideak]"."Eskandalu itzelaren" aurkako mobilizazioetan parte hartzera deitu zuten Beolak eta Permachek. Kutxabanken Pribatizazioaren Aurkako Plataformak deituta, kanpaldi egingo dute gaur goizean eta eltzeekin protesta zaratatsua batzarraren atarian.



 

0 comentarios