Facebook Twitter Google +1     Admin

NI,ZU TA BIOK BEREZIA.Katalan hauteskundeak.El batacazo de Mas y su gente hace un Parlament más dividido y con más gente peligrosa en la política catalana

E.Esnaola (Berria)
Orain arteko legebiltzarrerako hauteskunde indentitarioenak izan dituzte Katalunian, bertako abertzaleek gogor jokatu dute, independentziaren aldeko apustu handia eginda, baina Espainiak ere fuerte jo du —hedabide batzuetatik Artur Masen-eta Suitzako ustezko kontu korronteak ateraz—, eta azkenean hiru emaitza nagusi eman dituzte bozek:
- 1. CIUk erraz irabazi du, baina desio zuen gehiengo osotik urruti geratu da, dozena bat aulki galduz.
- 2. Autodeterminazioaren aldeko indarrak parlamentuaren %64 izango dira; aurreko legealdian baino aulki bat gehiago izango dute (lehen 86 aulki, orain 87). PSC, PP eta Ciutadansen baturak lehen aldean bat gutxiago eman du (lehen 49, orain 48).
- 3. Estatu propioaren aldeko diputatuak 135etatik 74 izango dira (CiU, ERC eta CUPenak). Gehiengo osoa. Gainera, ICVk ez du baztertzen estatu propioa.
- CiU (50 aulki, botoen %30,6). Katalunia estatu propiora eramango duen presidentea izan nahi du Masek eta, parlamentuan zenbakiek ematen diote bide horri ekiteko, beste talde batzuekin kontatuta. Aise irabazi ditu hauteskundeak CiUk, baina gehiengo osoa lortu nahi zuen (68 aulkitan dago) eta 50ean geratu da. Duela bi urte, 62 eskuratu zituen. Bakarrik goberna dezake, baina autodeterminazio galdeketa burutzeko gutxienik ERCren babesa beharko du. ERCk, bide batez, murrizketen politika baldintzatu nahiko dio.
- ERC (21, %13,6). Oso emaitza onak izan ditu. 2003an jo zuen goia, Josep Luis Carod Rovirarekin, 544.000 boto eta 23 parlamentari lortu zituztenean (%16,5), 2006koetan pixka bat behera egin zuen (416.000 boto, 21 aulki), baina duela bi urte hondoa jo zuen (218.000 boto, 10 aulki). CiUk gehiengo osotik hemezortzi aulkira geratu da, eta ERCk baditu aulki horiek —21 lortu ditu, ia 500.000 boto; Oriol Junqueras aurkeztu du lehendakarigai bezala—. Masek galdeketa egin nahi badu eta estatu propioa lortzeko xedea badu, ERC parlamentuan erabakigarria izango da.
- PSC (20, %14,4). Berriz ere behera egin du. Bere inoizko emaitzarik txarrenak lortu ditu: 20 aulki, 520.000 boto. Lekutan dira Pasquall Maragallekin 2003an erdietsitako 1.031.000 botoak eta 42 legebiltzarkideak. Azken bi hilabeteetan lekuz kanpo gelditu da burujabetzaren eztabaidan. Erreferenduma babestuko duela, baina Espainiarekin adostuta egiten bada betiere, eta burujabetzaren aurka bozkatuko duela iragarri du Pere Navarro hautagaiak. Independentziaren ordez, federalismoa proposatu du. Politika sozialei garrantzia eman nahian, CiUren murrizketen aurka azaldu da, baina PSOE oraintsu arte Madrilen murrizketak egiten ibili da. PSOE krisian da. PSC bide propioa ezin aurkituta dabil.
- PP (19, %13). Identitate kontuak nagusi izan diren hauteskunde hauetan, PPk kanpaina gogorra egin du, katalan espainolak bereganatu nahian, baina duela bi urteko boz arruntetatik aulki bakarra irabazi du. Bere emaitzarik onenak izan dira, baina 135 legebiltzarkideetatik 19 baino ez ditu, %14 baino ez.
- ICV (13, %9,9). Erregular segitzen du. 2003an gora egin eta 9 aulki lortu zituen. 2006an 12 eta duela bi urte 10. Orain, 13. Ezkerreko politikak ditu lehentasun baina, Kataluniako indar politiko den aldetik, autotderminazio galdeketaren alde ere egiten du, eta ez du baztertzen estatu propioa. Parlamentuan ez da talde erabakigarria izango, baina zeresanik izango du.
- Ciutadans (9, %7,5): Kataluniako parlamentuan 9 aulki asko ez badira ere, Ciutadansek nabarmen egin du gora, duela bi urte 3 lortu zituelako. Espainian UPD izaten ari den gorakada —Katalunian boz hauetan %0,4—, Katalunian Ciutadans izaten ari da, antzeko politika eginda.
- CUP (3, %3,4). Ezkerreko koalizio independentista lehen aldiz aurkeztu da Kataluniako Legebiltzarreko hauteskundeetara, eta parlamentuan sartzea erdietsi du, 3 aulkirekin. 120.000 boto pasa jaso ditu —2011ko udal bozetan 62.000 boto—. Ez da talde erabakigarria izango legebiltzarrean, baina ERC eta ICVrekin batera ezkerreko lan garrantzitsu bat egin dezake (36 aulki hiruren artean); hirurak, gainera, galdeketaren aldekoak dira.
- Aulkirik lortu ez duten batzuk: PxC eskuin muturrekoak botoen %1,6 jaso ditu, SIk %1,2 —duela bi urte, lau aulki—, eta UPDk %0,4.

Cuestión de sumas
Jesus Barkos-Periodista y consultor
Agridulce victoria de CiU. Artur Mas se ha llevado un inesperado correctivo, buscaba un efecto imán tratando de recoger votos prestados entre independentistas de otras fuerzas, pero buena parte de la llamada a votar "en clave de país" se la ha llevado Esquerra Republicana. CiU suma mayoría absoluta junto a Esquerra Republicana (ERC), pero se abren algunos interrogantes de cara al futuro. No hay un "mayoría excepcional" para el proceso soberanista, como ha reconocido Mas. Lo cierto es que CiU, Esquerra y CUP suman menos escaños que en 2010 juntaban la propia CiU, ERC y Solidaritat. Además, el aumento de la participación ha desvelado un importante aumento del voto españolista. En todo caso conviene recordar que una inmensa mayoría del nuevo Parlament de Catalunya apuesta por el derecho a decidir, que no es lo mismo necesariamente que derecho a la independencia. Una parte importante de la sociedad catalana ha pensado que ese punto de no retorno soberanista debía de venir, no de la mano de una mayoría absoluta de CiU, sino mediante un ascenso de ERC, para garantizar un proceso hacia la independencia y virar socialmente hacia la izquierda. Y es que esta crisis es mucha crisis, también en Catalunya, donde los recortes han tenido una clara repercusión electoral.Hace dos años, en el análisis de los anteriores comicios, vaticinaba que el resurgimiento de ERC a medio plazo radicaría en una vuelta del Partido Popular a la Moncloa con mayoría absoluta. Coyunturas aparte, el éxito de Oriol Junqueras es una de los puntos más reseñables. En estos comicios se enfrentaban básicamente tres modelos de país: soberanista, federalista y autonomista. Ha ganado ampliamente el soberanismo. Si CiU cree de verdad que Catalunya necesita un estado propio, su socio de gobierno es ERC. Pero, ojo al dato, el guiño de Artur Mas en la noche electoral fue en plural.
26/11/2012 08:32. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris