Blogia
orain

NI,ZU TA BIOK.20.000 euro Otegiri.

MAUDILI PRIETO
Erabakia errealitatea da.Europako Giza Eskubideen Auzitegiak iazko martxoan Espainiari isun bat jarri zion, hark Arnaldo Otegiri kartzela zigor bat jartzeagatik, eta Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioak agindu du Otegiri kalte-ordain gisa 20.000 euro pagatzeko."Datozen orduetan" egingo dute ordainketa.Politikariaren adierazpen askatasuna urratzeagatik ipini zion Europak isuna Espainiari,20.000 eurokoa —eta gainera beste 3.000 ordaintzeko ere agindu zion, epaiketako kostuengatik—.Kagüenzotz Espainia...
Alberto Ruiz-Gallardon,Espainiako Justizia ministroak,esan du ez duela bat egiten Europako epaiarekin, baina bete egingo duela, "gogoz kontra" bada ere.Logiko.Espainiako Auzitegi Gorenak urtebeteko kartzela zigorra ezarri zion Otegiri 2005ean, horrek "erregeari irain larria" egiteagatik. Hain zuzen, Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalaren aginduz 2003an Euskaldunon Egunkaria itxi ondoren kazetako arduradunek salatutako torturen erantzule izatea leporatu zion Otegik Juan Carlos Borboikoa erregeari.Zer esan Estrasburgoko auzitegiak? Diskurtso politikoaren testuinguruan egindako arau-hauste batengatik ezarritako espetxe zigorra ez da bateragarria Giza Eskubideen Europako Hitzarmeneko hamargarren artikuluak bermatzen duen adierazpen askatasunarekin eta adierazpen askatasuna gizarte demokratiko baten funtsezko oinarria eta haren garapenerako oinarrizko baldintza dela.Orduan,Otegiren adierazpen haiek Euskal Herriarentzat interes publikokoak direla iritzi zion Estrasburgok, eta ez ziotela Espainiako erregearen bizitza pribatuari edo ohore pertsonalari eraso egiten.Europak ebatzi zuen torturei egindako erreferentziek "nahikoa lotura" badutela Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendariak emandako tortura testigantzekin.Eta eskandalo hau,nongoa da?.2003ko otsailaren 26an du oinarria.Egunkaria itxi eta ORAIN-Euskal Aldizkariak Egunkariari defentsaren kanpainako laguntzen.5 eguna gero,Espainiako erregea Bilbon izan zen, Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako orduko lehendakariarekin batera zentral elektriko bat inauguratzeko.Otegiri prentsaurreko batean horri buruzko iritzia eskatu ziotenean: "Nola da posible Espainiako erregearekin argazki berean agertzea, hura bada Espainiako armadako buruzagi gorena, hau da, torturatzaileen erantzulea?".Otegi 2009ko urritik kartzelan daukate, Bateragune auziagatik eta orain,20000 euroak bere kontuan.Mila esker Espainia.

0 comentarios