Blogia
orain

ORAIN KALERA.Agur Txirri,Mirri ta Txiribiton.

DEIA
Belaunaldi bat baino gehiago hazi da haien kantuen doinu alai eta txorakerien barre algarekin, berrogei urteko ibilbidea ez baita gauza makala. Egun arte, Txirri (Xabier Otaegi), Mirri (Jose Ignazio Ansorena) eta Txiribiton (Txema Vitoria) haurrei euskarazko dibertsioa eskaintzeko lanean aritu dira burubelarri, baina Euskal Herriko pailazorik enblematikoenei ere agur esateko ordua heldu zaie, eta, horretarako, kontzertu bereziak prestatu dituzte uda honetarako. Ekainaren 8an Gasteizko Principal Antzokian eta 9an Donostiako Kursaalean aritu ondoren, Bilboren txanda heldu da.Euskalduna Jauregian arituko dira, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera eskainiko duten kontzertu berezian.Oraingoan, agurra emateko ai-tzakiaz bildu badira ere, euskaraz esaten den bezala, "adiorik ez" dagoela nabarmendu du Xabier Otaegik. Ez du baieztatu betiko agurra izango ote den; bai, ordea, momentuko etena izango dela. Hala ere, negu honetan bira berezi bat egiteko asmoa dutela argitu du, Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorrekin batera, euren lekukoa hartu duten pailazoak, alegia.Ez da momenturik onena ikuskizun munduan murgiltzeko, ezta bertan mantentzeko ere, baina horrek ez du zerikusirik izan pailazoen agurrarekin. "Garai bateko krisitik irten eta beste krisi batean sartu" garela dio Otaegik. Dena dela, "munduak bere zikloak jarraitu eta ziklo horietako batean" gaudela onartu du. Horregatik, krisi ekonomikoaren aurrean baikor ageri da, ziklo hau ere noizbait pasako dela esanez. Bitartean, barrea krisiari aurre egiteko arma ez bada ere, "ahalik eta leunen pasatzeko" modua dela uste du.Lepoan 20 CD edo casette, 26 DVD eta bideo, hainbat eta haibat liburu, komiki, puzzle edo ipuin, an-tzerkietan grabatutako saioak eta haien ibilbide oparoa zilegitzen duten sari garrantzitsuak ditu pailazo hirukoteak: EiTBren Iparragirre Sari Berezia (2005), Sabino Arana Saria (2007), Euskadiko Arte Eszenikoen Max Saria (2007), Telebistako Akademiaren Autonomi Haur Programa Onenaren Saria (2007) eta Merezimenduzko Argia Saria eman zitzaien beren ibilbideagatik (2010). Denak beren urte askotako jardunagatik eta telebistan izandako ibilbide emankorra dela eta jasotakoak.Urte hauetan guztietan hainbat pasadizo bizi izan dituzte hirurak batera; euren arteko harremanak ere pairatu du gora-beheraren bat. "Imajinatu denpora horretan guztian zenbat aukera duzun haserretzeko eta berriz ere adiskidetzeko, ondo pasatzeko, asper-tzeko... hori dena gertatu zaigu, momentu hobeagoak eta kaxkarragoak izan ditugu", aitortu du Otaegik. Den-denak gainditu dituzte. Eta euren arteko batasuna izan da -"bestela ez genuke eutsiko", onartu du Txirrik- urtez-urte jarrai-tzeko indarra eman diena.Une hunkigarri asko izan dituztela dio Otaegik. Hasiera bera oso berezia izan zela kontatzen du. Beste une magiko bat telebistan astearena izan zen. Izan ere, "proiektu handia zen, ez guretzat bakarrik, herri batentzat eta profesional askorentzat ere", argitu du. Telebistan jende askorekin jardundakoak dira, besteak beste, egun arrakasta nabarmena lortu duten aktoreak: Elena Irureta, Aizpea Goenaga, Ramon Agirre... Eurekin hasitako guztiak zerotik abiatzen ziren, denak asmo berarekin: "Herri honetarako telebista bat egitea".Momentu oparoak gogoratzea zaila bada -asko direlako-, zer esanik ez pasadizo bitxi bat nabarmentzea. Otaegik beti gogorarazten du berbera: "Txiribiton mutua izanik, gure emanaldietako batean makurtu eta galtzak apurtu zituela nabaritu zuen. Orduantxe, Mirrik galdera bat egin eta Txiribitonek baiezkoa erantzun behar zion, keinuka edo turutarekin. Baina, nahi gabe, hi-tzez esan zuen bai eta denok hasi ginen barrez lehertzen, mutuak hitz egin du, miraria izan da!".
Otaegik argi du eurak ez zirela pailazo jaio: "Bide hau aukeratu genuen beste zerbait aukeratu genezakeen bezala". Euskaren alde lan egin behar zutela erabaki eta, nolabait, "euskarazko inongo dibertimendurik ez zegoen garaia" egokitu zitzaienez, "haurrek dibertimendu era bat izan zezaten" ekin zioten pailazogintzari. Horrela, haurrek euskara baliagarria izan zitekeela barneratzea lortu zuten. Egungo umeak lehengoekin alderatuz gero asko aldatu ote diren galdetuta, Otaegik dio "egungo haurrak ez direla bizkorragoak", "aukera asko dituzte bizkorragoak izateko, baina itxura baino ez da", gaineratzen du.Duela berrogei urte hiru pailazoen formula eraginkorra izan zen inozoagoak ziren umeekin, "behar-beharrezkoa" zelako egiten zuten lana. Gaur, egungo umeak gatibatu ondoren, eraginkortasun horren atzean arrazoi bat baino gehiago dagoela ulertzen da: "Lehenengoak izan ginen, urte askotan zehar jarraitu dugu eta kalitateari garran-tzia ematen saiatu gara". Hauxe izan da Txirri, Mirri eta Txiribitonen jokabidea berrogei urtetan, eta, akaso, denporan zehar lortutako arrakastaren sekretua.Telebistan egindako lehen agerraldia berezia izan bazen, agurraren unea ere apartekoa da. "Momentu on batean gaude eta goran-tza bukatzen dugu", adierazi du Txirrik. Baina "agurra noizbat esan behar zenez" horretarako ere arrazoiak bilatu dituzte: "Telebistan ez dugu lan gehiagorik egiten, adinean ere aurrera goaz eta berrogei urte aitzakia ona izan da".Beraz, Txirri, Mirri eta Txiribitonez zuzenean gozatzeko azken aukeretako bat izango da gaurkoa. Ez, ordea, berauek entzun eta ikustekoa. Atzean utzi duten ikus-entzunezko bibliografia eskergak etorkizuneko haurtzaroetan presente egoteko parada izango baitu, pailazoekin hazi ziren haurrak guraso bilaka-tzen diren heinean. Oroitzapen alaien indarrak sortuko du, ziurtasunez, belaunaldiz-belaunaldiko transmisioa. Eta, nola ez, atzetik datozen Txirri, Mirri eta Txiribiton Juniorren ekarpen handiak ere asko lagunduko du.

0 comentarios