Facebook Twitter Google +1     Admin

BEREZIA.AGUR EUSKALTEL-EUSKADI TXIRRINDULARI TALDEA.

20130821114259-4464441w.jpgME QUITARON A MI HIJO Y ME LO ENTREGAN MUERTO
MIGUEL MADARIAGA,PRESIDENTE Y FUNDADOR DE LA FUNDACIÓN EUSKADI
Hoy he tenido una noticia dura.Para todos, pero más aún para mí. Hace ocho meses,en noviembre,me quitaron a mi hijo deportivo, el hijo de todo Euskadi y de todos los que han apoyado al equipo, y me han entregado el hijo muerto.No puedo estar callado porque cuando las cosas se hacen mal acaban mal. Creo que no se ha trabajado para dar fuerza a este equipo y al ciclismo vasco. Han roto el puente levantado entre todos. El ciclismo vasco queda roto, como andan los animales corriendo hacia cualquier lado sin saber a donde.A pesar que la Fundación Euskadi es la única solución para que siga un equipo ciclista vasco en el campo profesional, aunque sea con un presupuesto menor, debo incidir que estamos peor que hace 20 años, porque cuando empezamos no había tanta ilusión.Ahora hay ilusión y afición, pero todos los ciclistas no encontrarán equipo, ni los trabajadores un lugar.Ahora no se ve una salida en el proyecto deportivo de un pueblo, se pierde el futuro de 50 familias y de la cantera.
CREÍMOS QUE ALGO TAN BONITO NO PODIA ACABAR
ROBERTO LAISEKA
Hubo un tiempo en el que todos creímos que lo nuestro sería para siempre, que algo tan bonito no podía acabar nunca. Más tarde, la realidad no hizo entender de golpe y porrazo que todo tiene su fin, pero aún entonces seguimos sin querer abrir los ojos. La sociedad vasca es consciente de los apuros económicos de nuestro tiempo y que las entidades deportivas no podían ser ajenas a ellos. Hace poco eran las chicas del Hondarribia-Irun las que veían cómo todo se desmoronaba a su alrededor cual castillo de naipes, incluso viniendo de jugar en Europa, pero tanto en aquel caso como en este no hay que echar la culpa a las instituciones. Este proyecto ha llenado de ilusión a mucha gente durante mucho tiempo y ahora toca a su fin por problemas que se nos escapan a los aficionados y a los dirigentes, pero la causa no es óbice para que se le hubiese brindado un final como es debido al equipo. El problema son las formas.El año pasado, no entiendo asesorados por quién, Euskaltel decidió cambiar la filosofía del equipo para lograr la licencia WorldTour para los próximos cuatro años. Lo único que se consiguió con aquella decisión fue despeñarse precipicio abajo cuatro días después. Poco tardaron en darse cuanta de que el proyecto ya no era viable y todo el equipo, incluidos auxiliares y personal técnico, ve ahora cómo el edificio tan cuidadosamente alzado se viene abajo. Desde mayo se venían oyendo rumores de que podrían cerrar el grifo a no mucho tardar y si no se ha anunciado mucho antes ha sido por que en la administración han estado de vacaciones. El 31 de agosto era una fecha límite como podría haber sido cualquier otra, pero que la continuidad de Euskaltel-Euskadi era inviable estaba clarísimo desde la Clásica de Donostia.Pero no es momento de buscar culpables. Ahora toca despedir a la marea naranja de la mejor manera posible y la Vuelta presenta una buena posibilidad para ello. El cuarteto formado por Samuel, Igor, Nieve y Landa no va a tener problemas en encontrar equipo pero en el caso de Egoi, Verdugo, Azanza... será diferente. Así que, ya se sabe, el último putxi. Los ciclistas tendrán libertad para meterse en las escapadas, ganar quizás alguna etapa, pero sobre todo dejarse ver. Darán espectáculo para los aficionados seguro.Por cierto, este sería un buen momento, por qué no, para que alguien diese un paso adelante con algún engendro de equipo e intención de empezar paso a paso. Con tiempo y no menos calma brotan estas cosas, ahí está el ejemplo del Caja Rural, haciéndolo muy bien y subiendo escalones poco a poco. Algo tenemos para aprender.
DAMUTU BEHAR ZAIGU EDERKI
XABIER USABIAGA,TXIRRINDULARI OHIA ETA GAUR EGUN-1 ESATARIA
Arantzazuko Amaren bedeinkazioak ez du krisia gainditzeko balio, ia fede hutsarekin sortutako egitasmoa krisiak lurperatu baitu. Han, Urbiko haitzpean jaio zen 1993ko abenduan azken 20 urteetan euskal ziklismoaren ordezkaritza munduan zabaldu duen taldea. Bidean, hasieran, batik bat, hamaika oztopo eta arazo gainditu behar izan zituzten, txirrindulariek errepidean, eta bulegoetan arduradunek. Miguel Madariagak lorik gabeko hamaika gau pasatu behar izan zituen proiektuari jarraipena emateko, eta berak bakarrik jakingo du zein martingala eta trikimailu erabili zituen bideragarritasuna lortzeko, baina sortzen zen arazoari tamaina bereko irtenbidea emanez lortu egin zuen, eta izugarrizko meritua du Madariagak urteetan egin duen lanak. Euskal ziklismoari egindako ekarpena handia izan da, eta hori onartu egin behar zaio.Euskaltelek, batez ere, profesional izateko aukera erraztu die euskal gazteei, afizionatu mailatik profesionaletara dagoen inbutuari lepoa zabaldu zion. Berau sortu aurretik, 1980ko hamarkadako lehen urtetan, miraria zen hogeita hamar euskal profesional topatzea, baina Euskadi Fundazioa sortzearekin batera, 45era igo zen kopurua, eta 70 ere baziren 2000ko hamarkada hasieran, gaur egungo sasiprofesional egiturarik gabe, gainera. Horrez gain, euskal ziklismoaren ordezkari ofiziala bihurtu zen mundu zabalean, eta euskal aberriaren aipuak sarriago egiten zituzten nazioartean lorpen ez ugari baina bai garrantzitsuei esker. Jakina, izan baziren euskal txirrindulariak beste taldeetan ere, eta irabazten zuten han eta hemen, baina euskaltasuna Euskaltelgoei egozten zieten batez ere atzerriko komunikabideek, jakin bai baizekiten kirol esparrutik haratago zihoan esanahiak zituela taldeak, herri baten sentimentu eta aldarrikapenak biltzen zituela hein batean.Taldeak beste ekarpen bat ere egin dio ziklismoari; talde sentimentua ernatu zuen, aitzindaria izan da horretan. Ziklismo zaleak ez dira inoiz talde batekoak edo besteakoak izan, normalean izen jakin bati atxikitzen zaizkio zaleak, txapeldunak normalean. Loroñok eta Bahamontesek jendetza eramaten zuten Frantziako menditzarretara, Merckxek edozein zutitu arazten zuen, Hinaultek edonor txunditu eta Indurainek harritu, baina marea laranja ez zuten holandarrek ere sortu, Euskaltel zaleek baizik. Izugarria, ez sinestekoa izan da taldeak eragin duen talde sentimentua, bakarra eta aitzindaria.Arestian aipatutako guztia krisiak eraman du aurrean ,batere gupidarik gabe. Taldeak bi diru iturri izan ditu urteetan, enpresarena eta diru publikoa, eta batek huts egitea nahikoa izan da dena pikutara joateko. Beste sostengurik ezean, horixe da txirrindularitzaren patua.Jaurlaritzaren iturria itxi egin da, baina ez dago ezer leporatzeko. Franko egin du urteetan egitasmoa hauspotzen, nire ustez kirol profesionalak finantzaketa propioa behar baitu eta diru publikoa salbuespen eta baldintza jakin batzuetan soilik. Baldintza horiek betetzen zituen Euskaltelek, eta jaso izan du berea; nire ustez, egokitzen zitzaiona eta gehiago ere bai, baina egun gizartea dagoen bezala egonik iturria itxi beste irtenbiderik ez da etorri. Jende asko gutxiren premian dagoenean ezinezkoa da gutxi batzuek asko izatea.«Euskaltelek jar zezakeen diru gehiago», esango du batek baino gehiagok, eta nik ez dakit jar zezakeen edo ez, baina jakin badakit esparru mugatua duela bere merkatua zabaltzeko eta arazo politikoak tarteko Nafarroan bertan ere ezin duela bere sarea hedatu. Horrenbestez, enpresaren diru etorriak ere ez dira denetarako heltzen, eta dirudienez taldean desegingo diren lanpostuen halako sei galtzeko arriskua dago enpresan bertan. Zirrikiturik gabeko atakan dago, beraz.Honek guztiak ekarriko dituen ondorioak aurreikusteko ez da oso bizkorra izan behar; euskal gazteek egun gorri izango dute profesionalatera pasatzeko. Euskaltel sortu aurretik, Espainia zen euskal ziklisten irteera nagusia, baina orduan (1991an) 11 talde ziren Espainian; 2014an, bi baino ez dira izango (Movistar eta Burgos) eta bakarra Euskal Herrian (Caja Rural-RGA). 1990eko hamarkadan Portugalera ere euskal txirrindulari asko joan zen, baina hango ugaritasunak ere asentatu dira, eta World Tourreko talde handiek nonahi dute aukeratzeko, azken 20 urteetan Australia, Britania Handia eta Estatu Batuetako harrobiak ere asko hazi baitira. Beraz, profesionaletara, batez ere World Tourrera pasatuko den euskal ziklistak maila eta palmares handiak beharko ditu, bestela jai izango du, eta profesionaletarako balio lezakeen norbait bidean gelditu daiteke. Joseba Beloki, adibide bakar bat jartze aldera, ez zen inoiz profesionala izango Euskaltelik izan ez balitz, eta, pentsa, Frantziako Tourrean hirutan eta Espainiako Vueltan behin izan zen podiumean, besteak beste. Damutu behar zaigu ederki horrelako aukera paregaberik ez izatea.
Neurrien neurriaz aritzea tokatzen da orain neurrigabe. Gerta zitekeela jakinda hartutakoez, eta bazetorrela jakinda hartu gabekoez. Erantzukizunen neurriaz, filosofia baten eta errealitate gordinaren arteko neurriaz, diru publiko eta pribatuaren arteko neurriaz, herrialde oso baten irudi, ahots eta bozgorailu izan ote, behar edo zenaren neurriaz.
NEURRIEN NEURRIAZ
ENEKOITZ TELLERIA
Bilakaeraren logikaz ari dira gerta zitekeela jakinda hartutako neurriez ari direnetako asko, eta bazetorrela jakinda hartu gabekoez ari direnek azalpenak eskatzen dizkiete duela zazpi hilabete lau urterako proiektu bideragarri bat aurkeztu zutenei. Filosofia baten eta errealitate gordinaren neurriaz ari direnek nahastu egiten dituzte neurriak. Harrobiaren lanketan, txirrindularien heziketan eta ateen irekitzean jartzen dute batzuek neurria. Kosta ahala kosta puntaren puntan, World Tourraren neurrian, puntuenean, fitxaketenean eta garaipenenean jartzen dute besteek neurria. Eta zenbakiz egiten dute neurketa: bederatzi milioi behar ziren aurten. Euskaltelek hiru t'erdi jarri izan ditu orain arte; zazpi jarri ditu oraingoan, ezin zuen horrela jarraitu, ez dute beste babeslerik topatu, eta taldea desegitea izan da hartu duten neurria. Eta beste neurri bat nahi duenak jar ditzala hamar milioi euro.Kirol profesionalean erakundeen laguntza eskatzen dutenak neurriz ari direlakoan daude, eta diru publikoaz neurri sozialak hartu behar direnei neurrigabea iruditzen zaie hori. Herrialde baten irudia eta ahotsa jokoan dagoela diote batzuek eta erakundeek hori diruz lagundu behar luketela diotenean neurriz ari direlakoan daude, kiroletik ez ezik beste hainbat alorretatik lan berbera edo hobea egin litekeela diotenentzat neurrigabea da hori.Neurrien neurriaz ari dira asko, baina ondorioen neurriaz, gutxi. 54 laguneko taldea delako kale gorrian geldituko dena bai, baina ehunka gazteren etorkizuna ilundu delako ere bai. Bai, behintzat, neurriko neurririk ezean.
21/08/2013 11:42. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris