Blogia
orain

NI,ZU TA BIOK.Txantxetak...(Sototik)

MAUDILI PRIETO
Inoxente eguna ez da.Benetan,baina ze Eguberriko oparia dauzkagu.Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendariak inputatu gisa deklaratu du asteazken honetan Auzitegi Nazionalean, terrorismoa goratzea egotzita.Iritzi artikulu bat argitaratzeagatik auzipetu du Eloy Velasco epaileak. Testu hori abuztuaren 15eko egunkarian argitaratu zuten, eta Bilboko Alde Zaharreko bizilagun batzuek Maite Perez Sever ETAko kide ohiari buruz idatzitakoa zen. Epailearen arabera, idatzi horretan terrorismoari gorazarre egiten zitzaion.Perez Sever duela 25 urte hil zen lehergailu batzuk prestatzen ari zela. Urteurrenaren harira idatzi zuten egileek testua. Iritzi artikuluaren amaieran hau irakur zitekeen: ''Maite zaitugu''.Iñaki Sotok epailearen aurrean adierazi duenez, ez zuen iritzi artikulua irakurri argitaratu aurretik. Eduki guztiak kontrolatzea ezinezkoa zaiola gaineratu du. Garako zuzendaria aske geratu da deklaratu ostean, eta epaileak ez du bere aurkako behin-behineko neurririk hartu.Auzi berean inputatuta daude baita ere idatzia sinatu zuten sei lagunak. Inputatuetako bat adingabea da, eta Jose Luis Castro epailearen ardurapean gelditu da.Abokatua alboan zuela agertu da Auzitegi Nazionalera Iñaki Soto, idazkari judizialak sinatutako oharrean eskatu bezala. Halaber, hitzordura agertzeko obligazioa zuela zioen oharrak.Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean, twitter kontuan ohar bat idatzi du. Iñaki Sotoren ustez, auziak ez dauka "zentzu juridikorik" eta bere eginbeharra "iritzi askatasuna bermatzea da, ez epaitzea". "Nire iritziz gutun horrek maitasunaz dihardu. Eraso gisa hartzen dutenak gorrototik hitz egiten ari dira. Gorrotoan oinarritutako justizia ez da justizia". Adierazpen horien ostean, lanean jarraitzeko deia egin du.Txantxeta dirudi,baina txantxeta ezta.

0 comentarios