Blogia
orain

ORAIN KALERA.Bilbao Bizkaia,turistiko marka berria

BFA-PRENTSA BULEGOA
José Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak eta Iñaki Azkuna Bilboko alkateak gure hiria eta lurraldea ordezkatuko dituen marka berria aurkeztu dute; horretarako, Bilbao Bizkaia Branding Nazioarteko Lehiaketaren bidez prozesu bat egin da logotipoa eta leloa aukeratzeko. Guztira, mundu osoko 84 proposamen heldu dira irailean amaitu zen Bilbao Bizkaia Branding Nazioarteko Lehiaketara, eta haien artean aukeratu zen marka.Euskalduna Jauregiko alde berrian egin da marka aurkezteko ekitaldia. Jose Luis Bilbao eta Iñaki Azkuna gustura agertu dira herritarrek aukeraketa prozesuan izan duten parte-hartzeagatik. Izan ere, haien esanetan, horrek asko aberasten du guztiona eta guztiontzat den ekimen hau, eta sendotu egiten du herritarren eta erakundeen arteko lanaren aldeko apustua. Fitur azokan izango da markaren estrainaldi ofiziala; Fitur turismo arloko bigarren azoka garrantzitsuena da munduan, eta urtarrilaren 30etik otsailaren 3ra arte egingo da.Bi agintariek iritzi hori azaldu dute 13.335 pertsonak parte hartu zuten bozketaz hitz egin dutenean; bozketa horrek eta nazioarteko epaimahaiaren epaiak erabaki dute zein izan den proposamen irabazlea, hamar finalisten artean. Areago, 2.558 herritarrek bozkatu zuten lehiaketa irabazi zuen konbinazioaren alde. Beraz, boto horiek epaimahaiaren erabakiarekin bat zetozen.
Nazioartekotzearen aldeko apustua
Garry White “European Cities Marketing” elkarteko arduradun nagusia buru zuen nazioarteko epaimahaiak irailaren 21ean eman zuen epaia: proposamen bateko logotipoa eta beste bateko leloa. «Bilbao Bizkaia be basque» da logotipoarekin batera joango den leloa. Leloa eta logoa, biak, marka berri eta paregabe baten ezaugarriak dira, gure hiriak eta lurraldeak bisitariak, inbertsioa egiten duten enpresak, ekitaldiak eta talentua erakartzeko nazioartekotze-estrategian.Azken hil hauetan, logotipoa eta leloa uztartzeko prozesua egin da, bai eta irudi korporatiboari buruzko eskuliburu oso baten diseinua ere. Eskuliburu horretan, honako alderdi hauek jasoko dira: markaren koloreak eta tipografia, euskarri eta komunikazio-behar nagusietarako aplikazioak (esaterako, turismo-bulegoak, “street marketing”-eko jarduerak, merchandisingeko produktuak, prentsako iragarkiak, kartelak, internet, gizarte sareak, eta abar).
Ekonomia suspertzea
Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ustez, behar-beharrezkoa da marka paregabea eta bakarra izatea, ondo ezarritakoa eta izen onekoa. Marka horrek hiria eta lurraldea sustatuko ditu munduan, eta eraginkorra den «branding» estrategia sustatuko du, baita ekonomia ere, eta nazioartean gure identitatea eta balioak ezagutaraziko ditu.Hau da “Bilbao Bizkaia, be basque” markaren helburu nagusia: gure lurraldearen eta hiriburuaren irudi positibo, koherente eta egonkor bat bultzatzea, bisitariak, inbertsiogileak, ekitaldiak eta talentua erakartzeko estrategia integral baten barruan. Beraz, marka indartsu eta iraunkor bat behar dugu, sinesgarria dena eta esperientziak abalatzen duena; izan ere, halako marka batek funtsezko eginkizuna du arlo ekonomikoan, enpresei laguntza ematen baitie beren produktu eta zerbitzuan munduan merkaturatzeko.

0 comentarios