Blogia
orain

ORAIN KALERA."LA CAIXA"-K SAN MIGUEL TRAINERU LIGA BABESTUKO DU HURRENGO BI DENBORALDITAN

Akordioari esker, San Miguel Ligako garaileak lortzen duen trofeoari "la Caixa" Koroa izena emango zaio; Aurrezki Kutxak San Miguel Ligako 'Patroi Onena' eta emakumezkoen ligako ontzi onena sarituko ditu, "la Caixa" leloa erakutsiko duen maillot zuri baten bitartez."la Caixa" aurrezki kutxak eta ACT Traineru Kluben Elkarteak akordioa lortu dute etxe horrek San Miguel Liga babesteko. Hitzarmena bi urterako da, eta Juan Pedro Badiolak eta Pedro Anduezak sinatu dute, "la Caixa"-k Bilboko Gran Via kalean duen egoitzako bulego nagusian. Badiola "la Caixa" etxeak Euskadin eta Kantabrian duen eskualdeko zuzendaria da, eta Andueza, ACT elkarteko presidente hautatu berria. Badiola eta Anduezaz gain, han izan dira Joseba Amunarriz, 2012ko San Miguel Ligako patroi onena Hondarribia Orsarekin, eta Nagore Osoro, 2012ko Euskotren Ligako txapeldunaren, Zumaia Salegi Jatetxea ontziaren patroia.Hitzarmenari esker, traineru liga garrantzitsuenaren trofeoak "la Caixa" Koroa izena edukiko du aurrerantzean. Aurrezki Kutxak gizonezkoen lehiaketako "patroi onena" saria ere babestuko du, eta emakumezkoen lehiaketan ere, jardunaldi bakoitza bukatuta lider doan ontzia ere sarituko du. Bi kasuetan, maillot zuri bat emango zaie garaileei. Maillot horretan "la Caixa" leloa ikusi ahal izango da. "Patroi Onena" sariko garaileak, gainera, 3.000 euro jasoko ditu denboraldi bukaeran. Aurrezki Kutxaren koloreak San Miguel Ligako hainbat tokitan ikusi ahal izango dira: balizetan, helmugan, arraunetan eta abar. Nabarmentzeko modukoa da San Miguel Ligako estropada batek La Caixa izena eramango duela. Estropada hori zein izango den zehazteko dago, momentuz.ACT Traineru Kluben Elkarteak 13. denboraldia osatuko du aurten, eta urteak aurrera badoaz ere, astebururo estropadak ikustera bertaratzen diren milaka zaleentzat ezinbesteko lehiaketa izaten segitzen du.Ezinbesteko lehiaketa, era berean, jarraipena egiten duten komunikabideentzat, eta "la Caixa" bezalako etxe batentzat, gero eta errotuago baitago Kantauri Itsasoaren ertzean bizi den jendartearentzat. Aurrezki Kutxarentzat arraun liga aukera ezin hobea da eskualdearen garapenarekin duen konpromisoa erakusteko. Horren adibide, eskualdean hain errotuta dauden bi kirol diziplinei ematen dien babesa: arrauna eta esku pilota. Juan Pedro Badiolaren esanetan, "la Caixak arraunak transmititzen dituen balio guztiak bere egiten ditu, izan ahalegina, izan gauzak hobetzeko grina, talde lana edota gizalegez jokatzea".Traineruen lehiaketak ere badu zer eskertu "la Caixa"-ri. Izan ere, haren babesari esker parekorik ez duen kirol diziplina tradizionalak hazten eta hobetzen segitzeko babesa lortuko du, etorkizunari indartsuago ekiteko.Gainera,ORAIN-Euskal Aldizkaria traineru-munduarekin jarratuko du.

0 comentarios