Blogia
orain

GUTUNAK.EiTBko Zuzendaritzaren oharra, goi karguei buruzko informazioen harira

EITB Prentsa Saila                                                                                                                                                                                                                                             Egun hauetan, Euskadiko Administrazioaren eta sektore publikoaren ordainsariei buruzko informazioa argitaratu da, eta  hainbat  komunikabidek  datu okerrak eman dituzte EiTBren goi karguen gainean. Hartara, EiTBren Zuzendaritzak honakoa zehaztu nahi du:Datu horiek atera diren gobernu-atalean, bi zerrenda kontrajarri ageri dira EiTBri dagokionez;  bata zuzenaeta bestea okerra.Prentsako hainbat  erreportaje lantzeko, ordainsariei buruzko zerrenda okerra hartu da oinarri modura. Egiazko datuekin, % 9-14 bitarteko aldea dago.EiTBko goi karguen soldatak  sailburuen eta sailburuordeen soldaten azpitik daude. 2014.  urtean, EiTBko gorengo soldata 85.693 € izan da (95.733 € argitaratu da), eta hurrengo mailakoa, 77.554 €. Argitaratu dena ez dator bat datu horiekin. Halaber,  EiTBren bereizgarria da zuzendaritzako kideek ez dutela antzinakotasun-osagarririk.Goi karguen ordaina Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu-legeak  finkatzen eta argitaratzen du. Horrekin batera, lansariok aldika ikuskatzen dituzte kontu-auditoriek eta  Herri Kontuen Euskal Epaitegiak.EiTB  bat dator gardentasun-beharrarekin, gizarte demokratiko baten nahitaezko ezaugarria dela ulertzen baitu. Horrela, bada,  EiTBko Zuzendaritzak, informazioaren zorroztasuna balioztatzen duen hedabide baten arduradun modura, asko sentitzen du sortu den nahasmena , eta hedabideei akatsa zuzendu dezaten eskatzen die.* Honako hau da datu zuzenak dituen Exceleko  zerrenda:  "Eusko Jaurlaritzako Enpresa Publikoen Soldatak (2014ko aurrekontu  ekitaldia)".

0 comentarios