Facebook Twitter Google +1     Admin

ORAIN KIROLAK.Athletic,agur Kopa.

UNAI ZUBELDIA,BerriaKOA

Golak: 1-0: Adurizek (42. min.). 1-1:Raul Garciak (54. min.). 1-2: Diego Costak (86. min.). Epailea: Mateu Lahoz. Txartel horia: Athleticeko Laporte, San Jose eta Iraolari; eta Atletico Madrileko Raul Garcia eta Kokeri. Bestelakoak: 34.000 ikusle inguru San Mamesen. Jose Luis Bilbao Athleticeko jokalari ohiaren omenez, elastikoetan zinta beltz batekin jokatu zuten zuri-gorriek.

Arrakasta ikusten da Athleticen jokoaren, izaeraren, grinaren eta borondatearen atzean. Bide zuzenagorik ez dago garaipenera eta ospakizunera gerturatzeko. Gaur-gaurkoz, oso talde gutxik daukate Athleticen kalitatea eta gosea, eta San Mames berriko lehen porrotak eta Espainiako Kopako kanporaketa batek ezin dute estali errealitate hori. Bidean geratu da Kopa Bilbon sortzen ari zen sua, baina ligako laugarren postuak kasualitatetik oso gutxi daukala berretsi zuen atzo taldeak. Min ematen du gertuko errealitateak, baina arrakasta lortzeko bide egokia hartuta dabil, azkenaldian, Athletic. Zuri-gorrientzat, tamalez, Atletico Madrilek jokatuko du Kopako finalerdietako bat, Real Madrilen aurka.Ondorengo ikuskizuna buruan, egun guztian beroketa lanetan murgildu zen hiria, eta partida hasi baino minutu dezente lehenago nabari zen atzokoa ez zela partida soil bat. Hori bai, 27. segundoan izoztuta geratu ziren harmailak, Diego Costa kanporaketa erabakita uzteko zorian egon zelako lehen jokaldian. Zelai erditik pase luzea jasota, Herrerinen aurrean bakar-bakarrik geratu zen Atletico Madrileko aurrelaria, baina hankekin geldiketa on-ona egin zuen atezain bilbotarrak. Diego Costarekin berarekin lehian, epaileak txartel horia atera zion Laporteri 3. minuturako. Eta Muniainekin ere liskarra eduki zuen gero brasildarrak.Zuri-gorrien erritmo bizi-bizia ezerezean uztea zen Simeoneren lehen helburua, eta Diego Costari helduta lortu zuen hori. Magia berezia dauka, ordea, San Mamesek, eta bilbotarrek pixkanaka bere arean sartu zuten aurkaria. Herrerak eduki zuen lehen aukera ona, burukada batean; Adurizek bigarrena, Mirandari jauzian irabazita; Muniainek hirugarrena, area ertzetik jaurtiketa eginda; eta Ricok ordura arteko argiena, 35. minutuan, Iturrasperen pase luzea jaso eta jaurtiketa oso gutxigatik kanpora bidalita.Ohi bezala, defentsako lan ona egiten ari ziren madrildarrak, lau jokalariko atzelari lerroa eta bosteko erdilari harresia zelaian kokatuta. Baina Raul Garciak 38. minutuan korner batean burukada ozta-ozta kanpora bidali berritan, lehen zatiko azken bost minutuetan sortu zen benetako sua San Mamesen. 0-1ekoa hain gertu ikusita, etxekoak berotu, zaleak piztu, eta Muniainen eta Balentziagaren artean egindako jokaldia burukada batekin amaitu zuen Adurizek. 42. minutua zen, eta berdinduta zegoen kanporaketa. Atsedenaldira bidean, gainera, zuri-gorriek esku-eskura eduki zuten bigarren gola, baina Courtoisek erantzun bikaina eman zien Iraola eta Ricoren jaurtiketei, eta Adurizek area txikian bertan buruz egin zuen erremateari. Aurretik, 35. minutuan, Ricok eduki zuen aukera ona area ertzetik egindako jaurtiketa batean.

Hiru abisu eta berdinketa
Kanporaketa berdinduta zegoela ikusita, eta jokalarien borrokarako grina saritu nahian, zutik eta garrasika agurtu zituzten zaleek zuri-gorriak. Baina, Athleticentzat, tamalez, partida erabat aldatu zen atsedenalditik bueltan. Askoz oldarkorrago zelairatu ziren Atletico Madrileko jokalariak, eta Adrianek, Diego Costak eta Mirandak aukera argi-argi bana eduki zuten 54. minutuko jokaldiaren aurretik. Tarte horretan bideoan ondo grabatuta edukitzeko moduko geldiketak egin zituen Herrerinek madrildarren etengabeko eraso festan. Baina Raul Garciaren erremateari ezin izan zion eman erantzunik. 1-1, eta bi gol gehiago behar Kopako finalerdietan sartzeko.Zail-zail jarri zen kanporaketa, baina amore ematea zer den ez dakite.Athleticeko jokalariek. Berdinketaren kolpea jaso berritan, 2-1ekoarekin biziberritzeko zorian egon ziren etxekoak Muniain, Rico eta Herreraren jokaldi banatan. Baina talde izaera harrigarriaz gain, beste gauza bat dauka Atletico Madrilek: ligako atezainik onena. Athleticen erreakzio saio guztiak ezerezean utzi zituen Courtoisek, eta Diego Costak eman zion azken kolpea kanporaketari. 1-2. Porrota. Bai. Baina arrakasta ikusten da aurrera begira jarrita.



30/01/2014 07:37. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris