Blogia
orain

ORAIN GREBA OROKORRAREKIN (Irailak 26)///Gutxieneko zerbitzuak buruz

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak gaur goizean jakinarazi ditu asteazkenerako deituta dagoen greba orokorrean bermatu beharreko gutxieneko zerbitzuak. Gainera, Jaurlaritzak zehaztu du gutxieneko zerbitzuak, ahal den neurrian, greba egiteko asmorik ez duten langileek bete beharko direla. Ondoko zerbitzuak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak:
1. Erietxe eta osasun etxeetan, publiko zein pribatuetan, jai egunetan egon ohi diren langile kopurua. Larrialdietako zerbitzuetan eta etengabeko arreta guneetan, berriz, zerbitzu guztiak eman beharko dituzte.
2. Osasun garraioetan, zerbitzu guztiak bermatu beharko dira larrialdietan, hemodialisi tratamendua jasotzeko eta ospitale onkologikoetarako garraioetan, eta odola leku batetik bestera eramateko.
3. Udal hilerrietan, lur emateko eta errausteko beharrezkoak diren pertsonak, soilik egunean bertan hobiratzea eta erraustea beste aukerarik ez dagoen kasuetan.
4. Larrialdietako zerbitzuek (SOS Deiak, suhiltzaileak eta abar) jai egunetan bezala aritu beharko dute lanean.
5. Ospitale geriatrikoetan eta mendetasunen bat duten pertsonak artatzeko zentroetan, jai egunetako behargin kopuru berdina egon beharko da gutxienez. Eguneko zentroetan, berriz, lan egunetako beharginen erdiek jardungo dute lanean. Bazkalorduan, %10 haziko da gutxieneko zerbitzua.
6. Adingabeen zentroetan, jai egunetan bezala arituko dira lanean.
7. Hezkuntzan, publikoan nahiz pribatuan, ikastetxe bakoitzean zuzendaritzako pertson bat egon beharko da sarrera bermatzeko, eta irakasle bana, goizean eta arratsaldean. Haurreskola guztietan, pertsona bana arituko dira beharrean gutxienez. Unibertsitatean, berriz, atezain bana izango da lanean goizez eta arratsaldez, eraikin bakoitzean.
8. Bizkartzainen erdiek egin beharko dute lan, gutxienez.
9. Garraioen %30ek funtzionatu beharko dute derrigor, lanera joateko eta itzultzeko ordutegiak aintzat hartuta.
10. Bidesarietan, %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte, auto gehien dauden orduetarako —06:30etik 09:30era—. Gainontzeko orduetarako, %15. Gasolindegietan ere %30 arituko dira lanean.
11. Energia hornitzeko enpresetan, jai egunetan bezala jardun beharko dute. Beste hainbeste, telekomunikazioen alorreko enpresetan.
12. EITB Euskal Irrati Telebistak albistegiak bermatuko ditu.
13. Administrazio publikoetan, agirien erregistroan langile bat egon beharko da lan txanda bakoitzeko.
ORAIN-EUSKAL ALDIZKARIAk egin du biharko greba deialdiarekin, eta, horrenbestez, ORAIN ez da argitaratuko greba orokorrak.

0 comentarios