Blogia
orain

ORAIN KALERA.Arga eta Aragoi ibaiek ez dute uholderik eragin Nafarroa erdialdean eta Erriberan

AGENTZIAK

Uholde garrantzitsurik ez da izan Nafarroa erdialdean eta hegoaldean. Asteburuan izan diren euriteen eraginez, Iruñerrian uholdeak izan dira hainbat herritan, eta horien ondoren, ur emaria hegoaldera joan ahala, uholdeak espero ziren Arga eta Aragoi ibaien ondoan dauden herrietan. Ez da hala izan, ordea. Urak zenbait soro eta errepide hartu ditu, baina ez da herrietara iritsi eta atzoko irudiak ez dira errepikatu.Nafarroako Gobernuak alerta iztu zuen atzo Iruñetik hegoaldera dauden herrietan, baina aurreratu dutenez, litekeena da datozen orduetan kentzea. Gaur, gainera, eguraldiak hobera egingo du. Euskalmeten arabera, goizean fronte bat ondotik pasako da, baina eguerdirako hori joan eta eguzkia nagusituko dela iragarri dute. Gaur goizeko 07:30ean Funesen zegoen arrisku gehien. Arga ibaia 5,48 metroko altuera izatera iritsi da. Ez da uholderik espero baina. Ezta Ebro ibaiaren inguruetan ere. Urak gora egingo duen arren, ibaiaren bidetik ez dela aterako esan dute. Hala ere, Eugiko urtegiak ura botatzen jarraitzen du, eta Esan eta Itoitzen ere antzera dabiltza, eta ondorioz hurrengo egunetan Arga, Aragoi eta Irati ibaiak normalean baino ur gehiago izango dute.Bestelakoa izan zen atzo egoera Iruñerrian. Arga Iruñerrian atera zen, eta Iruñean, Arrotxapea auzoan, Burlatan, Atarrabian eta Uharten uholde handiak izan ziren. Urak edukiontziak eta autoak harrapatu zituen kalean, eta Atarrabian gizon bat helikopteroz atera behar izan zuten. Errepide sare nagusiko zenbait errepide moztuta geratu ziren. Ebroko Ur Konfederazioak Iruñean inoiz neurtu gabeko ur maila neurtu zuen atzo 13:00etan: 550 metro kubiko segundoko.Gertatutakoa ez zuten aurreikusi, eta alarma berehala piztu zen. Metro koadroko 60 litro bota zituen 24 ordutan, eta berehala bizilagunei autoak ibai ertzeetatik eramateko eskatu zieten. Berandu zen ordurako, ordea, eta zenbait auto ia estali zituen urak. Gainera, ur putzu handiak sortu ziren eta etxe atarietara eta garajeetara sartu zen. 25 lagun atera behar izan zituzten euren etxeetatik Uharten eta Atarrabian.Etxauriko txakurtegian zeuden txakurrak eraman behar izan zituzten eta salbu dira.Iruñerriatik kanpo ere egoera zaila bizi izan zuten atzo. Hainbat errepide moztu zituzten, euriaren eta luizien eraginez. Gipuzkoan ere Getaria eta Zarutz arteko errepidea moztu egin zuen atzo, beste behin, luizi batek. Beasainen etxe bateko bizilagunak atera zituzten etxetik, ondoan gertatu zen luiziaren eraginez.

0 comentarios