Blogia
orain

ORAIN ELKARTASUNA.ORAIN eta EITB Maratoia elkarrekin,haurren minbizia aurka

Minbizia haur eta nerabeei maiz erasaten ez dien gaixotasuna da, eta hala ere, haurren heriotzen bigarren kausa da, istripuen ondoren. Gaixotasun baten eraginez hiltzen diren haur eta nerabeen artean, aldiz, minbizia da kausa nagusia.Minbizia gizartean garrantzia handia duen gaixotasuna da. Haur eta nerabeen minbiziaren ezaugarriak eta helduen minbiziarenak ez dira berdinak, eta horregatik beharrezkoa da gaixotasun honen alderdi guztiak ezagutzea helburu duten ikerketak bultzatzea.Minbizia edozein adinetan agertu daiteke, eta zenbait kasutan, haurra jaio aurretik ere detektatu daiteke. Gure inguruan gaixotasun baten eraginez hiltzen diren haur eta nerabeen artean, minbizia da kausa nagusia. Sortzetiko malformazioa izaten da urtebetetik beherako haurren heriotzen arrazoi nagusia. Ume nagusiagoetan, aldiz, istripuak. Bada, minbizia bigarren lekuan dago. Umeen minbiziari ezin zaio aurrea hartu, eta oraindik ez dago argi zergatik ematen den. Helduengan posible da prebentzio-lana egitea, zenbait ohitura (hala nola tabakoa erretzea edo alkohola edatea) minbizia izateko arrisku handiagoarekin lotu baitira. Haurren artean, baina, prebentzioak ez dauka lekurik. Haurren eta helduen minbizia motak desberdinak izaten dira, eta horregatik behar-beharrezkoa da tumore pediatrikoak ardatz izango dituen ikerketa-lerroa. Haur eta nerabeak hazkuntza eta garapen fasean daude, eta horren ondorioz, minbiziari aurre egiteko tratamenduek, hala nola kirurgiak, erradioterapiak edo kimioterapiak, eragin oso kaltegarriak izan ditzakete eta epe luzerako ondorio txarrak eragin. Haurren minbiziari aurre egiteko farmako berrien garapena oso eskasa da. Hartara, behar-beharrezkoa da ikerketa eta terapia berrien bilaketa bultzatzeko beste modu batzuk aurkitzea, pronostikoa hobetu eta sendatze-tasa handitzeko helburuarekin. Gaixotasun larri honek umeengan, euren familiengan eta gizartean oro har daukan eragina oso handia da. Hortaz, ezinbestekoa da haur eta nerabeentzako arreta integralean aurrera egitea, eta bide horretan, osasun-arloko alderdiak zein gizarte eta hezkuntza-arlokoak zaintzea, gaixo horien garapen eta gizarteratze onena lortu ahal izateko. Minbiziari aurre egiteko nazioartean diren tratamendu onenak eskaintzen dituzten eta arreta psikologikoa eta soziala uztartzen duten unitate espezialetan jaso behar dute arreta haur eta nerabeek. Gaixotasunari aurre egin eta bizirik ateratzen diren umeei bizi-kalitaterik onena bermatzeko lana da haurren minbiziaren ikerketako beste gako nagusietako bat.Haur edo nerabe bati minbizia diagnostikatzen diotenean, familia osoak eta gizarteak kolpe emozional handia hartzen dute. Informazio ugari behar izango dute, eta mota honetako diagnostiko batek sortzen dituen arazo ugariri aurre egin behar izango diete.Gaixotasunaren inguruko xehetasun guztiak ezagutzeko atxikitako dokumentuan sartu.

0 comentarios