Blogia
orain

GUTUNAK.EPPK-REN MINTZAKIDETZAREN OHARRA

EPPK-ren Mintzaidetzak ohar honen bidez honakoa jakinarazi nahi dio euskal jendarteari eta nazioarteko komunitateari:
-Gobernu espainolak zein frantsesak ere, presoon egoera blokeaturik mantentzen du arduragabeki estrategia politiko makur bati erantzunez. Politikoki blokeaturik baina eskubide urraketan sakontzen jarraitzen dute larriki.
-EPPK azken hilabetetan barne eztabaidan murgildu da. Egoera politikoaren azterketa egin eta bere ildo politikoa finkatu du. Lehentasuneko aldarrikapenak zehaztu eta norabide politikoa marraztu ditu, ekainaren 2ko Adierazpenean laburbildu dituenak.
-Urrats eta ekimen berriak emateko prestutasuna erakutsi du. Mintzaidetza berriaren hautaketa lehenik eta Zuzendaritza osoarena ondotik, ezagutzera eman ditu.
-EPPK-ren Mintzaidetza osatzen dugun seikotea, eragile sozial eta politikoekin gure egoeraz eta irtenbideaz aritzeko prest da. Deia luzatzen diegu harremanetan sartzeko. Zailtasunen aurrean, gure hitza entzunarazteko, eragile sozial eta politikoen jarrera errazteko eta haien posizioa lehen eskutik jasotzeko, bideak irekitzea ezinbestekoa dela deritzogu. Hartara, eskaera zehatza luzatu diegu espetxe politikaren ezagutza zuzena duten lagunei bitartekari lana aurrera eraman dezaten.
Barne Ministro espainolak esan dezakeenaren kontrara, ez dugu eserita geldirik inoren zain egoteko bokaziorik. Mugitzen ari gara, guztion onerako den ibilbidea urratuz, prozesu demokratikoan sakonduz, konponbide demokratikoa erdietsi arte.
Presoak Euskal Herrira! Presoak kalera! Amnistia-autodeterminazioa!
Ana Egues,Xabier Alegria,Marixol Iparragirre,Jon Olarra,Lorentxa Gimon eta Mikel Albisu/EPPKren Mintzaidetza
2012ko ekainean

0 comentarios