Blogia
orain

ESKELAK.Sabin Arana hil da

Sabin Arana hil da. Frankismo garaian preso egon zen. ETAko kidea izan zen, 1968an atxilotu zuten. Lau egun polizia etxean pasatu zituen, eta horren ostean, bederatzi urte espetxean. Horrela azaldu zuen 2011ren apirilean egoerari buruz pentsatzen zuena BERRIAn idatzitako artikulu batean: “'Euskal arazoa' ETAren terrorismoa da bakar-bakarrik: talde honek hiltzeari uzten badio, bukatu egin da arazoa. Historiaren irakurketa desitxuratu horrek, ezer ez azaltzeaz gain (eta arazoa ulertu gabe ezin da konpondu), bidea ixten dio edozein adiskidetze-prozesuri eta bake egonkor eta iraunkor bat eraikitzeari. Oroimen historikoa berreskuratu gabe, frankisten zigorgabetasuna amaitu gabe eta beraiek eragindako biktimen alde egin gabe, ez da benetako justiziarik egongo, eta berau gabe ez dirudi adiskidetzerako aukerarik egon daitekeenik.. Zail samarra baldin bada adiskidetzerako pauso sendoak ematen ari zirela sinestea ETAren aktibismo militarraren berraztertze kritikorik gabe (gatazkaren ondorioak sozializatzeko politika, atentatuak, aukeratutako hilketak eta albokoak...), sinestezina izango da baita beste aldekoena ere, arazoaren funtsezko oinarrietakoak diren gerra eta diktadura desagerrarazteko saioa mantenduz gero eta frankismoaren biktimak Espainiako Estatuaren eta haren administrazioen egiteke duten betekizunari uko eginez gero”.EAko kide ere izan zen. “Lehenago ez nintzen, sekula, beste inolako alderditako kide izan, eta iruditu zitzaidan Eusko Alkartasuna egitasmo egokia zela Euskal Herriaren independentziaren alde modu baketsuan eta zurikeriarik gabe borrokatzeko, eta herritarren beharrei jarrera aurrerakoietan oinarriturik kasu egiteko”, idatzi zuen 2004. urtean BERRIAn. Urte hartan utzi zuen EA.

0 comentarios