Blogia
orain

ORAIN KALERA.Mikel Zabalzaren mural bat kentzeko eskatu du Espainiako Gobernuak

EITB Nafarroa

Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak Mikel Zabalza 1985ean hiltzeraino torturatu zuten gaztearen omenezko mural bat kentzeko eskatu dio Agoitzeko Udalari, margoak terrorismoari gorazarre egiten diola argudiatuta.Nafarroako udalera bidalitako gutun batean, hilabeteko epea eman dio Merkatu plazan dagoen margoa ezabatzeko, eta Legeak "ETA erakunde terroristarekin lotutako sinbolo guztiak" ezabatzea ezartzen duela gogorarazi du. Carmen Albak zuzentzen duen erakundeak ohartarazi duenez, murala kendu ezean, "hartu beharreko neurriak" hartuko ditu Gobernuak.Gutunaren arabera, Guardia Zibilak atzeman zuen murala, eta hark egindako txosten bat izan du oinarri Ordezkaritzak eskaera egiteko. Margoan Mikel Zabalzaren aurpegia ageri da, honako testuarekin batera: "Mikel Zabalza gogoan! Tortura 1960-2013: 3587 tortura salaketa Euskal Herrian Aztnugal".Guardia Zibilak 1985eko azaroaren 26an atxilotu zuen Zabalza, eta Intxaurrondoko kuartelera eraman. Bertan torturatu zutela eta gorpua Bidasoa ibaira bota zutela frogatzen duten testigantzak eta zantzuak daude. Bertsio ofizialaren arabera, gaztak ETArekin lotura zuen, baina gerora egindako ikerketa polizialek ez dute harreman hori frogatzerik izan.Auziaz galdetuta, gertatutakoa Zabalza auziaren nondik norakoak ez ezagutzeagatik egindako "hanka-sartzea" izan dela uste du Uxue Barkos Nafarroako presidenteak. "Hanka-sartze mingarria da familiarentzat", aitortu du, baina espero du Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak" kontua "sen onez konpontzea".Barkosen hitzetan, Mikel Zabalza "indarkeriaren biktima" izan zen, eta haren heriotza inguruko "ikerketa" bat egin beharko litzateke.Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramaileak ere oso kritiko agertu da Albaren gutunarekin. Salatu duenez, Ordezkaritzak "gurutzada" du abiatuta "tortura salatzen duten guztien kontra", eta Carmen Alba ordezkariaren dimisioa eskatu du, beste behin. Araizen hitzetan, "adierazpen askatasunaren kontrako gurutzada hau ulergaitza da. Jakin badakigu nola hil zen Mikel Zabalza".Bestelako iritzia du Javier Garcia PPko parlamentariak. Haren ustez, "Ordezkaritzak Legea betearazi baino ez du egin. Araudiaren arabera, talde terroristekin lotutako sinbologia eta margo oro ezabatu behar dira".Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak azaldu du ez duela "Mikel Zabalza inola ere ETArekin lotzen, harremantzen edota bertako kide izatea leporatzen" eta Aoizko Udalari 'tortura' eta 'aztnugal' hitzak agertzen dituen murala ezabatzeko dioen aginduarekin bilatzen duena dela “Estatuko Segurtasun Indarrei tortura erabili izana modu bidegabean eta arruntean leporatzen jarraitzea ekiditea”.Ohar baten adierazi duenez, Gobernu Ordezkaritzak azaldu du ez duela "inola ere Mikel Zabalza ETArekin edota inolako talde kriminalekin lotzeko asmorik izan".Ordezkaritzak gaineratu duenaren arabera, "horren adierazle garbia da Ordezkaritza honek ez duela azken urteetan debekatu garaiz eta forman jakinarazi diren Mikel Zabalzaren gaineko elkarretaratze edo manifestaziorik".Mikel Zabalzaren arrebak "guztiz onartezina" eta "iraingarria" iritzi dio Espainiako Gobernu Ordezkaritzak Aoizen "tortura" hitza eta bere nebaren irudia irudikatzen duen murala kentzeko eskatu izana, "auzia argitzearen alde agertu beharrean".


0 comentarios