Blogia
orain

GUTUNAK.EPPKren agiria euskal jendarteari

Urtea joan da iazko abenduaren 28ko adierazpenaren bidez EPPK­k Euskal Herrian bizi dugun egoeraz duen irakurketa plazaratu eta horren arabera, Euskal Herriaren askatasunaren bidean gatazka gainditzeko prozesuarekiko bere konpromisoa jakinarazi zuenetik.Orduz geroztik, adierazpen horretan iragarritakoaren arabera jokatu dugu euskal preso politikook.Eta, 2014an ere atertu gabe jasan dugun mota guztietako erasoak eraso, hitzemandako bidean egin ditugu urratsak.  Espainiako  gobernuak gatazkaren konponketaren  bidean oztopo  berriak ezarri  ditu,  presoon
eskubideen alde aritzen diren elkarteen aurka ez ezik, Kolektiboa eta eragile sozial eta politikoen artean bitartekaritza­lan ezinbestekoa egiten zihardutenen aurka ere ekinez. Zentzu horretan, ozen salatu nahi dugu   bitartekaritza   taldeko  bi   kide,   Jon   Enparantza   eta   Arantza   Zulueta   abokatuak,  joan   den   urtarril hastapenetik isolamenduaren torturapean dituztela. Espainiar   estatuaren   aparatua   tematuta   dago   Euskadi   Ta   Askatasunak   2011ko   urrian   borroka armatua bertan behera utziz zabaldu zuen konponketa aukera zapuzten. Guri zuzenean eragiten digun neurrian, nabarmenarazi nahi dugu zeregin horretarako erabiltzen gaituela bahitu politikoak ere. Kartzela­politika espainiar eta frantsesaren atzean, mendeku eta zigor gordin eta gupidagabeaz gain, helburu politiko argia dago. Hau da egiten duten irakurketa politikoa: “euskal presoak giltzapean
ditugun artean askapen prozesuaren etengailua eskuetan izango dugu”. Eta, espainiar agintariez gain, tamalez baina ez harriduraz, Euskal Herriak bizi duen zanpaketa egoeran onuradun diren indar eta sektore
batzuek berretsi dute zenbateraino egiten duten bat haiekin eta haien asmoekin, gatazkaren konponketak enfrentamendu garai gogorren aitzakian eskuratutako pagotxa galtzearen ikaraz, nonbait.Horregatik, espainiar agintariek eta EPPKren zigor­politikaren diseinuan eta gauzatzean eskutik izan dituztenek, nork bere ñabardurekin, eskaintzen diguten bide trakets bakarra gure izate politikoa eta
gure herriaren askatasunaren aldeko borrokara eraman gintuzten arrazoien eta erabilitako bideen ukoa eta ernegatzea da. Urteotan eraiki duten eta indarrean dagoen salbuespenezko legediarena.Bere   jokabidearen   oinarrian   hamarkada   luzetan   kartzela   egoera   latzenari   aurre   egin   dionKolektiboaz   duten   ezagutza   zehatz­zehatza   dago.   Urte   luzeotan   ikusi   dute,gainbehera   pertsonalean oinarritzen den bidean ale gutxi batzuk baino ez direla sartu. Eta, honezkero, ez dute zalantzarik EPPK­ko kideok ez dugula inoiz arbuiatuko, ez kartzelara ekarri gintuen zeregin militantea, ez borrokan eroritakoen oroimena. Eta ez dugula damutze eta salaketen bidez alferrik galduko orain arteko borrokaren bidez eskuratutako guztia, ez hipotekatuko Euskal Herriaren askatasunera daraman etorkizuneko bidea. Argi esan beharra dago:   salbuespenezko   legedi   hori   indargabetu   ezean,   euskal   preso   politikoentzako kartzelako ateak itxita jarraituko du.Espainiar agintarien asmoa kartzeletako egoera ez aurrera eta ez atzera mantentzea izanik, gure aldetik   ohartarazi   behar   dugu,   etorkizunari   begira,   joan   den   urtea   dirudiena   baino   baikoirragoa   eta esperantzagarriagoa izan dela:
– Hasteko, iragarri bezala EPPK­ko kideok Euskal Herriratzeko eskaerak burutu genituen. Ez gara harritu menpean gaituzten bi estatuetako agintariek euskal preso politikook gatazkaren konpontzea bideratzeko eta errazteko asmoz luzatutako eskuari ez diotelako heldu nahi izan.Aitzitik,kartzeletako   egoera   makurtzen   eta   gure   urruntzea   eta   sakabanaketa   areagotzen dituzten irizpideak indarrean mantendu dituzte. EPPK­ko kideok eta gure hurbilekoek jasan ditugun   erasoen   zerrenda   luzea   osatu   dugu   aurtengoan   ere.   Izan   ere,   eskaera   horiek egiterakoan, argi genuen izapide hutsek ez zutela agintarien borondatea aldaraziko. Biana ezinbestekotzat jotzen genuen urrats hori egitea, abenduaren 28ko adierazpenaren hartzaile nagusi   izan   ziren   euskal   jendartearen   ahalegina   eta   nazioarteko   instantzien   babesabideratzeko.
– Urrats berri bat egin berri du EPPK­k aurrekoaren segidan: Espainiako Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zaintza Epaitegian urruntzeak guri eta gure hurbilekoei eragiten digun kaltearen berri emanez salaketa jarriko dugu gure kideetako batzuk (Espainiako kartzeletan gauzkaten Kolektiboko ordezkariek, gaixo gauden kideek, adinekoek eta hogei urtetik gora giltzapean gauzkatenek). Salaketa horiek jasoko duten erantzunaren araberakoak izango dira emango ditugun   hurrengo   urratsak.   Frantziari   dagokionez,   bere   garaian,   Administrazio   Auzitegiaren
aurrean jarriko dugu helegitea. Eta urrats berri honen harira, euskal jendarteari euskal preso politikoon aldeko ahalegina biderkatzea eskatzen diogu. Zuek ekarriko gaituzue etxera!
– Horrekin   lotuta,   hain   zuzen   ere,   ekaineko   Gizarte   Foroak   kartzelako   egoerari   buruzko gomendioen berri eman zuen urrian. Presooi eta preso gauzkaten agintari eta arduradunei zuzenduak.   EPPKri dagokionez,   betetzat   ematen   ditugu   2013ko   abenduaren 28ko adierazpenetik aurrera bideratutako ekimenekin. Bestalde, Gizarte Foroaren gomendioetako batzuek bat egiten dute, bai euskal jendartearen gehiengoaren nahiarekin eta baita Eusko Jaurlaritzaren   Bakegintza   eta   Bizikidetzarako   Idazkaritza   Nagusitik   Zuzen   Bidean proposamenean   planteatzen   diren   zenbait   neurrirekin.   Ados­gune   horietan zer   sakondu balegokeela irizten diogu. EPPK­k, bere ordezkaritza eta mintzakideen bidez, begirunea oinarri,bai batzuekin eta bai besteekin harremanak izateko prestasun osoa agertzen du. Hori bai,sinesgarritasun   gutxi   dute   gure   begietara   beren   egitasmo   eta   proposamenetan,   Euskal
Herriaren alde borroka egin dugun militanteok “terroristatzat” hartzen gaituztenek edota gure espetxeratzea lapur edo bortxatzaile batenarekin alderatzen dutenek.
– Urrian jakitera eman zen Baionako Adierazpenak, zentzuzko planteamendua eta funtsezko proposamenak egiten ditu gatazka gainditzeko bidean, eta, guri dagokigunez, presoon egoera konpontzeari begira.
Beraz,   batzuek   ETAk   borroka   armatua   bertan   behera   gatazka   amaitu   zela   sinetsarazi   nahi badigute, hori ez da egia. Eta ez soilik, gatazkaren ondorioak (kaltetuak, desmilitarizazioa, preso politikoak) konpondu gabe daudelako, baizik eta, ororen buru, Euskal Herriaren eskubideak zanpatuta daudelako.Arestian azaldu bezala, kartzelaren eremuan ez dira gutxi izan iragan den urtean mugitutakoak.Guztion borroka eta ahaleginarekin lortuko dugu biltzea ereindakoaren uzta.Egun Euskal Herrian bizi den egoera egindako borrokaren fruitua da, kartzeletan ere egindako ahaleginarena eta erresistentziarena; horretaz jakitun eta harro gaude. Presoon erresistentziari esker ere baitako independentziara daraman errepidean sartuta Euskal Herria.
Espainiar agintariek gero eta zailtasun eta kontraesan handiagoak dituzte jarrera numantinoak mantentzen.   Estatuen   immobilismoaren   aurrean, euskal   jendartearen   laguntzarekin   gure   etxeratzea
ahalbidetuko duten urratsak egin eta ekimenak burutzeko prest dago EPPK.  Baina, presook egiten ditugun ekimenak egiten ditugula, ez dugu arrakasta izango sakabanaketa eta urruntzearen aurka dauden eragile
eta norbanakoen babesik gabe. Horregatik, poztasunez ikusi dugu joan den hiletan ere, presoon eta gure hurbilekoen aurkako erasoei erantzuteko herriz herri eta auzoz auzoko ekimenez gain, munta handiko
ekimenak   ere   iragarri   direla.   Urtarrilaren   10ean,   ikustaldirik   gabe,   guk   ere   arnasa   hartuko   dugu   eta indarberrituko gara, hurrengo ikustaldietan ekarriko baitigute senide eta lagunek euskal jendartearen babes eta maitasuna.
Euskal Herria bihotzean, 2014ko abendua
EPPK
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!
AMNISTIA!
AUTODETERMINAZIOA!

0 comentarios