Facebook Twitter Google +1     Admin

GUTUNAK.ETAren Agiria Euskal Herriari

ETAk,  nazio askapenerako euskal erakunde sozialista iraultzaileak, agiri honen bidez hilabeteotako gertakizun nagusien eta prozesuaren egungo egoeraren inguruan bere iritzia helarazi nahi dio Euskal Herriari:2011ko  urrian  irismen  sakoneko  bi gertakari eman  ziren  Euskal  Herrian. Batetik, nazioarteko  pertsonalitate ezagunek  Euskal  Herriak  bizi  duen  gatazka  konpontzeko  proposamen  zehatza  aurkeztu  zuten  Aieteko Adierazpenean. Bestetik, ETAk Adierazpenaren lehenengo puntuak egiten zion eskaerari erantzun baikorra eman eta jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuen.Biak ziklo berri baterako mugarri historikoak zirela genion orduan. Konfrontazio armatuaren parametroetan ez aurrera ez atzera ginelarik, Aieteko Adierazpenak blokeotik atera eta konponbide egonkorra ezartzeko bidea eskaini  zuen,  euskal  eragileen  adostasun  zabalarekin  eta  nazioarteko  eragile  garrantzitsuen  babesarekin.
Ondorengo ETAren erabakiak ibili beharreko bidean lehenengo urratsa ekarri zuen, salbuespen egoera gainditzeko eta, elkarrizketa eta akordioaren bidez, gatazka konpontzeko aukerari sendotasuna emanez.
Zortzi hilabete beranduago, honoko irakurketa egiten du ETAk:Euskal Herriak konponbidea nahi du
Aieteko Konferentziak euskal lurralde osoko eta eremu ideologiko eta sozial askotariko eragileak bildu zituen, ongi errotutako konponbide nahiaren erakusle gisa. PP eta UPN ez beste indar politiko guztiak egon ziren.  Geroztik, euskal jendarteak ilusioz erantzun du ere eta bere nahiak uholde gisa kaleratu ditu, euskal preso politikoen eskubideak errespetatzeko, salbuespen neurriak indargabetzeko eta, oro har, konponbidean urratsak eman behar direla aldarrikatzerakoan. Konponbiderako  proposamenaren  arrazionaltasunarekin  batera,  Euskal  Herriaren  gogoa  eta  nazioartearen konpromisoa prozesuaren oinarri sendoak ditugu. Estatuak bakearen kontrako agenda maneiatzen ari diraTamalez, hilabeteotan konponbide aukerak etsaiak dituela ikusi ahal izan dugu. Espainia eta Frantziako Gobernuek ez dute erantzun positiborik eman. Alderantziz, elkarrizketari uko egiteaz gain, hasiera-hasieratik prozesua gelditu
eta zangotrabatzeko estrategiari eutsi diote.Espainia eta Frantziako gobernuen jarrera kaltegarriaren ondoan, bake aukera zapuzteko, gogotik ari den multzo oso bat ageri zaigu. Inteligentzia zerbitzuek, Espainia eta Frantziako indar armatuek, hainbat epailek, mendeku gose diren elkarteek eta zenbait komunikabidek eraso antolatua darabilte konponbideak aurrera egin ez dezan. 
Estatuek eraso zerrenda luzea burutu dute. Besteren artean:
– Euskal preso politikoen biziarteko zigorraren berrespena.
– Ezker abertzaleko militanteen jarduera politikoa zigortu duten epaitegien erabakiak.
– Euskal  preso  politikoekiko  ankerkeria  eta  xantaia,  sakabanaketa  eta  gaixorik  dauden  presoen  eta
dagoeneko zigorra bete dutenen espetxealdia mantenduz, besteak beste. 
– Iheslari politikoen kontrako polizia operazioak.– Eskubide politiko eta zibilen urraketa.
– Euskal herritarren atxiloketak, bi herritar torturatuak izan direlarik.
– Konponbidearekin konpromisoa agertu duten nazioarteko eragileen kontrako erasoak.
– Indar armatu eta polizialen jokabide bortitza eta mehatxu etengabea.
– Ezker abertzalearen legez kanporatzeari eusteko mehatxuak.
Kezkagarriak  dira,  halaber,  konponbide  prozesuaren  aurkako  mezu  zaparrada  edota  ETAren  konpromisoaren gainean zalantza sortzeko gezur etengabeak. Aurretik  askotan  egin  duten  bezala,  konponbiderako  aukera  baliatu  beharrean,  Estatuek  indarkeriaren  eta inposizioaren bitartez gatazkaren ziklo berri baterako hazia ereiteko ahaleginean dihardute.Bestalde, ohartarazi nahi dugu Espainia eta Frantziako indar polizialak errepresioan sakontzeko baliatzen ari direla.ETAk prozesua bultzatzeko duen konpromisoa. Prozesua kaltetu lezaketen egoerak ekidin asmoz eta ustekabeko
enfrentamenduak saihesteko helburuarekin ETAk hartu dituen erabakiak jazarpena areagotzeko erabiltzen ari dira,arrisku handiko egoerak sortuz. Era berean, materiala baldintza seguru eta egonkorretan biltzeko egiten ari den ahalegina polizia dispositiboak antolatzeko erabiltzen ari dira. Jarduera horiek inolako konponbide prozesurekin batera ezinak dira.
Alderdikeria prozesuarentzat kalte
Horiek horrela, kezkagarria da zenbait alderdi politiko izaten ari den jokabidea. Alderdi interesak direla medio, PNV,PSOE, UPN eta PP alderdiek ekimen bateratuta darabilte ezkerreko independentismoa higatzeko asmoarekin. Ezker abertzaleak prozesua elikatzeko burutzen duen ekimen bakoitzaren aurrean ematen duten mezu ezkorrak eta
Espainia  eta  Gasteizko  gobernuen  urrats  antzezpenei  eman  dieten  babesak  helburu  maltzurra  dute.  Ezker abertzalea ororen errudun agerrarazi eta urratsak emateko erantzukizuna bere gain dagoela jendarteratu nahi dute. Eta baldintza eta aitzakia zerrenda amaigabea ezarriz, prozesua lokaztu eta ibilgaitz bilakatzen ari dira.  
Aipamen berezia egin nahi diegu PSOE eta PNVren jarrerei. PSOEk Gasteizko Gobernuak konponbidearen aldeko jarrera aktiboa izango zuela iragarri zuen. Alabaina, PSOE Espainian gobernu arduretan egon zen bitartean,Gasteizko  Gobernuak  ez  zuen  urrats  bakar  bat  ere  eman.  Alderantziz,  Rubalcabaren  aginduz  Espainiako Gobernuaren jarrera oztopatzailea babestea eta konponbidetik urruntzea erabaki zuen. Ondoren ere, salbuespen bakan batzuk kenduta, konponbidearen gakoak desitxuratu nahian aritu da, batez ere euskal presoei eta ETArekiko elkarrizketen beharrari dagokienez.  PNVri dagokionez, jarrera alderrai eta kontraesankorra izaten ari da. Aieteko Adierazpena txalotzetik bertan azaltzen ziren puntuen kontrako diskurtso eta jarduera izatera igaro da. Adierazgarria da oso, konponbidearen kontra egiten duen gobernuarekin ulerkor agertzen den bitartean, ezker abertzaleari zuzentzen dizkiola bere
kritikarik zorrotzenak, baita elkarrizketa aldarrikatzen duenean ere. Ezker abertzalearen biktimismoaz mintzo da,erasoak eta eskubide urraketak salatzeko mobilizazio guztietatik ihes egiten duen bitartean. Ulergaitza egiten da. Horrela,  PNV,  jarrera  itxienak  laguntzen  ari  da,  Espainiako  Gobernuaren  mezu  ofizialaren  bolumena  igotzen duelarik, konponbideak aldarrikatzen dituzten herritarren txistuak entzun ez daitezen.Ezker abertzaleak prozesuan aurrera egiteko proposatzen duen guztiaren kontra baldin badago, zein da, bada,PNVren proposamena? Ba al du ekarpen eraikitzailerik? Besteek egin beharko luketena agintzeaz gain, ba al dago,konpromiso zehatzen bat hartzeko prest?
Prozesua espetxeetan kateatu nahi dute
Euskal preso politikoen egoera eztabaida politikoaren erdigunean egon da hilabete hauetan. Jendartearen aldarria ozena izan arren, presoen eskubideen errespetuari begira ez da urrats positiborik eman, ez eta latzenak diren egoerak gainditzeko ere. Sakabanaketa mantentzea, gaixorik dauden presoak ez askatzea eta zigor luzapenak,esaterako, gero eta ulertezinagoak dira edozeinen begietara.Errealitate lazgarri horri amaiera eman ordez, euskal preso politikoekiko xantaiarako plana aurkeztu du Espainiako Gobernuak. Aldaketa antzeztu dute ezer alda ez dadin, euskal preso politikoen muturreko egoerari zilegitasuna eman asmoz. Ez da konponbideari zuzendutako proposamena, Espainiako Gobernuak berak aitortu duenez. Onartu ezinezko baldintzak ezarriz aurrerapen aukera oro blokeatu nahi dute, horrela prozesua geldiune luze batean sartuko dutelakoan.Frantziako agintariek ere presoen egoera izan dute ahotan. Baina presoak hurbiltzearen alde mintzo arren, euskal preso politikoek Frantziako Estatuko lurralde osotik sakabanatuta eta beren eskubide oinarrizkoenak zapalduta dihardute. Oro  har,  gerra  estrategiaren  baitan  EPPK  zigortzeko  eta  zatitzeko  helburuz  eraiki  den  salbuespen  legedia konponbiderako arau izan behar dela defendatzen dutenak egiten ari diren iruzurra salatu nahi dugu. Euskal Herriak konponbide sendo eta zentzudunak behar ditu eta halako jarrerak egoera luzaro blokeatzeko aitzakia baino ez dira. Horren aurrean, txalogarria da EPPK erakusten ari den jarrera. Euskal preso politikoek konpromiso kolektiboa berritu, elkarrizketarako deia luzatu eta adostasunetara iristeko urratsak emateko prestutasuna agertu dute.
Honek guztiak konponbiderako tarte zabala eskaintzen du, gobernuen aldetik borondate politikoa egon ezkero. 
Euskal Herriak konponbidea behar du
Salbuespen neurriek, sufrimenduak eta indarkeriak ezaugarritzen dute oraino Euskal Herriko agertoki politikoa.Egoerarik latzenek konpondu gabe jarraitzen dute eta eraso larri berriak gehitu zaizkie hilabeteotan. Sorturen  legeztapenarekin  salbuespen  egoera  indargabetzeko  bidean  urrats  garrantzitsua  eman  da  eta premiazkoak diren beste urrats positiboen aurrekari izan behar luke. Edonola ere, Sorturen auziak datozen erronkei begira ezinbestekoa izango den presio sozialaren eraginkortasuna erakutsi du. Bestalde, salbuespen egoera eta gatazkaren ondorioak gainditzeko premiarekin batera, ezin da bazterrean utzi blokeoaren beste aldea: Euskal Herriak Frantzia eta Espainiako estatuen menpe jarraitzen duela, erabakitzeko eskubidea ukatuta eta herritarren beharrizanei erantzuteko baliabide askirik gabe. Egungo testuinguru politiko eta ekonomikoan eta Madril eta Parisetik herritarren kontrako neurriak etengabe inposatzen ari diren honetan, Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen premia gero eta nabarmenagoa da.
ETAren Adierazpena:
1.- Jarrera oztopatzaileek euskal jendartea etsipenera eraman nahi dute, beste etorkizun bat ezinezkoa dela sinetsarazteko. Horren aurrean, ETAk Euskal Herrian bake eta askatasun etorkizun bat posiblea dela aldarrikatzen du. Indarkeriarik gabe, preso eta iheslari politikorik gabe, indar armatuen larderiarik gabe, inork bere burua mehatxatuta ikusi gabe. Elkarrizketa eta akordioaren bidez gatazka politikoa gainditzea posiblea eta beharrezkoa da, euskal herritarrek inolako mugarik gabe beren etorkizunaren jabe izateko hitza eta erabakia izan dezaten. Dena dugu irabazteko, denok dugu zer irabazi.
2.- Aukera historikoa da eta ardura historikoaz jokatu beharra dago, mendetako gatazka bizi duen herriak behin betiko bake eta askatasunaren xendratik abia dadin. Bide neketsu eta korapilatsua dugu aurrean eta guztion ahalegina eskatzen du. Ez da zeharkako bideak ibiltzeko tenorea, ez eta gatazka berrien iturri izan daitezkeen erdibideko  konponbideak  bilatzeko  garaia  ere.  Gatazkaren  konponbideari  bere  osotasunean  eta  bere sakontasunean ekin behar zaio, seriotasunez eta zentzuz. Horregatik, ETAk arduraz eta modu eraikitzailean jokatzeko deia luzatzen die eragile guzti-guztiei, denontzat onuragarria den aukera usteltzen ez uzteko.
3.- ETAk gogoetarako dei berezia luzatu nahi dio PNVri, bere arduradun, militante eta oinarri sozialari. Merezi al du alderdi interes hutsengatik konponbide  aukera  kaltetzea? Onuragarria  al da  hauteskundeei begira  ezkerreko independentismoa higatzearren prozesua zangotrabatu nahi dutenekin behin eta berriz lerrokatzea? Ezezkoan dago ETA eta behingoagatik denok Euskal Herriaren eta  euskal herritarren  interesen  alde  bultzatu beharko genukeela deritzogu.
4.- Eragile guztien parte hartzea funtsezkoa izanik, Euskal Herria ezin da arduradun politikoek egingo dutenaren zain gelditu. Egungo jarrera itxiak eta oztopoak gainditzeko herriak du giltza. Euskal herritarren presioa eta indar biltzea ezinbestekoak dira gotortuta daudenak mugiarazteko. Azken batean, herriaren taupadak mantendu behar du prozesua bizirik. 
5.- ETAk jakinarazi nahi du hilabete hauetan zehar konponbide prozesua bultzatzeko eta egituratzeko jardunari jarraipena eman diola. Urriaren 20an hartutako erabakiari eutsi ez ezik, elkarrizketa bideak zabaltzeko ahaleginak biderkatzen  ari  gara,  nazioarteko  eragileekin  harremanak  sendotzen  eta  prozesuak  eskatzen  dituen  barne egokipenak gauzatzen, elkarrizketetarako ETAren Ordezkaritza osatuz, besteak beste. Aurrerantzean ere bide berari eusteko konpromisoa adierazi nahi dugu, bakea eta askatasuna helburu duen prozesua bururaino eramateko.
GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!    GORA EUSKAL HERRIA SOZIALISTA!
JO TA KE INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU ARTE!
Euskal Herrian, 2012ko ekainaren 27ean
Euskadi Ta Askatasuna
E.T.A.
09/07/2012 15:23. ORAIN-Euskal Aldizkaria Katalunian #. sin tema

Comentarios > Ir a formulario





Blog creado con Blogia. Esta web utiliza cookies para adaptarse a tus preferencias y analítica web.
Blogia apoya a la Fundación Josep Carreras.

Contrato Coloriuris