Blogia
orain

ORAIN KALERA.ESKOZIAKO ERREFERENDUMA.Herriak esan ez

BERRIA 

Parte hartzea oso altua izan da, %85ekoa BBCren arabera. Barruti gehien-gehienetan independentziaren kontrako joera nagusitu da, eta, Glasgowen —hiri jendetsuenean— nagusitu bada ere, irabaztetik urrun geratu da independentistmoa. %55,4 dira ezezkoaren aldeko botoak.Highlandseko emaitzak oraindik zenbatu ez
badituzte ere, ofiziala da emaitza; eskoziarrek Erresuma Batuan jarraitzea
lehenetsi dute. 1.914.187 boto eskuratu ditu unionismoak, eta 1.539.920
independentismoak; 370.000 gutxiago, beraz. Zenbatutako 31 barrutitatik soilik
lautan nagusitu da baiezkoaren aldeko joera, eta, horien artean Glasgow
—biztanle gehien dituen hiria— badago ere, independentzia zaleek ez dute behar
bezainbesteko alderik lortu balantza orekatzeko.
Parte hartze tasa oso handia izan da herrialde
osoan; %85, batez beste. Hain zuzen, Glasgowen izan da parte hartze tasa
apalena izan duen barrutia, eta bertan independentismoak emaitza hobeak
eskuratzea espero zen. Abstentzioak independentziaren aldeko joerari egin dio
kalte, beraz. Edinburgon, Eskoziako hiriburuan, espero zena gertatu da; aise
nagusitu da unionismoa, botoen %61 jasota.

Laister,iritziak.

0 comentarios