Blogia
orain

GUTUNAK.ESAITen eskaerak

ESAITen eskaerak
1. Maiatzaren 25a erabili dezagun geure selekzio ofizialen aldeko aldarrikapena egiteko. Eta hori irudikatzeko, josi ditzagun eta bete dezagun Vicente Calderon futbol zelaia eta ingurunea, geure herrialdeetako ikur eta sinbologiarekin, ikurrina, seinerarekin... Ikusi eta entzun dezatela Euskal Herria eta Katalunia elkartuta gaudela eta nazio gisa dagozkigun eskubideak —besteak beste, geure selekzioen ofizialtasuna— lortu arte elkarlanean aritzeko konpromiso berresten dugula; beraz, nazio bat, selekzio bat aldarrikatzen dugula.
2. Ukazioaren erantzuleak eta mundu osoak gure aldarrikapenak zuzenean entzun eta ukazioa arbuiatzen dugula ikus dezaten, ukatzaileen eta ukazio beraren ikur den Espainiako ereserkia jotzen denean aldarrikapen zaratatsua egiteko deialdia luzatzen dugu. Argi gera bedi errespetua bestearen onarpenetik abiatzen dela, eta egun Euskal Herria ez dela onartua kirol esparruan.
3. Maiatzaren 25eko eguna geure selekzio ofizialen aldarrikapen eguna bihurtzeaz gain, bi taldeetako zaletuen arteko giro onaren argazki erraldoia izatea nahiko genuke. Eta hori ere aldarrikatu nahi dugu. Beraz, zentzu horretan, Vicente Calderon futbol zelaian eta inguruan egon daitezkeen probokazioei muzin egin eta bakoitza bere taldeari animatzera deitzen dugu. Ez dugu inoren aurka aritu beharrik, geurearen alde baizik.

0 comentarios